Begirada udatiar bat Kataluniarantz

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Hauteskundez betetako gure uda girotik begirada pixka bat altxatuz, Kataluniarantz so egin nahi nuke oraingoan. Denbora aurrera doa 2017ko urrian erreferenduma egin zenetik, eta esan daiteke Kataluniako panorama politikoa birmoldatze egoera luze batean murgildurik dagoela. Kataluniako errealitate politikoak sekulako eragina izan du gurean, independentismoaren baitan batez ere. Garai batean, ezkerreko independentismoan bederen, Herrialde Katalanetan Euskal Herria erreferentzia argi bat zen bitartean, azken bost urteetan gutxienez eragina kontrako noranzkoa da.

"Sobiranies institutuari arretaz begiratu beharko diogu Euskal Herritik, subiranotasuna
ardatz duen hausnarketa estrategikorako
gunea baita"

Panorama politikoaren berrosaketa horren adibide batzuk dira Sobiranies institutuaren jaiotza edota Partit Nacionalista de Catalunyaren sorrera. Lehenengoari arretaz begiratu beharko diogu Euskal Herritik, subiranotasuna ardatz duen hausnarketa estrategikorako gunea baita. Subiranotasunaren izaera poliedrikoa gogorarazten digu, eta gure herrialdean ere jada garatzen ari diren hainbat esperientziarekin lotura du. Subiranotasuna, teoriatik nahiz praktikatik, gai zentrala dugu, izan akademian, feminismoan, sindikalgintzan, kooperatibismoan edo sozioekologian, besteak beste. Gainera, institutu horrek nolabait badakar beste ekarpen bat; izan ere, kultura politiko desberdinetako jendea batera lanean jarri du gai hauez guztiez pentsatzeko. Praktikan zertan guzatuko den, ikusteke dago.

Baina Printzerriko korronte politiko katalanisten arteko harremana ez da samurra. Lehia eta zatiketa handia da. Agian, ezin zuen bestela izan, behin alde bakarreko estrategiak bere topeak erakutsi ondoren. Partit Nacionalista de Catalunya izan daiteke krisi horren adibideetako bat: Convergènciaren izaera aurre-independentistara itzultzeko saiakera. Ahaztu gabe datorren krisiaren aurrean austeritate politiken alde gogor egingo duen katalanismoaren korrontea ere badela. Poltsikoak agintzen du; edo, bestela esanda, klase oinarria funtsezkoa da beti. Alderdi eta talde asko sortu dira azken aldian Katalunian, espazio independentista-katalanistaren krisiaren erakusgarri, eta ikusiko da bertan ildo horrentzat espaziorik ote dagoen.

Kataluniak, bada, bide bat ireki zuen Euskal Herriko independentismoarentzat. Euskal Herrian ezker abertzaleak bere estrategia aldatu eta aldi berean, Kataluniako nazio auzia XXI. mendeko errezetekin lantzen saiatzeko aukera zirudien. Edo, bestela esanda, boxeoaz baino xakeaz jarduteko eredua. Hala iruditu zitzaigun askori, adibidez, Puigdemont presidenteak independentzia aldarrikapena atzeratu zuenean: konfrontazioa ekidin, norberari egokiagoak zaizkion eremutik berriz ekiteko. Denborak, baina, ez du irakurketa hori berretsi: estatuaren amaraunak partida beti atzeratzeko gaitasun handia dauka, eta ez du xakerako inolako beharrik. Alabaina, eragin positiboak ere azpimarratu behar dira, eta, horien artean, nazionalismoa eta independentismoa bereizteak aukerak irekitzen dituela nabarmenduko nuke.

Uda giroa da, koronabirusak eta bestelako arazoek uzten badigute, gauzak patxadaz hartu eta hausnartzeko sasoia. Zortea duenak Herrialde Katalanetara gerturatzeko aukera izango du. Baina, hara gerturatu edo ez, Kataluniak gurean izan duen eragina birpentsatzeko beta ere har genezake. Iraila hilabete mugarria da Mediterraneoko herrialdean, eta eraginak nahiz irakaspenak jasotzen jarraituko dugu. Katalunian bidea berrasmatzen saiatzen ari dira eta Euskal Herrian ere horri buruzko irakurketa zintzoak egin beharko genituzke.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-10-09 | Markel Elortza
Bi urteko genozidioa, bi urteko isiltasuna

Gaur bi urte bete dira estatu sionistak Palestinako herriaren aurka martxan zuen genozidioa bizkortzen hasi zenetik. Bi urte, non haurrak, eskolak, ospitaleak eta ametsak bonben jomugan egon diren, munduaren isiltasunak krimen horiek estali dituen bitartean.

100 urte pasatxo... [+]


Noizko greba bat CAFen Palestinaren alde?

Gazako genozidioak presioa areagotu du entitate sionistaren kontra arlo askotan, eta sionisten konplizeetara ere heldu da. Shapir enpresa israeldarraren eskutik CAF Jerusalemgo tranbiaren proiektuan sartzea salatu du hasieratik BDZ mugimenduak. Sei urte pasatu dira jada. Gazako... [+]


Asilo-leku sakratua

Asilo-leku sakratua Erdi Aroko lege bat zen, zeinaren bitartez justizia atzetik zituztenek elizaren eta monasterioen babesari hel ziezaieketen. Akaso, bi mila urtetan ongia egin zuten apurra. Eta, jakina, ahal bezain azkar, lege hura desegitera jo zuten, desagertu zen arte. A ze... [+]


Arrakalak Bilboko Manhattanen

Bilboko Udalak iragarri du Lancor-Elgorriaga eta Consonni pabiloiak berehala eraitsiko dituela, eta segidan, Udalbatzan aurkeztu du lan horiek bizkortzeko proposamena, kontuan hartu gabe 80 pertsona inguru bizi direla bertan baldintza negargarrietan: euren ondasun urriak... [+]


2025-10-08 | Roser Espelt Alba
Eskasia

Gero eta ahots gehiagok –ez eskuinetik bakarrik– “migrazioaren arazoari” ausarki helduko diotela aldarrikatzen dute. Narrazioa nahi baino ezagunagoa da: lanpostuen, zerbitzu publikoen eta baita etxebizitzaren gaineko lehian ere, baliabideak omen direlako,... [+]


2025-10-08 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Argiztapena

Gaua egiten denean, eraikin asko ipurtargi bilakatzen dira hormigoizko basoan. Egunez ezkutuan gorde duten barnealdea eszena pusketetan voyeaur begibistara agertzen dira, argiztapen artifizialaren magia bitarteko. Gaueko auto zein oinezko paseoetan lurraldea eta eraikinak... [+]


2025-10-08 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Trumpen bake-plana Bernedorako

1. Bernedo terrorismorik gabeko eremu bat izango da, erradikalik gabea, eta ez da mehatxu bat izango bizilagunentzat.

2. Bi aldeak proposamenarekin ados badaude, gerra berehala bukatuko da. Patriarkatuaren indarrek adostutako lerrora egingo dute atzera, bahitutako dutxak... [+]


2025-10-08 | Edu Zelaieta Anta
Diluzio

Kosta egiten da hitz autorizatuak eraikitzea gaur den egunean, nahiz eta hitz horiek zerbaiti buruzko ezagutza sakona duten pertsona batzuenak izan. Maria Teresa Andruetto idazle argentinarrari entzuna nion ohartarazpena: jakintzarekiko eta lan iraunkorrarekiko... [+]


Eskola, erreformatu ala eraldatu?

Heziketan egin beharreko aldaketak etengabe dira hizpide, gizarte-eraldaketari begira heziketak duen garrantziaz jakitun, horra begira jarri beharra duelako modu batean ala bestean bizitza-eredua aldatu nahi duen edozeinek. Eginkizun horretara jarritakoan, baina, curriculumaz... [+]


Txiki eta Che

Txikitan, Txiki eta Che Guevara nahasten nituen. Umetako lainoarte baten moduan gogoratzen dut, baina gerora ulertu dut: Txikik Che miresten zuen. Horregatik, haren aurpegi mitikodun kamisetarekin agertzen da bere argazki gogoangarrian, eta Askatasun haizea poema euskarara... [+]


Nork irabazten du?

Onartzen dut sare sozialek nahi baino denbora luzeagoa kentzen didatela hainbatetan, eta guztiak ezabatzeko ideia buruan ibiltzen dudala maiz. Debate antzuak gogaikarriak eta bortitzak iruditzen zaizkit batzuetan, eta geroz eta zabalagoa den eskuin muturreko ideien presentzia... [+]


Teknologia
Kultura sinboloak

Hasiera batean, memea ez nuen behar bezala ulertu, hitz hori entzuterakoan gustu txarreko irudiak zetozkidan burura, ustez grazia egin behar lidaketenak. Memeka zebilen mundu guztia nire inguruan, mugikor bidez irudi horiek igorriz, nire ustetan hutsalkeriak zabaltzeko besterik... [+]


Arduraz

Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]


Eskola-segregazioaren aurka, Eskola Publikoa lehenetsi

Eusko Jaurlaritzak "Eskola inklusibo, ekitatibo eta kalitatezkoaren aldeko mahai" berria osatu duten gizarte-eragileei Euskadiko eskola-segregazioaren hasierako diagnostikoa eta erantzuna izeneko txostena banatu die, eztabaidatu eta adostasunak lortzeko. Debateak, beraz,... [+]


Eguneraketa berriak daude