Bizitza, nola erabili

Hizlandia | Iñigo Aranbarri | Susa, 2006.
Hizlandia | Iñigo Aranbarri | Susa, 2006.

Iltzatuta daukat oraindik: “Une honetan errazago idatz dezaket nobela bat poema bat baino”. 2011n eman zuen Iñigo Aranbarrik sententzia, eta emaitzek itzuli diote arrazoia, ordutik hona narraziogintzara lerratu baita argiki, lirika momentuz bazter utzita. Poeta gisa hasi, nobela-ipuingile azkenaldian, beste genero bateko liburu bat izango diot nik maiteen, behintzat maizen irakurri diodan lana: Hizlandia, 2004-2006 urteetan Berria-n idatzitako artikuluen antologia. “Egunkariaren eguneroko martxa jarraituko zuen norbait nahi zuten, irakurle publiko eta kritikoa”.

Kazetaritzaren herrenak seinalatzea zuen, beraz, zeregin, idatziarenak, irrati-telebistenak. Kanpokoak eta barrukoagoak, barrukoenak. Ofizioaren gainekoak denak. Batzuetan irudi lezake txikikeriak seinalatzen direla, beste batzuetan gehiegikeriak esaten, baina ezin ezinbestekoagoak iruditzen zaizkit liburu honetara bildutako artikulu kasik guztiak, profano eta profesionalentzat ofizioari buruzko master class bat. Hitzaurrean esaten da: “Kazetaritza arduratsuaren bindikapena izan da borrokaldi bakoitza”.

Baina, azkenerako, hori baino askoz gehiago ez ote den: “Prentsaz ez ezik munduaz eta mundutarrez dudan iritzia” ematen du Aranbarrik. Kazetaritzatik puskaz harago doazen iritziak, tarteka birrintzaileak –“Hirugarren Mundukoak maite ditugu gure olatuei kolorea emateko”–, beti jakingarriak –“Moussaouik gehiago laguntzen du herri hau ulertzen Mattin Partarrieu-ren koadro kitsch guztiek baino”–. Eta guztien atzean dago idazle bat, nabari da karamelu zaiola ariketa: “Idazle bati egunkari batek eskain diezaiokeen lanik onena”. Azken-azkenerako, harako Perec haren La vie, mode d’emploi etortzen zaizu gogora, eskuliburu baita Hizlandia, behin eta berriz kontsultatzekoa, bizitza nola erabili behar den argitzeko ezinbestekoa.

Liburu honekin konfirmatu ditut hiru gauza. Baga, prentsako zutabe, artikulu, kronikak, berriz liburuan biltzeak baduela zentzu, interesik. Biga, Susako, zutabe ez izan arren, saiakera atalaren balioa –hemen iruzkindu ditugu Jon Alonso, Garbiñe Ubedarenak–. Eta higa, noski, Aranbarriren ekarri handia, zeina ez den berria. Hiru batean; halako eskaintzarik.


ASTEKARIA
2020ko uztailaren 19a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal literatura
Iaz gehien mailegatu zen euskarazko liburua, Nerea Ibarzabalen 'Bar Gloria'

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako liburutegietan 2,7 milioi mailegu egin ziren 2023an, 2018an baino 100.000 inguru gehiago.


Otsoa dator!

Gizakiak istorio kontatzaileak gara, hainbeste, ezen esan ere egin daitekeen narrazio gaitasuna dela gizaki egiten gaituen ezaugarrietako bat. Kontakizunak behar beharrezkoak zaizkigu geure burua eta errealitatea eraikitzeko, eta bereziki aipatzekoa da ipuin klasikoek horretan... [+]


Uxue Alberdi. Hamarkada bi idazten (I)
Aulkitik aulkira, euli-giro eta Jenisjoplin, kontrako eztarritik dendaostera

Uxue Alberdiren lanari begira jarriko gara oraingoan. Lehenengo artikulu honetan helduentzako idatzi dituen ipuinak, eleberriak, saiakera eta kronika hartuko ditugu kontuan. Bigarren artikulu batean ilustratutako anekdotez, istorioez, filosofia liburuez eta idatzizko bertsoez... [+]


2024-02-12 | Jakoba Errekondo
Indi gaztainondoaren gerrateak

Zuloan sartuta egotea ez duk txarrena –esan zion Manuk–, txarrena duk ez jakitea noiz aterako haizen, edo inoiz aterako haizen ere. Lander Garroren Gerra Txikia nobelan, non gerra bateko iheslarien gorabeherak azaltzen dituen, pertsonaien artean, Anna Frank dakarte... [+]


Eguneraketa berriak daude