Sark, Europako azken lurralde feudala

  • 1565ean Elisabet I.ak Sark uhartea feudo izendatu zuen, 40 lursail mugatu eta beste hainbeste familia ezarri ziren Sarken, jaun feudal berriaren agintepean. Praktikan ezer gutxi aldatu da: Sarkeko jaunak agintean jarraitzen du eta egun paradisu fiskal bat ere bada.

(arg.: Jersey Evening Post)
(arg.: Jersey Evening Post)

Mantxako kanala, 1565. Elisabet I.ak Sark uhartea feudo izendatu eta Helier de Carteret Jerseyko Saint Oueneko jaunari eman zion. Bost kilometro koadro inguruko irlatxoa hutsik zegoen garai hartan, ofizialki behintzat. Erdi Aroan hainbat komunitate monastikoren bizitoki izan arren, XV. mendetik aurrera piraten babesleku  izan zen eta, beraz, kontzesio horren bidez, erreginak piratak uxatu nahi zituen. 40 lursail mugatu eta beste hainbeste familia ezarri ziren Sarken, jaun feudal berriaren agintepean, eta piraten gotorleku izandakoa, erregimen feudalaren gotorleku bihurtu zen; 2021 honetan Sarkeko gobernua Christopher Beaumont Sarkeko 32. seigneur edo jaunaren esku dago oraindik.

XVII. mendean, 40 familia maizterrek ahaleginak egin zituzten uhartean sistema konstituzional bat ezartzeko, kanaleko beste irla batzuetan edo, adibidez, Jerseyn gertatu bezala, baina ez zuten aldaketarik lortu ez orduan eta ez handik aurrera. Nekazaritzaz bizitzen jarraitu zuten. XX. mende bukaeran uhartean turismoa ustiatzen hasi ziren arren, jarduera eta horren etekina kanpokoen esku zegoen eta dago oraindik. Azken urteotan, David eta Frederick Barclay anaiek, besteak beste The Daily Telegraph egunkariaren eta The New Yorker aldizkariaren jabe milioidunek, kontrolatzen dute uharteko jarduera ekonomikoa.

2008an egin ziren lehenengoz hauteskundeak Sark uhartean. Erresuma Batuko Kontseiluak apirilean onartu zuen uhartearen lege erreforma. Horrenbestez, sistema feudala abolitu zuten, ofizialki. Baina Sarkeko maizter zaharrek salatu zuten praktikan ezer gutxi aldatu dela: Sarkeko jaunak agintean jarraitzen du; sistema berriak ezarritako seneskal kargua bizi osorako da eta, horregatik, diktaduratzat jotzen dute; eta zerga-sistema berezia ez da ia aldatu, hau da, Sarkek paradisu fiskala izaten jarraitzen du, Barclay anaien eta antzekoen mesedetan.

Badirudi azken urteetan Sark hustutzen ari dela. Datu zehatzik ez dago, azken errolda ofiziala 1970eko hamarkadan egin baitzen –492 biztanle zituen orduan–, baina irla birpopulatzeko ekimenek “basailuak” alde egiten ari direla adierazten dute. Esaterako, Swen Lorenz alemaniar enpresarioak “biztanle” berriak erakartzeko kanpaina abiatu du. Uharteko bizimodu lasai eta ekologikoa saltzen du bere webgunean; irlara soilik itsasontziz iritsi daiteke eta bertan ez dabil motordun ibilgailurik. Baina, beste ezaugarri batzuk ere azpimarratzen ditu: “zerga minimoak”, “gobernuaren gehiegizko erregulaziotik aske izatea”… Eta mezua ez dio edozein herritarri luzatzen, “enpresarioei, inbertitzaileei eta librepentsalariei” (sic) baizik.

Beraz, Sarkek Europako azken lurralde feudala izateari utzi dio, eta jauntxo berrientzako feudo bihurtu da.


ASTEKARIA
2021eko urtarrilaren 24a
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iruzur fiskala
2021-10-04 | ARGIA
Pandoraren Paperak: paradisu fiskaletan ezkutatu diren ondasunen filtrazio berria

Kazetarien Nazioarteko Partzuergoak filtratu du informazioa. Munduko buruzagien eta handikien sekretuak eta dirutzak erakusten ditu paradisu fiskaletan eta Amerikako Estatu Batuetan. 35 estatu buru eta estatu buru ohi, 330 funtzionario, enpresariak, artistak eta kirolariak daude... [+]


2021-06-10 | Juan Mari Arregi
Iraultza?

Zarata handia ateratzen ari dira zenbait eremutan, Espainiako Estatuan ustezko "iraultza elektriko" baten eta munduan egosten ari omen den beste "zerga iraultza" baten inguruan, hedabide handietako editorialek azpimarratu duten bezala. Propaganda gehiegi.


2021-06-03 | ARGIA
Zerga-sistema aldatzea eskatu du ELAk, enpresa handiek gehiago ordaindu dezaten

"Herri honetan zenbat eta gehiago eduki, orduan eta zerga gutxiago ordaintzen da, eta beraiek ordaintzen ez dutena beste batzuek ordaindu behar dugu", halaxe salatu du osteugn honetan Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak Bilbon, erreforma fiskala bultzatzeko... [+]


2021-01-22 | ARGIA
Vatikanoko Bankuko presidente ohiari bederatzi urteko kartzela-zigorra ezarri diote iruzurragatik

2001 eta 2008 artean egindako higiezin-operazioen ondorioz milioika euro legez kanpo lortu izana leporatu diote Vaticanoko bankuko buru ohiari. Zehazki, Erroma, Milan eta Genovako 29 eraikin salerosketagatik 70 miloi euro legez kanpo irabazteagatik, 9 bederatzi urteko... [+]


2020-11-17 | ARGIA
Petronorrek ia ez du zergarik ordaintzen, ELAk salatu duenez

Petronorren emaitza-kontuetatik datu hauek azpimarratu ditu ELA sindikatuak: 2019an 135 milioi euroko etekinak izan zituen Petronorrek, Sozietateen Zerga ordaindu aurretik. Baina Sozietateen Zergan 0 euro ordaindu zuen. "Areago, ez ordaintzeaz gainera 7 milioi euro jaso... [+]


Eguneraketa berriak daude