Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Maitalea eleberria idazteagatik da batez ere ezagun Marguerite Duras: Indotxinan igarotako gaztaroari buruzko kontakizun autobiografikoa, zeinean neskato zuri nerabe baten eta amorante txinatar helduago eta aberatsago baten arteko amodiozko harremana azaltzen den, eskandalu bat. Baina ez zen izan sakonki markatu zuen nerabezaroaz idazten zuen lehen aldia. Arte kateko dokumental bati esker jakin dut: 1950ean jada ukitu zuen Frantziako kolonian bizi izandako iragan familiar mingarria, Un barrage contre le Pacifique nobelan. Inperioaren harribitxia zena burdel handi batekin konparatzen zuen bertan. Noski ez zuen Goncourt saria irabazi. Maitaleak bai 1984an –eta beste batean hitz egingo dugu sariek literaturarekin duten zerikusi urriaz–.

Un barrage, beraz, kolonialismoaren kontakizun ofizialaren oso bestelakoa, atzeko aldea erakusten du, esplotazio sistema basatia. Amak fortuna egin nahian lur batzuk erosi, aurrezki guztiak xahutu, eta kultibagarri ez direla ohartzen da. Zorrak, infernuetara jaitsiera. Zuri pobreak bilakatu ziren. Eskala kolonialean beheko mailan zeuden. Indigenen mailan ia. Ia. Nahiz eta pobreak izan morroi-neskameak baitzituzten, bistan da indigenak, sukaldari bat eta txoferra. Gizonezko batzuek esklabo sexual gisa ere hartzen zituzten emakumeak –baina hori ez zen eskandalua, Maitaleako harremana bezala–. Eta Durasek, kolonialismoa eta injustiziak salatu arren bere idatzietan, ezin izan zien ihes egin estereotipoei. Kolonizatuak nola ikusten zituen ez dakigu, ez dute izenik ere bere eleberrian, bloke monolitiko bat dira indigenak, ikuspuntu mendebaldar bat du asiarrekiko, ez daude haragiztatuta. Bien bitartean, euskaldunok omen gara Europako azken indigenak.  Ez dakit ba. Euskaldun –eleanitz–, ar –biologiak hala dioelako–, hetero –edo–, zuri –hori bai, oso zuri– gisa, esango nuke, ezer izatekotan, Duras garela gehienera, ez inolaz ere indotxinar.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Arduraz

Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]


Eskola-segregazioaren aurka, Eskola Publikoa lehenetsi

Eusko Jaurlaritzak "Eskola inklusibo, ekitatibo eta kalitatezkoaren aldeko mahai" berria osatu duten gizarte-eragileei Euskadiko eskola-segregazioaren hasierako diagnostikoa eta erantzuna izeneko txostena banatu die, eztabaidatu eta adostasunak lortzeko. Debateak, beraz,... [+]


Biometanizazio plan bat behar dugu Nafarroan espekulazioaren aurrean

Udan zehar, mobilizazio sozial handia izan da eta herritarren plataformak sortu dira Lizarraldean biometanizazio-plantak direla eta: Viana, Lodosa, Los Arcos, Mendabia... Horietan guztietan erraz identifika daitezke gako berberak: 1/ Nafarroako Aldizkari Ofizialean proiektuak... [+]


Inshallah, Anas

Abuztua da. Iratxen bildu gara Jurramendi igotzeko. Gudarienetik baino, gurutzeen bidetik (via crucis) ekiteko gomendatu digute. Berbagai, Gazako egoera. Israelek, genozidioa gauzatzeaz gain, horren kontaketa ere isilarazi nahi du: ia 300 kazetari erail ditu, Al Jazeerako Anas... [+]


2025-10-01 | Gorka Menendez
Baso suteak eta begirada kontserbazionista

Suaren presentzia naturan milioika urtetan izan da (gizakion agerpena baino askoz lehenagotik). Horregatik, ohikoa da landare askok suaren aurrean adaptazio ugari edukitzea. Gure inguruan arruntak diren arteek eta ametzek, adibidez. Baita txilar askok eta otea bezalako sastraka... [+]


Palestinarainoko olatua

Ikasturte berriarekin batera, EHU Palestina plataformako kideok berriro batzen hasi gara, ikasgela, ikerketa eta gainerako unibertsitate-jardueretan Palestinan Israel egiten ari den genozidioa eta horren konplizeak salatu eta baztertzeko. Abiatu ginenean oso bakarti sentitu... [+]


Zirrara

Iraila, errutinara buelta, askorentzat ikasturte berria eta horri dagozkion zirrarak: ikasturtea norekin konpartitu, nor izan alboan, zer ikasi, nola eta nora joan… Batzuentzat, esperientzia berriak bizitzeko lehen aldia.

Aldiz, beste batzuentzat esperientzia berririk... [+]


Elkarteen militantziaz

Ez dakit literatura-ikasketak egin ditudanarengatik den, baina nekez onartzen dut hitzen erranahien deformatze ideologikoa. Azken hilabete hauetan, eta bereziki Frantzian Bruno Retailleau Barne ministro denez geroztik, militante hitza zentzu arrunt peioratiboan erabilia da. Nik... [+]


2025-10-01 | Karmelo Landa
Asimilazio estrategiak

Genozidioaren faseak, guztiak larriak izanda ere, une batzuetan eskandalagarriak, zaratatsuak, izan ohi dira, baina beste zenbait unetan isilean garatzen dira, ia oharkabean.

Entzutetsuak dira populu indigenen sarraskia Amerikan, Gernikako bonbardaketa, holokausto nazia... [+]


2025-10-01 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Jaio. Kirola. Hil

Abuztuaren erdian hasi zen eskubaloira entrenatzen seme zaharrena; irailetik aurrera, astean lau entrenamendu ditu (hiru tekniko, bat fisikoa) eta asteburuetan partida. 15 urte ditu. Erdikoak, eskola-kirolaz gain, futbola eta eskubaloia. 9 urte ditu. Etxeko agendan, leku gehiena... [+]


Analisia
Bizigarritasuna helburu

Grebek laguntzen digute ideologizazioan, kontzientziazioan, kolektibizazioan. Greba prozesu bat da, lanuzteaz harago. Epe motzean emaitzak lortu gabe ere –galdetu bestela Gasteizko lorezainei edota Gipuzkoako erresidentzietako langileei–, borrokarako eta... [+]


Teknologia
Fandoma

Interneteko plataforma boteretsuenek fenomeno bat sortu dute: euren sistemen baitan, negozio eredu “burujabeak” sortzearen ilusioa.

Australiako Glitch estudioak Guiniverreko zaldunak 2D animazio telesaila argitaratu berri du Youtube plataforman. Istorioan, Dana... [+]


2025-10-01 | Iraitz Amor Pla
Dutxan dardaraka

Pasa den asteburuaren atarian, eta, oraingoan bai, hainbat hedabidetan Bernedoko udalekuetan gertatutakoa (Dutxa hotz bat denontzat) masiboki hedatu ostean, iritsi zen hezitzaileen adierazpena. Bertan, beraien “oinarri ideologikoak argitzea” eta “egiteko moduen... [+]


Guk Bernedo hautatuko dugu berriro

Euskal Udalekuetan egondako haur eta gazteen guraso edo/eta tutore legal gisa, babes osoa adierazi nahi dizuegu Bernedoko begiraleoi. Guztiz gaitzesten ditugu hezitzaileak jasaten ari zareten jazarpena eta sare sozialen bidez, publikoki zein maila pribatuan, egin zaizkizuen... [+]


Eguneraketa berriak daude