Erantzukizun indibidualari buruzko mezuak entzuten ari gara. Eta inori ez zaio gustatzen, dirudienez, bere txikitasun indibiduala onartzea, guk ere makila erraz astintzen baitugu. Nik baditut iritzi batzuk eta jokamolde sorta bat pandemia honi dagokionez, eta ez nago ados beste iritzi eta jokamolde batzuekin. Baina oso hasieran erabaki nuen ingurukoei makiladarik ez ematea, maskara diadematzat erabiliko balute ere, beren kezka nagusia igandeko mendi-buelta ezin egitea balitz ere.
"Azenarioak ez ditugu bakarka berreskuratuko: datuek diote, bakarka, burua lehertuko zaigu"
Ez da axolagabekeria. Baditut ospitalean bata urdina eta arrosa soinean lanean ari diren senideak, deskonektatzeko aukerarik gabe, pandemiaren ondorioak artatzen pasatzen dutelako eguna; eta ospitalera iristen diren ondorio guztiak ez dira birusdunak. Langile horiek, eta beste asko, bakarrik utzi ditugu ondokoari kontuak eskatzen lanpetuta. Azenarioak erakutsi dizkigute, eta makiladak eman, gure erantzukizunaren handia azpimarratu. Makila daukana da bete ezinezkoak eskatzen ari zaiguna, eta makiladak jasotzen dituenaren aldean gaude gu guztiok, gure artean ados egon edo ez.
Baina azenarioak geureak dira, eta jaun/andre txit agurgarriek horiek lapurtzeko makilak baino ez dituzte erakutsi. Eta azenarioak ez ditugu bakarka berreskuratuko: datuek diote, bakarka, burua lehertuko zaigu.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.