Macronen hitzak eta nekropolitika

Hitz bakoitza arreta handiz neurtuz eta hautatuz, horrela dabil Emmanuel Macron Frantziako presidentea eta funtsean, agintari oro COVID-19 garai honetan. Begibistakoa da osasun neurri berriak zabaltzeaz gain, maingu den bake soziala bermatzeko hitzak ere hautatzen dituela Macronek. Azaroaren 24ko azken honetan ere aipatu zituen “krisi soziala”, “emakumeek jasan indarkeriak”, “kulturaren garrantzia” –eta berdin dio haizeak harekin eramaten baditu hitzak, neurriak gelditzen dira eta hitz eder hauentzako neurririk ez du ematen–.

Kalkulu eta helburu hauek kontutan harturik, nola da posible bezperan Parisko Errepublika Plazan instalaturiko ehunka etorkinei buruz hitz bakar bat ere plazaratu ez izana? Nola da posible miseria gorrian diren etorkin hauek poliziaren partetik pairatu indarkeria bortitzaz hitz bakar bat ere erran ez izana? (Testuinguruan kokatzeko: aitzineko astean poliziak Parisko kanpamentu bat desegin zuen, 4.000 immigranteei zuten bakarra suntsituz eta aterabide eske okupatu zuten Errepublika plaza; poliziak bertatik bota zituen berehala). Eta orokorki, nola da posible manifestazioetan ia sistematikoa bilakatzen ari den polizia gehiegikeriaz hitz bakar bat ere ez hautatu izana? Are gehiago, “Segurtasun orokorra” deitu lege proposamena Frantziako Parlamentuan denean –polizia indarkeriak “fede txarrez” zabaltzea kazetariei debekatzen dien legea–. Nola da posible? Jakinda hitz bakoitza arreta handiz hautatzen duela. Nekropolitika deitzen zaio zein bizi daitekeen eta zein hil daitekeen erabakitzen duen botereari; Michel Foucaulten “bioboterea” terminoa osatzen duen Achille Mbembe filosofo post-kolonialaren nozioa dugu hau. “Nekropolitika funtsezko gaia da. Jendarteak nor markatzen du garrantzirik gabeko entitate ala jendaila gisa? Nor dira bizitza errealeko hildako-bizidunak? Ez bada heriotza fisikoagatik, heriotza sozialagatik, heriotza ekonomikoagatik edo ezerezkeria politikoagatik” dio Nova Bordelon aktibista eta kazetariak.

Horretan gaude: izan Mediterranoak irensten dituen gorputzak salbatzeko Europar Batasunak neurririk ez duenean hartzen, ala Macronek izurrite bat gainditzeko –eta beraz biziak salbatzeko– bideratu diskurtso kalkulatuan ez dituelarik aipatzen bezperan jipoituriko etorkinak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Migrazioa
2024-05-03 | Antxeta Irratia
Hendaiako erretentzio zentroan %34 pertsona gehiago atxilotu zuten iaz

Cimade elkarteak emandako datuen arabera, %55a aske geratu bazen ere, 2023an 351 pertsona atxilotu zituzten paperik gabekoak atxikitzeko zentroan. Gehienak Aljeria, Maroko eta Tunisiako jatorria zuten.


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


2024-04-25 | Gedar
Pertsona migratuak preso izateko zentro bat eraikiko du Espainiko Gobernuak Alborango irlatxoan

Espainiako Gobernuak dio "behin-behinekoa" izango dela itsasoaren erdian sortuko duten kartzela. 600 metroko luzera du uharteak, eta Almeriako kostaldearen eta Marokoko Tres Forcasen artean dago. Militarrek erabiltzen dute.


Uztailean hasi nahi du Erresuma Batuak migratzaileak Ruandara deportatzen

Rishi Sunak lehen ministroak jakinarazi du deportaziorako "baliabideak" prest dituela "legez kanpoko migratzaileak" kanporatzeko. Auzia etenda dago Auzitegi Gorenaren erabaki baten eraginez, baina parlamentuak Sunaken lege bat onartu berri du horren gainetik... [+]


Eguneraketa berriak daude