Kanta zaharrekin negozio berria

  • Digitalizazioak musikaren industria hankaz gora jarri zuen mende honen hasieran, baina disko-salmentan oinarritutako ereduaren errautsetatik negozio-molde berri eta, akaso, are espekulatzaileagoa sortzen ari da. Multinazional eta inbertsio-funtsak kanten eskubideak erosten ari dira, etorkizunean izango dituzten entzunaldiei esker irabaziak biderkatzeko.

Joan Baez eta Bob Dylan 1960ko hamarkadako argazki batean.
Joan Baez eta Bob Dylan 1960ko hamarkadako argazki batean.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Universal Music Group multinazionalak iazko abenduan iragarri zuen Bob Dylanen kanten katalogo osoa bereganatu duela. Erosketa historikoa da alderdi askotatik begiratuta: hasteko, tratuan gastatutako diru kopuruagatik, zehazki publiko egin ez den arren 200 milioi dolar (165,5 milioi euro) ingurukoa izan baitaiteke NBC hedabide estatubatuarraren arabera eta, horrenbestez, inoiz egin den musika salerosketarik garestienetako baten titulua bereganatu du. Dylanen ibilbidearen amaiera gertuago dagoela adierazten duelako ere eman du zeresana –Minnesotako artistak bizkar gainean daramatzan 79 urteak kontuan hartuta inork ez luke harritu behar, baina badirudi bizirik dauden mitoekin kosta egiten dela hezur haragizko pertsonen muga berdinak dauzkatela onartzea–. Eta Like a Rolling Stone bezalako abestiak aurrerantzean norenak izango diren jakiteaz gain, albisteak agerian utzi du azkenaldian abesti zaharren eskubideekin sortzen ari den negozioa.

Gauza jakina da norbaiten izenean erregistratutako kanta bat irratian edo telebistan entzuten den bakoitzean, edo erabiltzaileren batek plataforma digital batean play ematen dion aldiro, egileak diru kopuru bat jasotzen duela. Royalty horiek eztabaida-iturri ere izan dira, industria musikalak garai batean disko-salmentari esker banatzen zituenekin konparatuta, gaur egun Spotify edo Youtube bezalako plataformek ematen dituzten sosekin milioiak lortzea mundu osoan ezagunak diren artisten klub txiki baten esku bakarrik dagoelako. Hori bai, Blowin’ in the Wind edo Hurricane konposatu badituzu, ez dago arazorik: hamarkadak daramatzate irabaziak sortzen eta munduak asko aldatu beharko du etorkizunean kanta horiek entzulerik gabe geratzeko.

Alde horretatik, Dylanen 600 abesti inguruko katalogoa epe luzeko inbertsioa izan da Universalentzat. Eta ez da egin den mota horretako tratu bakarra: 2020an bertan The Guardian egunkarian publikatutako artikulu baten bidez ezagutu dugu Stevie Nicks Fleetwood Mac taldeko abeslariak Primary Wave konpainiarekin sinatutako akordioa, zeinaren arabera, 100 milioi dolarren truke (82,8 milioi euro) artistaren katalogoaren parte handiena eskuratu zuen konpainiak; Taylor Swiftek ere lehenbiziko sei diskoen eskubideak Shamrock inbertsio-funtsari saldu zizkion Donostian ehunka etxe erosteko adina emango lukeen kopuru baten truke. Beste ondasun askorekin gertatu den moduan, abestien truke-balioa finantza-espekulaziorako erabiltzen da geroz eta gehiago. Eta badirudi hazten ari den negozioa dela.

Musikaren truke-balioa

Merck Mercuriadisek badaki zerbait horretaz. Virgin multinazionalean 19 urterekin sartu zenetik, kantetatik dirua ateratzetik bizi da, eta gaur egun Hipgnosis inbertsio funtseko burua da. Thought Economics webguneari 2019an eskaini zion elkarrizketa batean esplikatu zuen bere filosofia: “Kanta arrakastatsuek eta musikak, arteak orokorrean, berezko balioa dute. Baina jendea ez da konturatzen kanta bat egiaztatutako arrakasta daukan zerbait bihurtzen denean, harekin lotutako irabazien bilakaera oso erraz aurreikus daitekeela eta fidagarria dela, eta horrenbestez, inbertitu daitekeela horretan. Kantak urrea edo petrolioa bezain baliotsuak dira”. Are gehiago, urrea edo petrolioa baino inbertsio hobeak izan daitezkeela defendatzen du, kantak ez daudelako merkatuen gorabeherei hain lotuta. Mercuriadisen arabera beti ari gara musika kontsumitzen, eta aldiz, urrea bezalako “balio seguruak” oso gutxik eros ditzakete.

COVID-19aren pandemiak arrazoia eman diola dirudi: etxean askoz denbora gehiago pasatzen dugunez, Spotifyren eta antzeko plataformen ordainpeko erabiltzaileak hazi egin dira 2020an. Publiko gehiago, Hipgnosisek erositako kanten entzule potentzial gehiago: Mercuriadisen konpainiak nazioarteko hit zaharren aldeko apustua egin du, Bon Joviren Livin’ on a Prayer-etik Eurythmicsen Sweet Dreams (Are Made of This)-eraino, baina katalogoan ditu arrakasta berriagoak ere –Despacito, adibidez–.

Berez iraganeko kanten etorkizuneko irabazietan inbertitzea ez da asmakizun berri-berria. Mark Sweney kazetariak The Guardianen gogora ekarri duen moduan, 1990eko hamarkadan “Bowie bonoak” salgai jarri ziren, bakarlari ingelesak 1993. urtera arte argitaratutako kanten truke %7,9ko interes tipoa eskainiz hamar urtera. Kontuak funtzionatzen zuela ikusita, beste artista batzuen errepertorioarekin ere antzeko operazioak egin ziren –Iron Maiden edo James Brown, besteak beste–. Baina 2000ko hamarkadan industria diskografikoak, ordura arte ezagutzen genuen bezala behintzat, hondoa jo zuenez, diruzaleek beste aktibo batzuetan inbertitzea erabaki zuten.

Plataformen paradoxa

Streaming plataformak bihurtu dira musika negozioarentzat eredu errentagarri berria, disko salmenta gaindituz, baita P2P sareen bidez egindako deskargak ere, azken hauek doan izan arren. 2020. urtearen amaieran mundu osoan 450 milioi lagunek ordaintzen zuten Apple, Amazon edo Spotifyren plataformetan musika entzuteagatik. Diru asko da hori. Eta gauzek nola funtzionatzen duten ulertzeko, Lester Freamonek The Wire telesailean esplikatzen zuen moduan, diruari jarraitu behar zaio: negozio errentagarria diskoak saltzea zen garaian, industriak nobedadeetan jarri behar zuen indarra, argitaratu berri ziren albumak promozionatuz euskarri fisikoan banatu behar zen produktuaren kopia ahalik eta gehien saldu ahal izateko. Eredu digitalean, banaketa fisikorik ez dagoenez, badirudi berritasunaren aldagaiari beste bat nagusitu zaiola, “inpaktua” edo “birala” bezalako hitzetan laburbildu daitekeena. Baina hit bat lortzea plataforma bakoitzaren algoritmo apetatsuen araberakoa bihurtu denez, eta dirua jartzen dutenei ez zaienez gustatzen erruleta errusiarrean jokatzea, ez da zaila ulertzea zergatik hasi diren kontratu milioidunak agertzen “betiko” kantak eskuratzearen truke.

Paradoxa handi samarrak eragiten ditu etekin ekonomikoen logikak: aparailu digitalez jositako hipermodernitate honetan, mundu osoko musika guztia klik batean eskura edukita, dena deskubritzeko dagoenean, duela hamarkadak grabatutako abesti oso ezagunen alde egin dute apustu sos handidunek. Dylanek ez zuen asmatu The Times They Are A-Changin’-en “As the present now / Will later be past” kantatu zuenean. Izan ere, musikaren industrian, iragana da orainaldi berria.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Musika
2025-10-13 | Iker Barandiaran
Besarkatu nazazu gehiago

Siempre me siento regular

Chuleria joder!

Autoekoizpena, 2025

--------------------------------------------------

Aspaldian entzun diot bati baino gehiagori Bizkaiko Ezkerraldeko Chuleria, Joder! taldea ez dela hain punkia, abeslariak aurretik izan zuen Desorden... [+]


Ea zer gertatzen den, edo zer gertatu da hemen?

Lohi Ensemble

Non: Montehermoso Kulturunean

Noiz: Irailaren 28an

-------------------------------

Igande arrats goibel eta hotz batez izan nuen, lehen aldiz, Lohi Ensembleren berri. Arabako musika eszena autogestionatuaz hitz egiteko Larraitzek jende jator pila bat... [+]


Euskal Herriko hainbat musika taldek bat egin dute Spotify-ri boikot kanpainarekin

Naxker, Fermin Muguruza eta Bloñ musika taldeek, besteak beste, bat egin dute Musikariak Palestinarekin plataformak abiatutako Spotify-ren aurkako ekimenarekin. Hain justu, musika erreproduzitzeko aplikazio erraldoiaren jabe nagusiari, Daniel Ek-eik, egozten zaio Israelek... [+]


2025-10-03 | Xalba Ramirez
Haizeari entzunaz

Ixo eta bizi!

Gailu

Bidehuts, 2025

------------------------------------------------------------------------------------------------------

Aresti hilda dago. Eta bere oinordekotza baita ere. Gailuk argi du: “Harrizko herri zena / negar herri bihurtu da eta, / hala, iduri... [+]


Hiri bat eta estimuluen karrusela

Rodeo eta Dena

Non: Bilboko Kafe Antzokian

Noiz: irailaren 18an

--------------------------------------------

Bilbo, sargoria, udako azken ostegunez. Bihotz Sakratuaren plaza bete dute Palestinaren aldeko oihuek, enegarrenez. Kilometro pare bat harago, Mariaren... [+]


Koldo Otamendi. Musika Zuzenean-ek 15 urte
"Zuzeneko musikaz gozatzeko edozein egun da ona"

Euskal Herriko zazpi lurraldeetan barna, hamabost egunez segidan hamabost kontzertu antolatu ditu Musika Zuzenean proiektuak, 15 urte betetzen dituztelako. Areto txiki, taberna eta espazio autogestionatuetan izango dira. Anari, Niña Coyote eta Chico Tornado, Ezpalak eta... [+]


Hitzordu berriak Kursaal Eszenan

Kursaal Eszena

Non: Donostiako Kursaal Jauregian

Noiz: 2025eko urri eta abendu artean

----------------------------------------------------------------------------------

Uda azkar pasatu zaigu, oraindik buruan ditugu Musika Hamabostaldian gozatu ditugun kontzertu zoragarrien... [+]


2025-09-27 | Leire Ikaran
Makineria pisutsu baten oihartzunak

EMPTY FILES + MOXAL & MIREN NARBAIZA

Non: Bilboko Kafe Antzokian
Noiz: irailaren 12an.

-------------------------------------------------------

Aitortu behar dut nahi baino gutxiagotan joaten naizela Bilbora. Beti sortzen dit horrelako tristura moduko bat, orduko... [+]


2025-09-18 | Irutxuloko Hitza
Lourdes Iriondori emango dio aldundiak Gipuzkoako Urrezko Domina

Aldundiak aurtengo Gipuzkoako Urrezko Domina emango dio abenduan Lourdes Iriondo Mujikari (Donostia, 1937-Urnieta, 2005) bere heriotzaren 20. urteurrenean. Aintzatespen horrekin, euskaren biziberritzean eta euskal kulturaren suspertzean Iriondok egindako “lan mamitsu eta... [+]


2025-09-17 | Xalba Ramirez
Nhil, etxe bat 'soulari'

Etxea
Nhil
Autoekoizpena, 2025

------------------------------------------------------------

Etxea du izena Nhil taldearen hirugarren diskoak. Taldekideek azaldu dutenez, “etxea” baita taldea haientzat, eta entzulearentzat ere hala izatea nahi dute. Zazpi... [+]


Zergatik?

'GUREA KULTURA' JAIALDIA 
Taldea: Sal del Coche
Non: Zestoan
Noiz: Irailaren 7an

--------------------------------------------------------

Kronika hau egitera Donostiara joan behar nuen, baina sarrerak garestiegiak iruditu zitzaizkidan behinola zezenketak... [+]


Eguneraketa berriak daude