Hamar urte pasa dira bikote harreman hori bukatu nuenetik. Ordutik, zauria berriro irekitzen den bakoitzean –eta maiz irekitzen da, tipo horrek maskulinitate berrien esparruan lan egiten baitu– zurrunbilo berbera berpizten da nire baitan: bizi izan nuen horri indarkeria psikologikoa deitu ahal zaio? Hortaz, maite izan nuen gizon profeminista hori erasotzaile matxista dela esan dezaket? Zuzena da harremana apurtu ondoren beraren jokabideei jazarpena eta intimidazioa ezizenak jartzea? Indarkeria izan bazen, nire burua biktimatzat hartu behar dut? Ez dira horiek guztiak hitz potoloegiak, pisutsuegiak?
Denborarekin, erosoago ahoskatu ditzakedan kontzeptuak deskubritu ditut. Abusu emozionala izan zen, bai, duda barik. Botere harreman oso desorekatu batean errotutakoa: ni emakume gaztea, mutil-laguna hamahiru urte zaharragoa, eskarmentu handikoa ni jaioberri nintzen esparruetan, feminismoa barne.
"Abusu emozionala izan zen, bai, duda barik. Botere harreman oso desorekatu batean errotutakoa: ni emakume gaztea, mutil-laguna hamahiru urte zaharragoa"
Beste kontzeptu bat, gas argien indarkeria: “Abusatzailea beste pertsonaren errealitatearen pertzepzioa aldatzen eta bere autokonfiantza murrizten saiatzen da, bere oroimena edo zuhurtzia zalantzan jarriz eta ezegonkortasun emozionala eraginez”. Beatriz Villanuevaren artikulua Pikara Magazin-en irakurtzerakoan identifikatu nuen bizitakoa eta egun ere bizi dudana. Hain zuzen ere, nire egia etengabe zalantzan jartzea da gas argien indarkeria bizi izanaren ondorioa.
Tania Martinez Portugal politologoak urteak daramatza esparru aktibistetan ematen diren indarkeria matxistak ikertzen. Master amaierako lana eta doktoretza tesia publikatu ditu gai horren bueltan, eta muina abusu matxistak bizi izan dituzten emakume militanteen testigantzak izan dira, nirea barne. 2013an egin zidan elkarrizketan esan nuen kostatzen zitzaidala bizitakoa indarkeria gisa definitzea, agian egokiagoa zela harreman toxiko gisa definitzea. “Badirudi gizon batek diskurtso politiko aurrerakoia eta profeminista eta militantzian ibilbidea badu, ezin dela tratu txarren emailea izan. Ideia horrek erasotzaileak identifikatzea eta harremana indarkeria sexista gisa deskribatzea oztopatzen du eta indarkeriari buruzko kontakizuna gezurtatzeko eta deslegitimatzeko erabil daiteke”, ondorioztatu du politologoak.
Baina narratibek “erasotzaile politikoki zuzenek” partekatzen dituzten praktikak agerian uzten dituzte: gas argien indarkeria, sexualitatea kontrolatzeko grina eta jeloskortasun-eszenak egiteko joera, heldukeria, aitakeria eta aitapontekotza, besteak beste. Harremana bukatzen denean, emakumeek beraien ospea kaltetu ahal dutela beldur direnean, modu sotiletatik eraso bortitzetarako saltoa ematen dute erasotzaile hauek.
Amaia Lekunberrik ARGIAn egin zion elkarrizketan, zera esaten du Martinez Portugalek: “Erasoa jasan dugun emakumeok geure kabuz bilatu behar izan dugu erreparazio modua. Geure osasuna, denbora eta energia inbertitu behar izan ditugu ongizatea lortzeko. Eta taldeek eman dituzten erantzunak oso kaxkarrak izan dira orokorrean. Baina geroz eta kontzientziazio handiagoa dago. Espero dezagun gauzak mahaigaineratu ahala aldaketak ematea”.
Komunikazioa ogibide eta bokazio dudan aldetik, nik bizitakoa eta ikasitakoa kontatzea da egin dezakedan ekarpena, eta horrek ematen dit erreparazio puntu bat. Zurrunbiloa ez da desagertu. Erantzun kolektiboak agertu dira (irakurri hau eta beste hau). Aldaketen seinale, espero dut. Eta, tira, zauria sendatzen denbora eta energia gutxiago inbertituko dudan esperantza daukat.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]
Eusko Jaurlaritzak "Eskola inklusibo, ekitatibo eta kalitatezkoaren aldeko mahai" berria osatu duten gizarte-eragileei Euskadiko eskola-segregazioaren hasierako diagnostikoa eta erantzuna izeneko txostena banatu die, eztabaidatu eta adostasunak lortzeko. Debateak, beraz,... [+]
Udan zehar, mobilizazio sozial handia izan da eta herritarren plataformak sortu dira Lizarraldean biometanizazio-plantak direla eta: Viana, Lodosa, Los Arcos, Mendabia... Horietan guztietan erraz identifika daitezke gako berberak: 1/ Nafarroako Aldizkari Ofizialean proiektuak... [+]
Abuztua da. Iratxen bildu gara Jurramendi igotzeko. Gudarienetik baino, gurutzeen bidetik (via crucis) ekiteko gomendatu digute. Berbagai, Gazako egoera. Israelek, genozidioa gauzatzeaz gain, horren kontaketa ere isilarazi nahi du: ia 300 kazetari erail ditu, Al Jazeerako Anas... [+]
Suaren presentzia naturan milioika urtetan izan da (gizakion agerpena baino askoz lehenagotik). Horregatik, ohikoa da landare askok suaren aurrean adaptazio ugari edukitzea. Gure inguruan arruntak diren arteek eta ametzek, adibidez. Baita txilar askok eta otea bezalako sastraka... [+]
Ikasturte berriarekin batera, EHU Palestina plataformako kideok berriro batzen hasi gara, ikasgela, ikerketa eta gainerako unibertsitate-jardueretan Palestinan Israel egiten ari den genozidioa eta horren konplizeak salatu eta baztertzeko. Abiatu ginenean oso bakarti sentitu... [+]
Iraila, errutinara buelta, askorentzat ikasturte berria eta horri dagozkion zirrarak: ikasturtea norekin konpartitu, nor izan alboan, zer ikasi, nola eta nora joan… Batzuentzat, esperientzia berriak bizitzeko lehen aldia.
Aldiz, beste batzuentzat esperientzia berririk... [+]
Ez dakit literatura-ikasketak egin ditudanarengatik den, baina nekez onartzen dut hitzen erranahien deformatze ideologikoa. Azken hilabete hauetan, eta bereziki Frantzian Bruno Retailleau Barne ministro denez geroztik, militante hitza zentzu arrunt peioratiboan erabilia da. Nik... [+]
Genozidioaren faseak, guztiak larriak izanda ere, une batzuetan eskandalagarriak, zaratatsuak, izan ohi dira, baina beste zenbait unetan isilean garatzen dira, ia oharkabean.
Entzutetsuak dira populu indigenen sarraskia Amerikan, Gernikako bonbardaketa, holokausto nazia... [+]
Abuztuaren erdian hasi zen eskubaloira entrenatzen seme zaharrena; irailetik aurrera, astean lau entrenamendu ditu (hiru tekniko, bat fisikoa) eta asteburuetan partida. 15 urte ditu. Erdikoak, eskola-kirolaz gain, futbola eta eskubaloia. 9 urte ditu. Etxeko agendan, leku gehiena... [+]
Grebek laguntzen digute ideologizazioan, kontzientziazioan, kolektibizazioan. Greba prozesu bat da, lanuzteaz harago. Epe motzean emaitzak lortu gabe ere –galdetu bestela Gasteizko lorezainei edota Gipuzkoako erresidentzietako langileei–, borrokarako eta... [+]
Interneteko plataforma boteretsuenek fenomeno bat sortu dute: euren sistemen baitan, negozio eredu “burujabeak” sortzearen ilusioa.
Australiako Glitch estudioak Guiniverreko zaldunak 2D animazio telesaila argitaratu berri du Youtube plataforman. Istorioan, Dana... [+]
Pasa den asteburuaren atarian, eta, oraingoan bai, hainbat hedabidetan Bernedoko udalekuetan gertatutakoa (Dutxa hotz bat denontzat) masiboki hedatu ostean, iritsi zen hezitzaileen adierazpena. Bertan, beraien “oinarri ideologikoak argitzea” eta “egiteko moduen... [+]
Euskal Udalekuetan egondako haur eta gazteen guraso edo/eta tutore legal gisa, babes osoa adierazi nahi dizuegu Bernedoko begiraleoi. Guztiz gaitzesten ditugu hezitzaileak jasaten ari zareten jazarpena eta sare sozialen bidez, publikoki zein maila pribatuan, egin zaizkizuen... [+]