Izurri Beltza sindikatu lanetan

  • Europa, 1353. Izurri Beltzaren erasoaldi bortitzena, bost bat urte lehenago hasitakoa, arintzen hasi zen, pandemiak oraindik ere triskantzak ekarri zituen arren.

Pieter Bruegel Zaharraren 'Heriotzaren garaipena' (1562) lanaren zati bat.
Pieter Bruegel Zaharraren 'Heriotzaren garaipena' (1562) lanaren zati bat.

Europan 25 milioi hildako eragin zituen gutxienez eta Asia eta Afrikan, beste 40-60 milioi. Europan biztanleen herena hil zela esan ohi da, baina badira kopurua motz geratzen dela uste duten historialariak, eta portzentajea %60ra igotzen du zenbaitek.

Historialari marxisten arabera, feudalismoaren krisiak eragin zuen Izurri Beltzaren hondamena. Guy Bois (1934-2019) Erdi Aroko adituak zioenez, feudalismoaren “ondorio sozialak tamalgarriak izan ziren: nekazariak astintzen zituen pobretze prozesu gogorra hasi zen, eta horren froga  izan zen 1300etik aurrerako heriotza tasaren hazkunde erregularra (…) Izurri Beltza ez da istripu bat, testuinguru horretan ulertu behar den zerbait baizik”. Feudalismoak ez zuen Yersinia pestis bakterioa sortu, baina ahuldutako biztanleez elikatu zuen.

Lan harreman feudalek pandemia bultzatu zuten bezala, izurriak handik aurrerako lan harremanen aldaketa eragingo zuen, nahiz eta orduan langileen eskubideen aldeko mugimendu artikulaturik ez izan.

Despopulatzea orokorra izan arren, larriagoa izan zen landa eremuan, hildakoez gain, nekazari askok hirietara alde egin zutelako. Hiriak pixkanaka pizten ziren bitartean, feudoetan eskulan krisi larria sortu zen. Errentak bizibide zituzten jauntxoek ikusi zuten beren lurrak hustuta zeudela, uztak nork jaso ez zutela, prezioek behera egiten zutela, diru-sarrerek bezalaxe. Lurrak oso merke saldu edo errentan ematea edo, bestela, nekazariei soldatak askoz handiagoak eskaintzea beste erremediorik ez zitzaien geratu. Izurri Beltzak, nolabait, “nekazaritza sektoreko negoziazio kolektiboan” ezusteko indarra eman zien langileei.

Eta burgesiari nekazaritzan inbertitzeko eta lurjabe gisa noblezia zaharra ordezkatzeko aukera eman zion. Jauntxo zaharrek produkzioa bultzatzeko erabiltzen zituzten estrategia sinpleak –lur azalera handiagoa lantzea, nekazariek lan ordu gehiago eginda–bertan behera utzi zituzten burgesek, une horretan ez zirelako bideragarriak. Laborantza metodo berriak eta lana arrazionalizatzeko tresnak sartu zituzten, nekazarien baldintzak hobetuz.

Baina, Izurri Beltzaren “lorpenak” mugatuak izan ziren. Erreforma haiek ez zuten eboluzio positiborik izango handik aurrera langileen eskubideei dagokienez, finean, ugazaba berriek betiko helburuak zituztelako: irabaziak handitzea. Eta langileen baldintzak horren menpe egongo ziren luzaroan.


ASTEKARIA
2020ko uztailaren 26a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
#2
Zigor Olabarria Oleaga
#3
Estitxu Eizagirre
#4
Gorka Bereziartua
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Erdi Aroa
Erdi Aroan erditzea

Toledo, 1272-1280. Alfontso X.a Gaztelakoak Ama Birjinari eskainitako 427 kanta monodiko bildu zituen. Santa Mariaren Kantigek Erdi Aroko musika eta literatura bildumarik garrantzitsuenetakoa osatzen dute, baina, kantiga miniaturaz apainduta daudenez, ilustrazio horiek beste... [+]


Fra Mauroren mundu zehatzagoa

Venezia, 1459ko apirilaren 24a. Fra Mauro monje eta kartografoak bere munduko mapa amaitu zuen San Michele de Murano monasterioan zeukan kartografia tailerrean. Portugalgo errege Alfontso V.aren enkarguz egin zuen lan hura, eta, mapa amaitu bezain pronto, Portugalera bidali... [+]


1.300 urtez, elkarrekin lurra landu eta bizi

Gaubea haranean, Tobillas herriaren alboan, Serna deitzen dioten nekazaritzarako lursail bat dago. Baina ez da baratze soil bat: historiak eta arkeologiak diote 1.300 urteko bizia duela eremu horrek. Herritarren langintza kolektibo baten emaitza izateaz gain, parada ematen du... [+]


Harakin eta zirujau

Erroma, 1215eko apirila. Laterango IV. Kontzilioan, Eliza Katolikoak apaiz eta monjeei kirurgia egitea debekatu zien, besteak beste. Aurreko kontzilioetan ere, Reimsen eta Toursen, gaia landu zuten, lekaideek soilik arimak salbatzeaz arduratu behar zutela eta gorpuen salbazioa... [+]


Eguneraketa berriak daude