Beste uda bat iritsi da, uda arraroa, atipikoa, ezberdina, baina berdin izango dena kitzikagarria, seguru, uda guztiak bezala –baikortasun une batean harrapatu nauzue, bai–. Eta iritsi dela diot, konplitu baitut udako iniziazio erritualarekin: eskuratu dut aurtengo Un été avec liburua, uda ofizialki abiatutzat ematen duena, aurten Pascali eskainia. Pascal, Montaigneren dizipulurik arretatsuena, haren era berean etsairik fermuena –kontrara, Montaignerik gabe ez legoke Pascalik, dio Antoine Compagnonek–. Abuztu pasionante bat daukat aurretik.

Hain zuzen, halako gauzez hitz egiteko erabili nahi nuen zutabe hau, gauza garrantzitsuez, Mercè Ibarz idazleak bere zutabeetan egiten duen modura, adibidez literatura frantsesaz. Baina, nire sorpresarako, zutabe frankofiloa izateaz aparte –hori, ni tartean egonda, ezinbestekoa zen–, aski mitteleuroparra ere atera zait. Izena iragarle zatekeen, ez nuen uste ordea, Stefan Zweigen ondoan, Elias Canetti edota Claudio Magrisekin hainbeste laketuko nintzenik. Horiek liluratu naute gehien, ibilbideek, ezagutzek, irrikek; eta interpelatu, horien gisakorik gurean ba ote dagoen. Neurona ondo estutu ondoren, hautagai posible bat: Carlos Blanco Aguinaga, CBA, Irungo Santiago kaleko 28.enean jaioa, Hendaian “erbesteratua”, Mexiko DFn, ikasle Harvarden, Por el mundo autobiografiaren lehen liburukian irakur daitekeenez: etxeko giroa, gerra garaia, batetik besterako errantzia, noski literatura –“Because I do not hope to turn again”, T.S. Eliot–. Traba bakarra: ez zuen euskaraz idatzi, ez zen euskalduna, nahiz haur garaian ezagutu zuen: “dormía con mi abuelo, quien me hablaba vasco”.

Eta, uda iritsi da, ez dut egingo, CBAren harira, gure hizkuntzaren, gure kulturaren, gure miserien gaineko hausnarrik. Pasa dezagun abuztua bakean. Irailetik aurrera ekingo diogu berriz horri.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Keinuak

Asmatuz gero, ziur asko, eraginkorragoa da keinu bat, hitz bat baino. Zenbat bider esan eta ezeztatu dugu mila hitzek irudi batek baino gehiago balio dutela. Barkatu, alderantziz da. Ez da bakoitzak zenbat balio duen, da zertarako. Zerbait ulertzen burua bihurritu nahi... [+]


2024-05-05 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Intimitatea

Etxe batean badira zenbait gune, gutxitan erakusten zaizkionak etxetarra ez den norbaiti. Esan trastelekua, ganbara, galdara gela, armairu bat. Askotan lurrazpiko etxeko oinean edo irisgarritasun gutxiko etxearen goialdean kokaturik dira. Etxearen txoko hauek lotsa,... [+]


Eguneraketa berriak daude