Mexikon gertatu zitzaigun duela urte dezente. Latinoamerikako inprobisatzaileen topaketa batzuetarako gonbidapena luzatu ziguten, eta hiru neska gazte joan ginen hango maestro artera. Ia hilabete iraun zuen bidaiak izugarri mugitu gintuen; zentzu askotan. Herriz herri ibili ginen. Bik bertsotan egin genuen eta hirugarrenak, koaderno txiki bat aldiro soinean zeramanak, guk kantatutakoak itzuli zituen jendaurrean. Topaketen amaiera aldera, tristatu egin ginen parte-hartzailetako batek galdera hura tirokatu zigunean: gaztelera hain ondo menderatzen baduzue, zergatik ez duzue zuzenean hizkuntza horretan inprobisatzen? Tristatu egin ginen, hilabete osoan oholtzan nahiz oholtzapean azaldu nahi izan genuena nahi bezain argi azaltzen asmatu ez genuelako. Ez dut gogoan une hartan zer erantzun genion. Sentitzen genuena adierazteko zein hitz erabili ote genituen. Baina galderak itzulerako bidaiarako zer pentsatua eman zigun.
"Egiten genuena ondo zegoela esan zigun mutil hark, oso interesgarria zela baina… Zergatik ez genuen beste hizkuntzaren batean sortzea probatzen. Mundura irekitzeko, badakizue"
Urte batzuk geroago, eta geografikoki ere gertuagora etorrita, Leioako Arte Ederretako fakultatea bisitatu genuen hizlari gisa. Lau emakumezkok osatzen dugun sormen kolektiboari buruz hitz egiteko deitu ziguten. Hara iristean jakinarazi ziguten hitzaldia gazteleraz izango zela, gaztelerazko ikasleak ere entzuten egongo zirelako. Hala nola itzuli genuen aurrez prestatuta genekarrena, ez izerdirik isuri gabe, eta, gure proiektu batzuk azaldu ondoren galderen tartea ireki zenean, noizbait entzundako galdera baten oihartzuna belarriratu zitzaigun. Egiten genuena ondo zegoela esan zigun mutil hark, oso interesgarria zela baina… Zergatik ez genuen beste hizkuntzaren batean sortzea probatzen. Mundura irekitzeko, badakizue.
Eta bai, kutsu panfletariodun zutabe honetatik haratago, guztiz zilegi izan daiteke sortzaile bakoitzak hizkuntza bat edo beste bat hautatzea. Zilegi iruditzen ez zaidana zera da: diglosiak alderik alde zeharkatzen gaituen bitartean hizkuntza bat edo bestea ausaz aukeratu izana defendatzen saiatzea. Orain eta hemen, hautu politikoa da euskaraz sortzea. Eta ez naiz bukaerako emaitzez bakarrik ari, ezpada sormen prozesu osoak ere euskaraz eta euskaratik garatzeaz.
Eta ez, nik ez dut hautu honen alde egiten euskara txikia, ederra, Europako hizkuntzarik zaharrena, Aitorren hizkuntza zaharra, gure arbasoena, txantxangorriak zaintzen duena… delako. Funtzionala delako baizik. Noranahikoa. Mundura eta munduak irekitzeko balio didana.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Komisaldegian paper batzuk eman dizkidate. Izerdi tanta bakarra dakit bekokian behera bularreraino, piztu aire girotua, mesedez. Parrandan ondoegi pasatzearen asuntoak, hurrengo goizean galdutakoak salatu beharra. Inozo aurpegidun munipa batek hurrengo asterako zita eman ahal... [+]
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]
Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]
Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]
Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan. Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]
Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]
Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.
Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]
Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]
Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]