Nazioarteko politikan Mendebaldeko hedabideen interesgune nagusietako bat giza eskubideen urraketak dira. Egiazko, erdi-egiazko edo gezurrezko berrien sirimiri eta euri-jasak tartekatuz, setiatutako herrialdeetako gobernuak eta liderrak estigmatizatu egiten dira disimulu gutxiko nagusitasun moraletik.
Hurreratze humanitarioak karitate logikatik asko du, emozioak astindu nahi ditu, arazoen iturburu eta benetako arduradunetatik atentzioa urrunduz. Honek argi uzten du nork kontrolatzen dituen agenda eta kontakizuna. Izan ere, logika humanitario antzuak mesede egiten dio inperialismo iparramerikarrari justifikatu ahal izateko estatu subiranoen aurkako erasoak.
Ironikoa da ikustea nola AEBetatik hedabideetan oihartzun handia duten giza eskubideen lezioak ematen zaizkion munduko hainbat herrialderi. Bitartean, lehentasunezko notizia bilakatu ez arren, Washingtonek inpunitate osoz urratzen ditu nazioarteko legeak eta giza eskubideak: NBEren babesik gabe estatuak bonbardatuz, okupatuz edota miseria zabalduz zigor ekonomikoen bidez. Hori guztia gutxi balitz, AEBek nahi beste exekuzio estrajudizial burutzen dituzte, azkena Qasem Soleimani iraniar jeneralarena.
Zerbitzu sekretuek burutzen zuten sikario lan ezkutukoa orain kasu batzuetan publikoa da, AEBetako presidenteak aginduta. Obamak sortu zuen jardun modu hau 2010ean, Trumpek bidea jarraitu eta Souleimaniren erailketarekin salto kualitatibo bat eman du: herrialde subirano baten jenerala hil du hegaldi erregular batean zihoala misio diplomatikoan, Irakeko Gobernuak gonbidatua eta pasaporte diplomatikoarekin. AEBetako indar armatuen burua edo estatu-idazkaria hil izan balute, dagoeneko gerra irekian ginateke.
Iranen kontrako gerra ez da berria. 1953an CIAk eta MI6ak (Zerbitzu Sekretu Britaniarrak) estatu kolpea eman zuten petrolioaren gaineko kontrola berreskuratu nahi zuen Iraneko Gobernu demokratikoaren aurka. 1979ko iraultza eta gero, anglosaxoiek berriro ekin zioten Iran subiranoaren aurkako gerrari gaur egun arte.
Trumpek Irani inoiz herrialde batek izan dituen zigor gogorrenak jarri dizkio bere ekonomia ito eta gobernuaren aurkako altxamenduak laguntzeko asmoz. Bitartean, badirudi Souleimaniren hilketa Trumpek erabili dezakeela bere irudia indartu eta impeachment prozesua iluntzeko; aldi berean, AEBetako sektore militaristei eta inperialistei atsegin emateko mugimendua izan daiteke ere bai, Iranek buru duen Ekialde Hurbileko erresistentziaren ardatza indartu eta Txinak Irakekin elkarlan ekonomikoa adostu den unean. Bestela, Iranek emaniko erantzun neurtu eta mugatuak eta Trumpek azaldutako jarrerak garbi utzi dute ez dutela zuzeneko gerrarako borondaterik. Areago, agian AEBetako presidenteak etorkizunean Irak uzteko mugimendua izan daiteke gertatutakoa. Orain zailagoa izango da Iranek hegazkin komertzial bat bota duelako. Teheranek zorigaiztoko gola sartu du bere atean, 176 pertsona hil ostean.
Halere, istripuarekin Iranek lezio bat eman die AEBei. 1988an, itsaso iraniarra inbaditzen ari zen itsasontzi iparramerikar batek Iran Air 655 hegaldi komertzialaren hegazkina bota zuen misil batez, iraniar aire espazioan zegoela. AEBek 290 bidaiari hil zituzten eta George Bushek esan zuen inoiz ez zutela barkamenik eskatuko. Azkenean, 1996an Washingtonek biktimei kalte-ordainak ordaindu zizkien, baina ez zuen ordaindu hegazkinaren galerarengatik eta egun oraindik ofizialki barkamenik eskatu gabe jarraitzen du.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]
Abuztu honetan polemika berri bat piztu digute, beste behin, belarrondokoa ematea baino larriagoa izan dena. Azken hamabost urte baino gehiagoan, Glen Cree ekimenetik hasi, Estatu bortxaren biktimei aitortza legala emateko mekanismoen sorreratik segitu eta herri honetan ireki... [+]
Abuztuaren 15ean Vladimir Putin eta Donald Trump Alaskan bildu ziren. Ofizialki, Ukrainako gerrari amaiera emateko bidean beste urratsen bat emateko. Baina Gazan milaka pertsona hiltzeko gupidarik ez duen politikariak serio esan al dezake penagarria eta tristea dela Ukrainan... [+]
Duela egun gutxi 6.000 alegazio baino gehiago aurkeztu dira Azantzan eta Sarbilen poligono eoliko berri bat eraikitzeko proiektuaren aurka. Antzeko beste proiektu batzuetan bezala, herritar eta talde antolatuen ahaleginari, antolaketari eta lanari esker egin da alegazioendako... [+]
Artikulu bati zer nolako izenburua jarri ez da aise hautatzen, ezta? Hasiera batean, “euskaldun gezurti, tranpatiak” bezalako izenburua idazteko asmoa nuen, baina inor mintzeko gogorik ez dudanez, goikoari eutsi diot, ene gogoetaren muina hobeto ulertaraziko... [+]
2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.
Horri gehitu behar... [+]
Eskubide linguistikoen ikuspegi integratzaile baten eskaintza dugu gaurkoa.
Espainiako supremazismo linguistikoa osasuntsu eta bizkor ageri zaigu, “hooligan” samalda anitz baten babesaz eta komunikabide indartsuez sustatua. Azken aurreko lagina Santi Martinezena... [+]
Euskal Herri osoan —beste herrialdeetan bezalatsu— jairik ez da falta. Negu giroan ere asko badira ospatzen direnak, uda-garaian ez da festa gabeko egunik. Egun-argi luzeak eta gau epelak jendea etxe zuloetatik kanpora, kalera ateratzeko aproposak dira eta jai giroan... [+]
Azken asteetan bolo-bolo dabil Poliziaren eta, zehatzago esanda, Ertzaintzaren gaineko eztabaida. Tamalez, eztabaida piztearen arrazoia ez dira horiek Euskal Herri Langilearen kontra erabiltzen dituzten biolentzia eta jazarpen sistematikoa. Horren ordez, Ertzaintzaren eta bere... [+]
Artikulu honek badu testuinguru bat lerroburuaren gainetik, Hernaniko Udalean Kontxita Beitiak aurkeztutako Euskal Euskal Errepublikaren aldeko mozioa onartu ez izana. Harira!
Kultura judeokristau, musulmana eta platonismoaren ustez, denbora aurrera... [+]
A zer zortea gurea! Inork nahi ez duen edozein industria-proiekturentzako puntu bero gogokoena gara gu! Ezkerraldea eta Meatzaldea, beti prest beste leku batzuetan gogaitzen duen guztia beso zabalik hartzeko. Petronor? Ederto. Lindane-hobi bat? Aurrera. Dorre elektrikoak gure... [+]
Hemengo politikariek haien diskurtsotan immigranteen etorreraren alde edo kontra egiten dute. Immigrante ez-zurien etorreraren alde edo kontra, noski. Beste mugimenduak ez dut uste gehiegi inporta zaizkienik, edozein alderditakoak izanik ere. Tronu altu-altu batetik begiratzen... [+]
Euskarak urte luzeetan ezaguturiko zapalkuntzaren ondorio larriak, frankismoaren errepresio itogarriak, baita gure hizkuntzarekiko erakutsi zuen jarrera erasokorrak ere, piztu zituzten herri honen euskaldungoaren kontzientzia eta oldarra. Eguneroko esperientziaren egoera larriak... [+]
Duela gutxi Eusko Jaurlaritzak bultzatutako "Euskadiko Osasun Ituna" izenekoaren porrota ez da anekdota politiko soil bat, ezta osasun-kudeaketan unean-uneko estropezu bat ere. EAEko osasunaren ikuspegi kolektibo, inklusibo eta benetan publiko bat galtzea politika... [+]
Sentitzen dut, baina kosta egiten zait sinestea. Yeray Alvarez Athleticeko jokalariak analisi batean positibo eman izanak berriro azaleratu du kirolean existitzen den dopinaren inguruko eztabaida. Eliteko kirolean, hobeto esanda; eta horra hor auziaren gakoa. Kirolari... [+]