Ez da kasualitatea oinordetzak dakarrena

  • Handi, erraldoi eta arrotz bilaka daiteke eszenatokia bere buruaren konpainia baino ez duen aktorearentzat. Gorputz beretik diharduten hiru pertsonaien arteko bakarrizketa ardatz, belaunaldi arteko oinazeak eta oinordetzak jarri ditu jomugan Esti Curielek 35 huts antzezlan berrian. Azpeitiko 37. Antzerki Topaketetan estreinatu ondoren, abenduaren 20an egin zuen herrikideen aurrean saioa, Zumaian. Urtarrilaren 24an da ikusteko hurrengo aukera, Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan, 20:00etan.

Argazkia: Arnaitz Rubio Aprea (Baleike)

2020ko urtarrilaren 15ean - 06:07
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

35 urte betetzear dagoen Axun da protagonista. Familiako maldizio bat oinordetzan jaso duelakoan, noraezean dabil aspaldian, etorkizunak zer ekarriko dion jakiteko beldurrak harrapatuta. Madarikazioetan sinetsi ez arren, amarengandik ustez jaso duen zoritxarrari ihesean bizi da, zer gerta ere erantzunen bat prest izateko asmoz. Amona du bidelagun, eta hari kontatzen dizkio barruko mamuek sorrarazten dizkioten ezinegonak. Amonak, ordea, beste interes batzuk ditu; bakarra, egia esatearren: irrati nobela mexikar bati adi ematen baititu egunak, kate motzean lotuta.

Ordubete inguru irauten duen obra freskoa da 35 huts. Itsasontzi forma duen bainuontzi bat, pasa den mendeko irrati eder bat eta rantxerak dira lehen begi kolpean publikoari deigarri egingo zaizkion elementuak, ez baita besterik ikusten oholtza gainean. Azpimarratzekoa da atrezzo eta aktore urriko antzezlana izanik ere, eszenatokiak transmititzen duen sentsazioa oso aberatsa eta oparoa dela: elementu bakoitzak zergatia du, eta Curielek primeran betetzen du espazioa, pertsonaia bakoitzari dagokion lekua emanez.

Umorea da ahalduntzeko bidea

Azaleko gaiak jorratzen dituen antzezlana dela pentsa daiteke lehen minutuetan, izaera axolagabea duen pertsonaia aurkezten zaio publikoari obra hasi bezain pronto. Aurrera egin ahala, ordea, ertz asko agertzen da, eta belaunaldi arteko genealogiak pisua irabazten du: arbasoengandik jasotzen dugunak emozionalki pertsonengan duen eragina edo ama izateko 35 urteren inguruan emakumeok sentitu behar dugun “sasi-desira”, besteak beste. Umorea da istorioaren eta amona eta bilobaren arteko harremanaren motorra, eta nabari da atzeko lan handia dagoela. Publikoaren algarak hasieratik amaiera arte entzun ziren.

Bere burua “ahalduntzeko asmoz” ekin zion proiektuari Esti Curielek. Aspaldian halako erronka bati heltzeko gogoz baitzegoen, zerotik antzezlan bat sortu, produzitu eta berau interpretatzekoa gogoak piztu zion ekiteko indarra. Miren Gojenola eta Aitziber Garmendia izan ditu bidelagun, zuzendari lanean bata, testua fintzeko ardurapean bestea. Halako hiru profesionalekin nekez atera zitekeen kalitate baxuko ezer, eta emaitzak ez dio kontrakorik, gustura ikusteko moduko ikuskizuna egin baitute, emozioak eta oinordetzak erdigunean jarriz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Antzerkia
'Artxibo biluzia'
Memoria indibiduala, memoria kolektiboa eraikitzeko

Artxibo biluzia
Nor: Intza Alkain eta Javi Barandiaran (Metrokoadroka).
Non: Lemoako Kotxepin aretoan.
Noiz: ekainaren 2an.

-------------------------------------------------------

Lemoan independentzia eguna ospatzen ari dira. Kotxepin kultur etxearen alboan,... [+]


Trapu gorria, Arestiren omenez

Ekainaren 5ean 50 urte beteko dira Gabriel Aresti zendu zela, jaio zen hirian bertan, Bilbon. Ziutatearen tristeziak bestelako kolore bat duen garaiotan, belaunaldi berri batzuek Arestiren hitzak goratzeaz aparte, haren esanak gaurko egunetik aztertu dituzte hiri horretan... [+]


Bunkerretik ihes egiteko manifestua

Heriotzak Eduardo du izena

  • Egilea: Formol konpainia (eta Ander Lipusen manifestua)
  • Non: Modelo Aretoan, Zarautzen, Literaturia jaialdia
  • Noiz: Maiatzaren 23an.

-------------------------------------------------------------

Bunker batean garatzen da antzezlana... [+]


Amagoia Gurrutxaga eta Ximun Fuchs:
“Sinpatikoak izaten saiatu gara, baina horrek ez digu funtzionatzen”

Ziburuko Euskal Liburu eta Diskoen Azokak 6. edizioa izango du aurtengoa. Ekainaren 7an egingo da, ohi bezala larunbatez, Baltsan elkarteak eta ARGIA komunikabideak antolatuta. Atarian, sorkuntzaren gibelean dagoenaz mintzatzeko, maiz bistaratua ez den baina zorionez geroz eta... [+]


Icebergaren punta

Putaren bakarrizketa eroetxean

  • Egileak: Franca Rame eta Dario Fo.
  • Itzultzailea: Xabi Martinez De Lezea.
  • Aktorea: Laura Penagos.
  • Noiz: apirilaren 12an.
  • Non: Zizurkilgo Atxulondo Kultur... [+]


Gidoia jarraitzen ez dutenen agertokia

Koiunturak alarma gorria piztu dio euskal antzerkigintzari, eta ez da izango zauririk ez duelako, baina hilzorian al dago? Fokuek zer argitu nahi duten eta zer ez, hori da gakoa. Butakaren noranzkoa, alegia. Oihala zabaldu da eta antolatzaileak eserlekuei begira daude. Lanari... [+]


“Benetan horrek egin nau komiko: emanaldia gaizki doanean ere gozatzen jakiteak”

Iruñea ez da oso handia, baina Beñat Iturbek elkarrizketarako lekua hautatu duen arte ez dut jakin institutu berean ikasi genuela. Madril eta Iruñea artean bizi da, han hemen baino gehiago, oraingoz. Etxera egin duen bisita bat probestu dut harekin... [+]


Eguneraketa berriak daude