Jamaika txiki bat Bilboren bihotzean

  • Euri-lanbroak eta hotzak ezaugarritzen duten Bilbo grisean bada jamaikar doinuak eta giro tropikala zainetan daramanik. Hala da Andoni Fernández Azkarai, Beñat Gabiña Ñeko, Pablo Rodríguez García eta Maria Fernanda Hernández Valeraren kasuan. Pasio hitza hartu du ahotan lauetako batek inguruotan jamaikar eszena bultzatzeak eragiten diona deskribatzeko, eta sentimendua orokortua dela apustu egin daiteke lepoa galtzeko beldurrik gabe. Ikusi besterik ez dago zelako maite-garra darien bataren zein bestearen begiradei eta hitzei karibetar irlako kulturari buruz hitz egitean, eta bereziki kultura hori oinarri hartuta sortu duten Pantx Records kolektiboa zer den azaltzean.

Ezkerretik eskuinera, Andoni Fernández, Beñat Gabiña, Pablo Rodríguez eta Maria Fernanda Hernández, DDT-ren denda aurrean (Argazkia: Hodei Torres)
Ezkerretik eskuinera, Andoni Fernández, Beñat Gabiña, Pablo Rodríguez eta Maria Fernanda Hernández, DDT-ren denda aurrean (Argazkia: Hodei Torres)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Bilbo Zaharreko Martzana kaian egin dugu hitzordua Pantx Recordseko kideekin. Mahaia hartu dugu erreka bazterrean, ez ausaz aukeratutako terraza batean ordea. Auzoko gentrifikazio prozesuaren ondorioz zabaldutako tabernen artean bada toki bat hiri neoliberalean zirrikitua irekitzen duena, eta bertara sartu eta irten parea eginda, terraza muntatu dugu kanpoan. Bistan da etxean direla DDT Banaketak banatzaile eta argitaletxe alternatiboaren dendan, eta xehetasun horrek asko dio Pantx kolektiboaren oinarriari buruz: kulturak bezainbat pisu dauka politikak beren jardunean. “Ez gara diskoetxe musikala bakarrik, baizik eta izaera politikodun kolektiboa. Politikoak gara antolamenduan, politikoak gara diskoak ateratzeko prozesu guztian eta politikoak gara kalean”, egin dute ñabardura. Hala dela baieztatzen dute egintzek.

Zer nahi, hura sortu. “Zuk zeuk egizu” filosofia nabarmena da Pantxen bilakaeran eta funtzionamenduan. 2017an jaio zenetik, logika horri jarraiki egin du kolektiboak gaur arteko bidea. Musika jamaikarrarekiko zaletasuna duen jendea batu asmoz eta zigilu diskografiko ez komertzial bat sortzea amets eman zituzten lehen pausoak: “Pintxadetan faltan botatzen genituen euskarazko abestiak, eta egun Euskal Herrian reggae kultura oso anitza eta indartsua denez, beharrezko ikusten genuen euskaraz egindako reggaea plazaratzea, gehien gustatzen zaigun formatuan: biniloan”. Alabaina, lehen helburuak gauzatu ahala anbizio handiagoko xedeak joan zitzaizkien mamitzen, eta zigiluaren atzetik mahai gaineratu zuten musika estudioa egiteko aukera. Behin Gelboe’s estudioa beren kabuz eraikita, behar eta nahi berriak azaleratu zaizkie bata bestearen ondotik, eta hala joan dira gorpuzten, besteren artean, Pagasarri All Stars backing band-a edota Sua Industry azpi-zigilua ere. Guzti horrez gain, Pantx Official Selectors ere badute, disko jartzaileen taldea.

Ardatz anitzeko proiektua

“Jamaikako eredua islatu dugu. Han egiten dena hona ekarri dugu, geure erara moldatuz. Prozesu guztia guk kudeatzen dugu gainera, eta garrantzitsua deritzogu horri. Jamaikan musika estudioak dituzte banda propio eta guzti, bada guk sortu dugu Gelboe’s eta estudio horren banda den Errementarians, baita zuzenekoetarako backing band-a den Pagasarri All Stars ere; han, estudioan sortzen diren diskoak festan aurkezten zituzten, eta guk ere gauza bera egiten dugu; eta azpi-zigiluen kontuarekin berdin, Jamaikan azpi-zigilu asko dituzte, eta guk ere badugu geurea, Sua Industry”, azaldu dute.

Sua Industryrekin atea ireki diete bestelako doinuei ere, “ez baitira reggaezaleak gure lagun guztiak”. Hainbat talde hurbiltzen zitzaien diskoa ateratzea gustatuko litzaiekela esanez, eta horiei esku bat botatzearen aldeko apustua egin zuten. “Dagoeneko baditugu Bilboko taldeen bospasei erreferentzia”, azpimarratu dute.

Zigilua, azpi-zigilua, disko jartzaileak, estudioa, backing-band-a… Ardatz horiekin guztiekin gutxi ez, eta beste baten eraikuntza fasean daudela aurreratu dute: argitaletxea. Ildo horretan, orain artean Bilbo Reggae Skins fanzinea argitaratu izan dute, eta Run Together fanzinea Rodríguezek. Baina pauso bat gehiago eman eta liburua dute esku artean orain, Eguberrien bueltan argitaratu nahi dutena.

Linton Kwesi Johnson LKJ jamaikar poetaren antologia osatu dute euskaraz, Fernándezek egindako marrazki eta guzti. “Poeta hau oso garrantzitsua da guretzat, oso politikoa da, reggaearen munduan ohikoa ez den bezala; rastafarismoak duen kutsu erlijiosotik ere aldentzen da. Dub poetry deitzen dena egiten du, reggae baseen gainean errezitatzen ditu poesiak”, diote. Azaldu dute Pantera Beltzetako kide izandakoa dela, eta aldarri politikoz, faxismoaren aurkako mezuz jositako poemak errezitatu izan dituela, Jamaikako kreoleraz. “Jamaican english-a zerabilen ingelesen inperialismoaren aurka, eta hori horrela, guretzat bereziki interesgarria zen liburu hori euskarara itzultzea”, azpimarratu dute. Liburuarekin batera laberatu dute gurari berririk ere. Aitortu dutenez, “berarekin zerbait egin ahal izatea ametsa litzateke guretzat”.

Argazkia: Hodei Torres
Susperraldian den eszena

Jamaikar kultura bultzatzeko xedea duen kolektiboa izanik, ezinbestean galdegin diegu eszenak gurean bizi duen egoerari buruz. Diotenez, bai beraiek zein belaunaldi nagusiagoek inoiz ikusi gabeko indarra hartu du jamaikar kulturaren bueltako Euskal Herriko eszenak.

“Sortu dira kolektibo zein irratsaio berriak, jendeak sekulako gogoak ditu gauzak egiteko. ‘Zuretzako Mezua’ Gasteizen, ‘Iruñerria Jamaica Clash’ Iruñean, ‘Basque Reggae Kultur Elkartea’ Donostian… hainbat kolektibo ari dira jaiotzen”. Kimu berriak ez ezik, euskal reggaearen tradizio historikoan aurrekari izan dituztenak ere aipatu dituzte: “Guk, bere momentuan, Sustraian Records izan genituen erreferentziatzat”.

Eszena indartsu egoteaz gain, osasuntsu dagoela ere azpimarratu nahi izan dute. Euskal Herrian barrena egiten diren Reggae Train jaialdiak adibidetzat hartuta, horietan bizi den giro sanoa nabarmendu dute. Kanpotik jasotako kritikek ere hala dela berretsi die. “Baliteke hemengo kaskamotzen munduan gailendu izana harropuzkeria edota testosterona giroa”, egin dute irakurketa, ondokoa gehitzeko: “Gu eszena maitekorragoa egiten saiatzen ari gara”.

Politika, ardatz transbertsala

Jamaikar kulturarekin bakarrik ez, hainbat kausarekin dago konprometiturik Pantx. Posizionamendu politiko argia dauka kolektiboak, eta hori garbi islatzen da beren egitura horizontalean, funtzionatzeko modu asanbleario eta autogestionatuan, eta zirkulu komertzialetik at jarduteko motibazioan.

Auzoarekiko duten konpromisoak berebiziko garrantzia du zentzu horretan. Bilbo Zaharrak badu gainontzeko auzoetatik ezberdintzen duen ezaugarririk: atzerritik etorritako pertsona asko bizi da bertan. Aberastasun faktore behar lukeena, baina, diskriminazio motibo izan ohi da eta arrazakeria maiz azaleratzen da kaleetan: “Konfinamenduan, adibidez, ikusi dugu poliziaren jarrera nazkagarria, nola grinatu diren pertsona arrazializatuekin; guk kolektibo horri babesa erakusten diogu”. Hala da, arrazakeriaren aurkako jarrerak badu pisua egiten dituzten ekimenen artean, aski sonatua baita antolatzen duten  Mundialito Mixto Antiarrazista futbol txapelketa.

Bizipen batek bultzatu zituen ekimena martxan jartzera: “Behin bi lagun gindoazen Santutxutik Iralara, eta kontainerretan baloi puskatu bat aurkitu genuen. Hasi ginen bidean aurrera baloiari ostikoka, eta San Frantsizko kaletik igarotzean pertsona mordoa hasi zen baloiarekin jolasean. Etnia guztietako jendea nahastu zen elkarrekin”. Argi utzi dute: mundialitoaren helburua futbola lehen lerroan jartzetik oso urruti dago. “Kirol hori darabilgu narru zati batek baduelako ikaragarrizko gaitasuna jendea batzeko”, diote. Eta bai asmatu ere formularekin: azken edizioan 30 talde baino gehiagok parte hartu zuen, eta ateratako dirua harrera taldeetara edota Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformara bideratu izan dute. Hori guztia, nola ez, ostikoei jamaikar erritmodun soinu banda jarri bitartean. Ezin zitekeen bestela izan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Musika
Piano bikaina, Biarritzen

Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa. 

Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak

Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.

Data: abuztuaren 8a.

-------------------------

Biarritz Piano Festival... [+]


Amaya, altxor ia ezezagun hori

Zer: Euskadiko Orkestra

Zuzendaria: Diego Martin-Etxebarria. Easo Abesbatza

Zuzendaria: Gorka Miranda

Bakarlariak: Arantza Ezenarro, Gillen Munguía, Marifé Nogales, Lucía Gómez, Juan Laborería, José Manuel Díaz, Darío Maya, Luken... [+]


2025-08-12 | ARGIA
GOMENDIOAK | Hiru disko fresko, gozatzeko

Goizegi Hiltzeko 
Ødei
Autoekoizpena, 2025
53 min.

Ulertzen nauten herrian ez da musika hau entzuten. Rap musikak akaso urte okerragoak izan ditu Euskal Herrian, baina oraindik ez da beste batzuen altuerara heldua. Denentzat ditu koplak Odei Barroso... [+]


‘Stabat mater’ borobila

Zer: Orquesta de la Comunitat Valenciana. 

Zuzendaria: Mark Elder. Donostiako Orfeoia. 

Zuzendaria: José Antonio Sáinz Alfaro.

Bakarlariak: Federica Lombardi (sopranoa), Paula Murrihy (mezzoa), Xabier Anduaga (tenorea), Will... [+]


Sendo eta dotore

Zer: Orquestra de la Comunitat Valenciana
Zuzendaria: Mark Elder
Bakarlaria: Nelson Goerner (pianoa)
Egitaraua: Txaikovsky eta Xostakovitxen lanak
Lekua: Kursaal Auditorioa, Donostia.
Data: abuztuaren 3a.

-------------------------

Orquestra de la Comunitat Valenciana... [+]


Requiem batekin abiatzea?

Zer: “Requiem (s)”. Ballet Preljocaj.
Koreografia: Angelin Preljocaj.
Eszenografia: Adrien Chalgard.
Argiztapena: Éric Soyer.
Jantziak: Eleonora Peronetti.
Bideoak: Nicolas Clauss.
Lekua: Kursaal Auditorioa, Donostia.
Data: abuztuaren... [+]


2025-08-01 | Eider Iturriaga
Musika zuzenean Eider Iturriagaren begietan

Zuzeneko musika gustatuz gero, ziur azken hamarkadan Eider Iturriagak egindako argazkiren bat ikusi duzula. Bere bi grinak uztartu ditu bermeotarrak: musika eta argazkilaritza. Eszenatoki batean hain azkar pasatzen den une hori harrapatzeko abilezia du, ikuslearen begietan... [+]


2025-07-30 | Xalba Ramirez
Oin bat paretaren kontra

Zatitxu 7
Zikin
Mendeku diskak, 2025

-------------------------------------------------------------

Aurten ere, udarekin batera dator Zikinen lan berria, esanez bezala: berdin zait oporrek hartzen bazaituzte Elantxoben, Belaguan edo Copacabanan. Eguraldi onak ez du egoera... [+]


Agur esan du Hatortxu Rockek, baina segida izango du abenduan: Aske jaialdia

Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.


2025-07-24 | Gedar
Aurka kolektiboa
“Auzi politikoa da: zertarako egiten dugu musika?”

Musika-eszena antikomertzialean alea jartzeko asmoz sortu dute Aurka kolektiboa. Martin eta Katalin kideekin hitz egin dugu arlo horretako kolektiboen loraldiaz, musika politizatuaz eta musikaren potentzialitateez, industria musikalaz, makrojaialdiez eta beste.


Handinahikeria vs txikitasuna

Iritsi da uda. Egunak argi, bero eta luze dira orain, eta kostaldea jendez, sonbrilaz, krema usainez eta doi-doi ulertzen ditugun hizkuntzez bete da. Zuzeneko musikan ere gauzak asko aldatzen dira: mailarik gorenean daudenek makrojaialdietako birari ekiten diote, poltsikoak... [+]


Musikaren analisi feministak
Orbain bizien oinordeko, lerroarteak zabaltzeko

Bizi-biziak dira oraindik musikan dabiltzan emakume eta genero disidenteen azalean bizi izandako indarkeriaren orbainak. Ugaritu dira, halaber, orbain horiei buruzko ahotsak komunikabideetan, ikerketetan zein hainbat ekimenetan. “Asko dago egiteko oraindik”, diote... [+]


Musika Hamabostaldia: nire gomendioak

Azken urteotan egin dudan bezala, Musika Hamabostaldiak 86. ediziorako prestatu duen egitarau ederra ikusita, nire iradokizun eta gomendio bereziak egiten dizkizuet. 

Egia esan, eta ia beti gertatzen den bezala, oso zaila da kontzertu batzuk nabarmentzea, horiek guztiak... [+]


“Herriak erabaki du Hatortxu Rock 30 aldiz egitea”

26 urtez euskal preso eta iheslariak etxeratzeko aldarria oholtza gainera eraman ondoren, Hatortxu Rock jaialdiak bere azken edizioa egingo du ostegunetik igandera bitartean, Lakuntzan (Nafarroa). Jaialdian bildutako dirua preso sein senideentzat dispertsioak zekarren zama... [+]


Massive Attack musika taldeak Gazaren aldeko musikarien aliantza sortu du

Ingalaterrako Massive Attack taldeak artisten arteko aliantza sustatu du, hasi berri diren artistei edo Israelen aldeko erakundeen zentsura pairatzen dutenei babesa emateko.


Eguneraketa berriak daude