Amoniakoa isuri zuten Arkaitzerrekara, Gipuzkoako erraustegiko arduradunek aitortu dute

  • GHK-k espedientea ireki dio Zubietako errauste-planta kudeatzen duen Ekondakin enpresari, honek jakinarazi ostean amoniakoa isuri zutela aldameneko Arkaitzerrekara. Ehunka arrain hilda agertu ziren ondorioz. Aurretik, Jose Ignacio Asensio ingurumen diputatuak ziurtatu zuen "ezinezkoa" zela kutsadura erraustegitik irten izana.


2020ko maiatzaren 15an - 07:04

Maiatzaren 7an kamioi zisterna batek amoniakoa isuri zuen Zubietako errauste-planta ondoan dagoen Arkaitzerrekara, haren kudeatzailea den Ekondakin enpresak (Urbaser, Meridiam, Altuna y Uria, Moyua eta LKS-k osatua) jakinarazi duenez. Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak (GHK) ohar bidez azaldu du zigor espedientea zabaldu diola enpresari. Horren berri eman dio Gipuzkoako Diputazioari, Eusko Jaurlaritzari eta Uraren Euskal Agentziari.

Asteburuan zientoka arrain hilda agertu ziren erreka horretan eta kutsadura erraustegitik etor zitekeela ziurtatu zuten lekukoek. Alabaina, Gipuzkoako ingurumen diputatu Jose Ignacio Asensiok ukatu egin zuen loturarik, esanez erraustegiak "ura kudeatzeko sistema itxia" duela.

URA agentziaren esku utzi zuten isuria ikertzea eta honek laginak hartu zituen horretarako. Hain justu Asensio bera da, EAJ eta PSEeko beste hainbat kargurekin batera, agentzia publiko horren administradore eta Errausketaren Aurkako Mugimenduak salatu du "agintariek soka motzetik kontrolatutako" erakundea dela.

Usurbilgo Udalak bere kabuz ere laginak hartu zizkien hildako arrainei eta berretsi du amoniako kopuru oso altua aurkitu dutela Arkaitzerrekan: "Inguruko erreketan 1mg/l amoniako izan ohi da kontzentrazio ohikoa, baina igandean, 62 mg/l amoniako neurtu ziren", azaldu dio Noaua-ri.

"Ez genbiltzan oker, Asensio jauna: Arkaitzerrekako kutsadura errauste-plantak eragin du. Eta orain zer? Ze neurri zuzentzaile hartuko dituzue berriz ez errepikatzeko? Zeintzuk dira kontrol-mekanismoak? Nork babestuko gaitu? Erantzunak behar ditugu: gardentasuna", adierazi du Usurbilgo alkate Agurtzane Solaberrietak.

GHKren esanetan, Gipuzkoako Ingurumen Zentroa osatzen duten azpiegituretan (erraustegia, TMB planta...) zirkuito itxiak "behar bezala" funtzionatu du. Planta barruan ez baina kanpoan egin dute isuria, emaitza kaltegarri berarekin.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kutsadura
2024-04-12 | ARGIA
Espainiako Estatuan karbono dioxido gehien isurtzen duten hamar enpresen artean: Repsol, Iberdrola eta ArcelorMittal

2023an, karbono dioxido isuriek %5,3 egin dute behera Espainiako Estatuan. Gehien isurtzen duten hamar enpresen artean, bakarrak egin du gora, Iberia hegazkin konpainiak, %10,7ko igoerarekin. Kutsatzaileen zerrendan aurrena Repsol dago.


Giza karenan ere aurkitu dituzte mikroplastikoak

AEBetako ikertzaile-talde batek 62 giza karena edo plazenta analizatu ditu, gas-kromatografia eta masa-espektrometria baliatuta, eta frogatu du lagin guztietan mikroplastikoak zeudela. Toxicological Sciences aldizkariak argitaratu du ikerketa. Haren arabera, karen batzuetatik... [+]


2024-02-09 | Euskal Irratiak
Alice Leiziagezahar, Europa Ekologia-Berdeak
"Pestizidek ez dute laborarien egoera hobetuko, haien osasuna okertuko baizik"

Laborariak karrikara atera dira Europa osoan, bizi eta lan baldintza hobeak aldarrikatzeko. Mobilizazioek eragin duten krisi politikoari, pestizidak apaltzeko planaren gibelatzearekin iharduki dio Europako Batzordeak.


Arbonako eskolara bideratu lurren kutsadura aztertzeko eskatu du Paueko Administrazio Auzitegiak

40 urtez zabortegi gisa erabilitako eremu batean ari dira eskola publikoa eraikitzen. Kutsadura arriskuak kontuan harturik, leku aldaketaren alde dabil borrokan Hats Berri Bat Arbonari deitu oposizioko taldea. 2024ko irailean abiatuko den ikasturterako bukatu nahi ditu obrak... [+]


Eguneraketa berriak daude