Peru Magdalenak zerbait dauka berezia, ohikoena ezohiko bihurtzeko abilidade berezko bat. Kapaz da enegarren haikuak idazteko eta irakurleari sentiarazteko lehen aldiz ari dela irakurtzen poesia deskriptibo hiper-laburra. Berak inauguratu du Balea Zuria argitaletxearen “Urrezko saila”, poxpolo kaxa baten tamainuko erdi liburu erdi arte-objektu batekin. Hirurehun ale bota dituzte. Nirea da berrehun eta hirurogeita hamazazpigarrena.
Poesia deskriptibo hiper-laburra esan dugu baina, badakizue, ondo landutako haikuek filosofiarantz egiten dute halabeharrez, durundu berezi bat sortzen baitute gure baitan, esaten dutena baino gehiago esango balute bezala. Harria uretara botakeran lez, uhinek luzetu egiten dute Magdalenaren poesia: “eurite motza/ hostoak busti dira/ enborra siku”, edo “larre moztua/ elkarren ezberdinak/ belar guztiak” edo, Matsuo Basho maisu handiari omen eginez, “basho bete ur/ haikuan izoztuta/ irakurtzen dut”.
Haikuak bere iturburu literarioa antzinako Txinako erlijio nagusietan dauka: budismoa, konfuzionismoa eta taoismoa. Pentsamenduok Asiako eskualde ugaritara hedatu ziren, eta Japoniara iritsi gero idazkera eskema laburrok, jakinduriaz jantziak eta eragin handikoak. Japoniarrek lehendik zeuzkaten euren poesian –katauta, sedoka, txoka, tanka– halako eiteak. Haikua gurean berandu loratu zen, baina oreka prekario eder berean dago oinarriturik, Busonen tximeleta hura bezala: “Tenplu-kanpaian/ Lotan da geldi-geldi,/ Pinpilinpauxa”.
Igerabidek, Linazasorok… askok praktikatu dute arte delikatu hau, baina niretzat maiteenak Peru Magdalenarenak dira, aszeta bat delako, detailearen zilargin behinena. Berak badaki ekartzen natura destilaturik onena gure espirituarentzat, Fuji mendia Anboto dela ebatzita: “anboto hortxe/ sugandila hementxe/ udaberrian”. Berak badaki keinu literario bat jartzen leku egokian –“maitea dator/ gure bihotza nahasi/ eta badoa”–. Meteoroak, ibaiak, mendiak, zuhaitzak. Animaliak, landareak, norbera. Arkatza, haikua. Sentitu egiten du poesia Peru Magdalenak, eta hori igarri egiten da; tantaka doa iragaziz-iragaziz mundu miragarri bat.
6 urtez azpiko haurrek egunean ordubetez baino ezin zuten egon Debako liburutegian, eta egoera hori aldatzeko borrokan aritu da herriko ama talde bat. Udal gobernuak jarrera aldatu eta onartu du herritar guztiek, duten adina dutela, nahi dutenean egon ahal izatea liburutegian... [+]
Neska transexual baten ama, haurtzaroan bere genero identitateagatik bullyinga jasan zuen gizona edota LGTBI kolektiboko nikaraguar erbesteratua ezagutu eta horietakoren batekin bizipenak partekatu eta solastatu nahi duenak aukera izango du datozen egunetan Nafarroako sei... [+]
‘Sanfermines de 1978. Los victimarios’ liburua kaleratuko du Txalaparta argitaletxeak. German Rodriguezen heriotzaren erantzule eta arduradunak biltzen ditu.
Hazparnen idekiko da –hau publikatzean ez bada jadanik egina– liburu denda berria. Et’abar deituko da. Denda tipia izanen da, euskarazko publikazioen eskaintza ukanen duena. Ez da Ipar Euskal Herri barnealdean bakarrik arituko. Hain zuzen ere, azken lau... [+]
Azkenaldian liburu batekin gozatzen aritu naiz. Oso denbora laburrean bi aldiz irakurri dut; lehendabizikoan gozamen hutsez eta bigarrengoan arkatza eskuan. Rodrigo Villalobos arkeologo espainolaren Hoces de piedra, martillos de bronce lanak historiaurreko gizartea arakatzea du... [+]
2019an hasi zen Ziburuko azoka eguneko ekitaldi gisa, baina azken urteetan azoka egunaz aparteko ekitaldiak antolatu izan dira inguruko herrietan ere: Azokaroa da. Ladix Arrosagarai Baltsan elkarteko kidearekin mintzatu gara Azokaroaren nondik norakoez.
2 urtera arteko haurrek galarazita dute Debako haur liburutegian egotea, eta 2-6 urtekoek 16:30-17:30 artean baino ezin dute egon. Hogei urtez horrela funtzionatu duen ageriko diskriminazioa buka dadila eskatzeko ama talde bat elkartu denean, ezetz erantzun die udal gobernuak... [+]
6 urtez azpiko haurrek egunean ordubetez baino ezin dute egon Debako liburutegian. Udal gobernuak argudiatu du "liburutegian erabilgarri dagoen espazioa mugatua" dela, baina ez du argitu espazio mugatu horregatik ezartzen dituzten ordu murrizketak zergatik aplikatzen... [+]
Liburutegi publikoak kudeatzearen ardura duen EAEko Liburutegi Zerbitzura gutun bidalketa masiboa egin dute Debako hainbat herritarrek, herriko liburutegiko araudi diskriminatzailearen aurrean esku har dezala eskatzeko. 6 urtetik beherakoek egunean ordubetez baino ezin dute... [+]
Fiesta y rebeldía. Historia oral del Rock Radical Vasco
Javier 'Jerry' Corral
Liburuak, 2025
------------------------------------------------
Javier Corral ‘Jerry’ EHUko Kazetaritzako lehen promozioko ikaslea izan zen, Euskal Herriko rock... [+]
6 urtetik beherakoek 16:30-17:30 artean baino ezin dute liburutegian egon Deban, eta 2 urtetik beherakoek zuzenean debekaturik dute. Bestelako neurri baztertzaileak ere jasaten dituzte. Ageriko diskriminazioak haurrak literaturatik aldendu baino ez ditu egiten, eta borroka luzea... [+]
Donostiako Okendo kaleko liburu-denda mitikoaren lokala salgai jarri dute eta erreleboa hartuko duen talde bat prest agertu ezean, ateak itxiko ditu. Liburu-dendako arduradunek ARGIAri azaldu diotenez ez da erraza izan erabakia hartzea, baina jabeetako batzuek erretiroa hartzeak... [+]
Eguneroko abiadura itogarritik atera eta eskola-proiektua amesteko, gogoetatzeko denbora hartzea aldarrikatu dute solaskideek, Superbotereak liburua aurkezteko mahai-inguruan. Patxadatsu aritu dira, hain justu, eraldatzeaz, inpotentziaz, ilusioaz, eskola bakoitzak egin beharreko... [+]
Donostiako Gros auzoko erraldoi eta buruhandien konpartsak giroturiko kalejira eta dantza izango ditu lagun, ostiral honetan ARGIAk antolatu duen liburu aurkezpenak: Abentura erraldoia. Salba dezagun kalejira aurkeztuko dute Gorka Bereziartua eta Adur Larrea egileek.