Atzera ere oker jokatzen ari gara umeekin?

  • COVID-19aren alarma-egoeraren lehen unetik, konfinamendu zorrotzak haur osasuntsuengan eragin duen albo-ondorio negatiboei eta haren zentzurik ezari buruz ohartarazten saiatu gara lerro hauen egileok. Eskoletako jarduerari berriro ekiteko azkenaldian iragarritako neurriak ere desegokiak dira: ez dira justifikatzen ikuspegi mediko-zientifikotik, sentikortasun-falta berbera dute eta krisi-kudeaketa zentzugabe honengatik nahikoa zigortuta dauden gazte batzuk berriz traumatizatzeko arriskua dute.

Annie Spratt (Unplash)
Annie Spratt (Unplash)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Beste herrialde batzuetako zenbait ikastetxetan ikasturte-hasierako irudi harrigarriek erakusten dute inork joan nahiko ez lukeen eskola hotz eta robotikoa: maskaratutako haurrak, ilaran, metro bateko distantzian; zinta zuri eta gorriz estalitako gela soiletan; maskara baten atzean dagoen irakasleari entzuten; pertsonen aurkako helikoptero erako kapela bitxiekin; patioan, karratu zuri erraldoiez bereizita...

Neurri horietako gehienak haur eta gazteekin inplementatzearen zailtasunaz eta eromenaz jabetzeko ez dago zertan hezitzaile izan behar. Hori lortzen arrakasta izateak ere, paradoxikoki, irakaskuntza-lanaren porrota adierazten du. Zabarkeria eta haurren eta haien premien aurkako tratu txarrak izatetik gertu dago eta.

Pedagogook ondo dakigu haurretan emozioa dela nagusi, hitzik gabeko komunikazioa, diskurtso arrazionalaren gainetik. " COVIDetik hobeto babesteko da" moduko mezu esplizituek ez dute inoiz hezten. Aitzitik, behartutako ekintza eta portaeretan isilean adierazten diren ideia eta balio inplizituak irmoki inprimatzen dira garapen bidean den haurren izaera delikatuan:  “Zure gorputza arriskutsua da besteentzat. Zure ikaskideen gorputza arriskutsua da zuretzat. Zure familia ez da ongi etorria hemen".

Era horretako mezuak guztiz desegokiak dira edozein egoeratan. Zentzuzkoa al da eskola itzulera COVID-19aren arabera antolatzea, eta ez hezkuntza-premietan oinarrituta?

Eskola humanoagoa sortzeko aukera
Hala eta guztiz ere, COVID aukera bikaina izan daiteke eskola gizatiarrago baterantz aurrera egiteko, norberarekiko, besteekiko eta naturarekiko kontaktuan oinarritua, zeinarekin batzuek ametsetan eta lanean baitaramagu azken hamarkadetan. Hauek lirateke bere ezaugarrietako batzuk:

Eskola intimoa
Lehenik eta behin, ezinbestekoa iruditzen zaigu ratioak jaistea, irakasleen aldarrikapen historikoa, baina ez segurtasun distantzia mantentzeko, hezkuntza-, zaintza- eta osasun-irizpideengatik baizik, ongizate fisiko, mental eta sozial gisa ulertuta. Intentsitate eta ñabardura ezberdinekin bada ere, COVIDen garaiko haurtzaroak kolpe gogorra jaso du. Ikerketa batzuen arabera, lautik batek antsietatea du entzierroaren ostean. Etxea da leku seguru bakarra, eta askori kosta egingo zaio berriro ere berdinekin egotera ohitzea. Eskolak berotasun osoz hartu beharko lituzke, talde txikitan, bizipen traumatiko eta ezohiko horiek lantzeko eta integratzeko behar dituzten intimitate-espazioak eskainiz. Beren buruarengan, besteengan eta bizitzan konfiantza eta segurtasuna berreskuratzen lagundu beharko lieke.

Zaintzan zentratutako komunitate txikiak sortzeak errazagoa egiten du balizko kutsatzeen kontrola eta jarraipena egitea. Jatorrizko familietan bezala, pertsonek elkar ukitzen dute eta elkar zaintzen dute, familia zabalduak sortzea da kontua, ia beti pertsona berberekin osatuak, beren burua zaintzeko konpromisoarekin eta erantzukizunarekin. Bizitza ospatzen duen eskola bat (heriotzaren beldurrean zentratu ordez), laztanek, besarkadek, immunitate-sistema indartzen dutelako.

Elkarren arteko eskola
Ratioak jaistean profesionalak kontratatu beharko dira, haurrak teknologien menpe, etxean edo ikastetxeko liburutegian utzi beharrean. Eskola robotiko horren zurruntasunaren aurrean, ikasgaietan bakarrik fokua jartzen duena, balia dezagun egoera pertsonengan zentratutako eskola organikoago eta malguago bat egiteko. Irakasleak kontratatzeaz gain, familietako boluntarioengana, elkarteengana, praktiketako ikasleengana jo daiteke. Aniztasun horrek eskuragarri dauden talentuak eta gaitasunak biderkatzen ditu, giza berotasuna kaltetu gabe.

Beste aukera interesgarri bat da noizean behin uko egitea irakaskuntzaren aldiberekotasunari eta eskola graduatuaren zurruntasunari, adin desberdinetako haurrek osatutako talde malguak antolatzea, non handienek beren ezagutzak partekatuko dituzten eta txikienekiko erantzukizunak hartuko dituzten.

Eskola koherentea
Krisi honen alderdirik zailenetako bat gure bizitzak kolpetik inbaditu dituzten arauen ugaritzea izan da. Horietako batzuk zorrotzak eta debekuzkoak, zentzurik gabeak, azaltzeko zailak –areago haurrei–; beste batzuk anbiguoegiak, ulertzeko eta interpretatzeko zailak. Osasunez eta erantzukizunez hazteko, haurrek arau-sistema koherentea behar dute, gogoeta egiteko, ulertzeko eta azaltzeko, parte hartzeko eta, beharrezkoa bada, aldatzen laguntzeko. Hori herri baten hezkuntza moral, politiko eta demokratikoaren funtsezko alderdia da, eta eskolak ezin du alde batera utzi.

Birnaturalizatutako eskola
Natura funtsezko erresilientzia-faktorea da konfinamendu ondoko haurtzarorako. Hazteko eta osasuntsu garatzeko behar duten guztia ematen die haurrei, maila fisikoan, emozionalean, sozialean, sortzailean eta intelektualean. Segurtasuna eta konfiantza berreskuratzeko. Ikasgelen ordezko espazioak eskaintzen ditu, zaintza-komunitate txikiak hartzeko: birnaturalizatutako patioak, lorategiak, baratzeak, zuhaiztiak, hondartzak, parkeak eta inguruko plazak. Naturarekin kontaktuan egoteak zailtasunak errazago gainditzen lagunduko die haurrei, eta haien kronifikazio posiblea prebenitzen.

Beste eskola batzuk posible dira koronabirusaren ondoren, baina birusarekiko beldurrean oinarrituta planteatzen ari dena eta hezkuntza-beharretan oinarritzen ez dena ez da egokia.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Haurren haziera
Nola debekatu sare sozialak erabiltzea 16 urtez azpikoei? Australiako Gobernuak badu formula

Legez, 16 urte bete arte ezingo dituzte sare sozialak erabili Australian, urte bukaera honetatik aurrera. Baina nola gauzatzen da hori praktikan? Gobernuaren azterketa batek ondorioztatu du teknikoki bideragarria dela, eta aurrekaria jarri du bide bera hartu nahi duten... [+]


Haurren aldeko ekosistema

Haurrak begiratzeko gure paradigma ez da erabat aldatu, baina aldaketak-edo egiten ari gara, egia da, beste kontzientzia maila batekin, aferak duen garrantziagatik-eta. Bazen garaia. Kontua da, baina, haurren bizitza gure esku dagoela, eta behar duten bizimoduan aldaketak... [+]


Haur irakurzaleek ere beren topaketa eguna izango dute

Dantza, xake edo kirol topaketak egiten diren bezalaxe, literatura gustuko duten haur eta gazteek ere zaletasuna partekatu, elkar ezagutu eta egunpasa ludikoa egiteko aukera izango dute, datorren igandean. Ikasturtean zehar elkarri gutunak idazten aritu diren 130 gaztetxo... [+]


“Arau askorekin jaten ikasten badugu, agian ez ditugu gorputzaren beharrak nabarituko”

Mireia Centeno Gutierrez psikopedagogoak haurren elikaduraren inguruko zenbait gako eman ditu; hala nola jatera behartzeak eta jakiak debekatzeak dituen ondorioak aipatu ditu.


“Haurren jakin-min erotikoa kriminalizatzen, moralizatzen eta patologizatzen dugu helduok”

Ludotekan, gazte txokoan, udalekuetan... batzuk musukatzen ari direla, beste hark zakila erakutsi duela eta honakoak gorputzarekiko irainak jaso dituela, hori guztia kudeatzea ez dute erraza hezitzaileek. Adibide praktikoz lagunduta, 'Nola landu sexualitatea hezitzaileon... [+]


Zure onurarako da

Ikusiz zenbat psikologok, medikuk, terapeutak… metodo mirakuluak partekatzen dizkiguten, pentsa daiteke haurren heziketa nazioarteko kezka dela eta denok adituak bilakatu garela.


Haur Hezkuntzako irakasleen %94 emakumeak dira

Ikaslea zenbat eta adinez txikiagoa izan, orduan eta feminizatuagoa da irakasle lana: Haur Hezkuntzan, 10 irakasletik 9 baino gehiago emakumeak dira munduan, Lehen Hezkuntzan %67a eta DBHn %54a. “Kuriosoa da, zaintza oinarri duten beste lan batzuetan (erizainak, erizain... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Gaueko beldurrak sarean lantzen

Eneko Mendiluze Plaza psikologoak gaueko beldurren inguruko zenbait gako eman ditu. Nabarmendu du guraso bakoitzak ikusi behar duela zer datorkion hobeto umeari.


“Badaude diskriminazio egoera baten zantzu nahikoak, gutxienez eskatzen dutenak Debako liburutegian ikerketa bat aurrera eramatea”

Irati Aizpurua Alquezar abokatuak zuhurtziaz erantzun ditu ARGIAren galderak, eta testuinguru juridikoa eman digu, Debako udal liburutegian gertatzen denaren inguruan. Elkarrizketa zabal batean berriki kontatu dugunez, 2 urtera arteko haurrek galarazita dute Debako haur... [+]


Eguneraketa berriak daude