Tradizio austriar bat

Peter Handkek iaz Literatura Nobel Saria jaso zuelarik, zalaparta piztu zen berriro. Bere obraren kalitateagatik akaso? Ez, noski. Bere obran ager daitezkeen iritziengatik agian? Ez, zehazki. Bere iritziengatik apika? Baliteke, Jugoslavia ohiko gerran Serbiaren aldeko posizioa hartu izan duelako, edo, zehatzago, salatu baitu serbiarrak Balkanetako gerrako gaizto bakartzat aurkeztu izana munduaren aurrean, beste batzuek ere ankerkeria handiak egin zituzten bitartean. Handkek ez du sekula biolentziaren apologiarik egin edo gorrotorik bultzatu, zeinak, gaur eta hemen, delitu diren. Ez da negazionista ere, serbiarren ekintza genozidak aitortu ditu eta. Baina anbiguoegia izan da, ez aski argia, zintzoen saldoan sartu ahal izateko. Gisele Sapirok, gainera, Handke kokatzen du Karl Krausek abiatutako, eta, besteak beste, Thomas Bernhardek jarraitutako tradizio austriar kritiko, probokatzaile, osasungarri batean.

“Josef Bloch mekanikariari, lehenago futbol atezain ezaguna izan zenari, goiz partean lanera ailegatzean adierazi zioten kanporatua zegoela”. Halaxe hasten zen duela hilabete batzuk Santi Leone adiskideak bidali zidan itzulpena, Literatura Nobel Sariak euskaratzeko beka batera bidali zuena, eta, maleruski, eman ez ziotena. Atezainaren larria penalti-jaurtiketan publikatu dute orain –aldi berean publikatu dute Amaia Apalauzak eta Sonia Kolaczekek itzulitako Erabili goldea hilen hezurren gainetik, Olga Tokarczukena; gero eta interesgarriagoa jartzen ari da euskarazko literatura–. Eta zalantzarik ez daukat Joxe Mari Berasategiren itzulpena idazle austriarraren mailakoa izango dela. Baina ariketa oso aproposa zatekeen Leonerentzat, orain ez dakit berak ere jasan izan duelako ostrazismora kondenatu duen epaiketa moralik, edo gure idazlarien artean tradizio austriar kritiko, probokatzaile, osasungarriaren ordezkari behinena iruditzen zaidalako baizik.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude