Rock doinu biziak, bortitzak, ilunak, gordinak, eta eromen gisako giroak entzun daitezke Lepora Gasteizko talde berriaren estreinako diskoan. Taldekideek 90eko hamarkadako hainbat rock talderen eraginak dituztela onartzen dute, eta Lepora sortu aurretik aritu ziren taldeen ukituak ere antzeman daitezke: Same Old, Eh!, Libe, Bronze, Tutan Come On, Iont, Kashbad eta Trumbo. Horrela, eskarmentu handiko musikariak direla nabarmena da.
Taldeak urtarrilaren 31n egin zuen bere lehen jendaurreko emanaldia Gasteizko gaztetxean, Muinoko Hotsak egitasmoko egitarauaren barruan, baina bi urte inguru daramatza entseguak egiten, kantak sortzen eta bere soinua eraikitzen, bere musika proposamena zehazten. Denbora honetan egin dituen kanten arteko zortzi bildu ditu bere lehen diskora.
Kanta bakoitzak baditu bere ezaugarriak eta xehetasunak, baina denetan nabarmentzen dira bateriak eta baxuak osatzen duten oinarri sendoa, gitarraren marrazki zorrotzak eta kantariak abesteko erabiltzen dituen ahots erregistro mota desberdinak.
Kantetan gordin mintzo dira, hitzek eta doinuek bat eginik. Besteak beste, egungo bizimoduari buruz aritzen dira, harremanei buruz, sentimenduei buruz, eta etorkinen tragedia, boterea, agintariak eta jendearen alienazioa eta artaldekeria ere hizpide dituzte. Azken batean, bide bat bilatzen ari dira aurrera egiteko. “Lurra jotzean nekeza da berriz altxatzea, baina saiatzeak merezi du nekea”, diote Dardo uxa kantan.
Taldekideak gustura egongo dira haien lehen diskoarekin. Lan ona egin dute, eta soinu trinkoa eta indartsua gauzatu dute, itzela, grabazioaz eta nahasketez arduratu den Karlos Osinagaren laguntza estimagarriarekin.
Diskoa binilo eta CD formatuetan kaleratu dute. Binilo moduan erosiz gero, karpetaren barruan CDa ere badago. Diskoa eskuratzeko zailtasunik egonez gero, Internet bidez eros daiteke eta postaz jaso Bonberenea Ekintzak zigiluaren webgunearen bidez, eta modu digitalean ere bai, taldeak Bandcamp plataforman duen gunean. Diskoa eskuratu bitartean, kantak Badok atarian eta Bandcampen ere entzun daitezke.
Beethovenen 'Missa Solemnis'
Norabide bakarrean
721-Gogor Gabiltza
Autoekoizpena, 2025
---------------------------------------------------------
Askotan, guraso garenon kezka bat da ea seme-alabek gure aholku edo "txapak" aintzat hartuko dituzten, jakitun izanda, era berean, guri kontra... [+]
Reggaetonarekin eta antzekoekin, musika estilo bat ez ezik, Puerto Ricok beste ideia bat zabaldu du mundu osora: turistifikazioaren eta iragan kolonialaren artean dagoen lotura estua. Milioika jarraitzaile dituen Bad Bunny artista da mezu horren bozgorailu. Azken diskoan Jorell... [+]
HIL FABOREZ FEST
Lekua: Ibaola Harriak, Eskuernaga.
Taldeak: Lukiek, Las Sexpeares, Seggs Tape, GAL, Chuleria Joder!, Aposapo, Bayou la Batre, Borla, Türbot, Malakias MX3
Data: 2025eko ekainaren 14a.
--------------------------------------------------------
El Salto hedabideak argitaratu zuen Espainiako dozenaka musika jaialdiren Superstruct sustatzailea Israelen aldeko funts batek erosi zuela. Geroztik, musika talde eta bakarlari ugari batu dira KKR-ren aurkako boikot kanpainan, eta Israel Palestinan egiten ari den genozidioaren... [+]
Miruenea
Mirua
Oso polita, 2025
--------------------------------------------------------------
Bi urtez egon dira lanean Miruakoak “inoiz egin duten proiektu garrantzitsuena” aurkezteko: Miruenea. Eta, egia da, gaur egun artista guztiek dioten arren... [+]
Ezta Ilen + High Vis
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
Noiz: ekainaren 7an.
---------------------------------------------------------------
"Etorkizunik Ez" (No Future) punk lelo klasikoak duen gaurkotasuna azpimarratu du Enrique Zamoranok Hijos del Brexit... [+]
Joan den maiatzaren 23an iragan da, Baigorriko elizan, aparteko kontzertu bat: 180 haurrek, 7 eta 15 urte artekoek, maila handiko kantu emanaldia eskaini diote eliza mukuru bete zuen jendeari. Haur horietarik batzuk Donazaharre eta Baigorri aldean kokatua den Iparralai musika... [+]
VERDIREN OTELLO OPERA
Ekainaren 14an egingo da Hernanin San Juan jaiak iragartzen dituen 30. Preludio kontzertua. Aurten emakume bat izango du zuzendari musikal: Judith Montero Imaz. Behin batuta hartuko, eta emakumeek musika ondarean egindako ekarpena ekarri du fokupera. Berarekin eta Hernaniko... [+]
Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azoka iragan da ekainaren 7an, 40 bat argitaletxe eta diskoetxe eta milaz gora bisitari elkarturik herriko plazan. Euskaraz bagara lelopean iragandako seigarren edizio horren balorapen baikorra egin dute Baltsan eta ARGIA antolatzaileek: euskara... [+]
IDOIA ASURMENDI
Non: Bilboko Kafe Antzokian.
Noiz: maiatzaren 29an.
Dirudienez
Karma
Autoekoizpena, 2025
--------------------------------------------------------
Mugatzat ez badugu ere, muga da askotan Bidasoa; kulturala, informazioarena… Eta beste aldekoa urrun gelditzen zaigu. Bada, gogoa eta laguntasuna dira muga apurtzaile... [+]