'Stakeholder capitalism' edo kapitalismo "berria"

  • Sistema kapitalistaren barruan badira kapitalismo “berri” baten alde egiten dutenak, austeroagoa, gizatiarragoa, sozialagoa, berdeagoa. Gehien sustatzen ari dena Klaus Schwab da, Munduko Ekonomia Foroaren sortzaile eta presidente exekutiboa eta Davosko Foroaren arduraduna. Foro horren goi-bileran biltzen da, urtarrila amaieran, munduko kapitalismoaren elitea. Harena da Stakeholder capitalism ingelesezko terminoa, “alde interesdunen kapitalismoa” bezala itzultzen duena, “akziodunen kapitalismoaren” aurrean.

Herritarrek kapitalismoa gero eta gehiago gaitzesten dutela jabetuta, kapitalismo “berriaren” aldekoek uste dute enpresa erakunde sozial bat dela, irabazi-asmoa duen erakunde bat izateaz gain. Onartzen dute enpresek zergen ehuneko ekitatiboa ordaintzea, ustelkeriarekiko zero tolerantzia erakustea eta giza eskubideak errespetatzea beren munduko hornidura-kateetan, baita beren exekutiboen ordainsari-mailak doitzea ere. Munduaren egoera hobetzeko interesa dutenekin lan egitearen alde agertu dira.

Posible al da sistema kapitalista barrutik erreformatzea? Kapitalismo “berri” baten bila dabiltzanek, hura betikotzea nahi dute, aurpegi gizatiarrago, sozialago eta are ekologikoagoa eskainiz, herritarrek, bereziki egungo gazteek, sistemara egokitu eta beren gain har dezaten. Kapitalismo horren alde egiten dutenek, beren ordainsari-mailak ere murriztuz, planeta menperatzen jarraitu nahi dute. Euren ekoizpen eta finantza ereduei eusten jarraitu nahi dute, ahalik eta etekinik handiena izateko. Gobernuak haien eskuetan eduki nahi dituzte, hain zuzen ere, sistema kapitalistari eusteko.

Erreforma sakonak eginagatik ere, inoiz ez dio kapitalismoa izateari utziko. Bere DNA basatia da, beti izango da bera!

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


ASTEKARIA
2020ko urtarrilaren 12a
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


Eguneraketa berriak daude