Alemanian euskeraren inguruko ikasaldiak gogotsu


1968ko apirilaren 14an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Antonio Tovar, "Real Academia de la Lengua Española"ko partaideari elakrrizketa
Euskaltzalerik Entzutetsuenetako Bat. ANTONIO TOVAR, erdal izkuntzaren akademiko
Alemanian euskeraren inguruko ikasaldiak gogotsu
Joan dan Martxoaren 31'garrenean, Antonio Tovar irakaslea, "Real Academia de la Lengua Española"'ko legezko lagun aukeratu dute ta ala artu du bere alkia leku aretan.
Antonio Tovar lendik ezaguna genduan, Salamanka'ko Unibersidadean Erretore izan zanetik batez ere. Gero urte batzuek Ameriketa aldean eraman ditu irakasle-lanetan, Argentina ta Estatu Batuetan. rain, Alemania'ko Tubingen ari da bere erakusaldiak ematen.
Maixu onek izen aundia izan du beti. Irakasle, idazle ta billatzaille bezela. Ta guretzat pozkarri dana, bere lana Euskal-saillera jarria izan da bereziki.
Emen jartzen dizkizuegu, jakintsu onek, gure izkuntza, ibero-izkera ta euskal-jakintza saillari buruz oraintsu egin dituan adierazpen batzuek.
ZERUKO ARGIA.'asko pozten dala esan bearrik eztegu. Gure irakurle guziak guk bezela pozik ikusiko zuten Antonio Tovar Erdal-Akademiko lagun artua izan dala.
–Euskal-zaletasun ori noiztikoa dezu, Maixu?
–Beti oso arretaz ikusi izan ditut Espaiñi barruan itzegiten diran izkuntzak. Ala txikitan itzegin nuan Valentzia'ko izkera, ta ala euskera ta gallegoa ere. Euskerakiko nere arreta, izkuntza onen antziñatea ezagatuta batez ere, piztu zitzaidan. Guzien artean, izkuntza au baita, gure lurrean itzegiten diran izkuntzen aurretiko giltza.
–Euskera ta Ibero-izkero, elkarren senide al-dira?
–Iritzi orrek izan zuan bere bolara. Izan ere, aldi batean euskera beste izkuntz askoren anaitzat artua izan zan, eta batez ere, ibero izkeraren bideko. Larramendi, Astarloa ta Erro'k aizatu zuten iritzi ori; gerotxoago, Humboldt'ek ere iritzi ori onartu zuan. Jakintsu aien esanak, Europa'n arrera aundia izan dute gure egunak arte. Gure gizaldi ontan, or gelditu dira Schuchardt'en erakutsiak. Onek ere, ibero-izkera, euskeraren senide jotzen zuan. Erakutsi oiek ematen dizkigu 1907'garren urtean Viena'n argitaldu zuan "Iberoen aditzjokaera" izeneko bere liburuan.
–Ta zuk zer diozu orretzaz?
–Euskera ta ibero-izkerak ezar gutxi dute elkarren kidekorik. Ori garbi adierazi digu Gomez Moreno'k ibero-idazkun bat argituaz. Onek aztertuak ditu iberotarren eskribuak, eta aietan, gaurko Euskalerriko lurren barruan bakarrik ikusten dira euskal-usaiko itzak. Auetan politena, agian, «Aker Beltza» izan da.
–Ekera, orduan, aien iritzikoa?
–Ezta urrik eman ere. Gauza garbi dago neretzat. Milla bat ibero-itz aztertuak ditut, eta aietan 30-40 bat itz arkitu ditut euskal-itxura zerbait dutenak. Areago oraindik: Italia'n ere arkitu izan dituzte ibero-itzak. Bat Pompeyo'ren denborakoa, ta emen zaldun batzuek agertzen dira goralduak. Gizon auek Aragoi'ko goi aldeko ta erdi-aldekoak dira. Orregatik ibero-izenak dituzte ta batzuek euskal-izenak ere bai; baiña ez bear liraken aiñako euskal-jatorrak. Euskal-izenen artean, Eneko agertzen da. Izen au gerora Iñigo izatera etorri zan.
–Erromatarren garaian nola ziran euskal-lurrak?
–Ba-dira jakintza-itzak alde batetik bestera dabiltzanak, eta askori uste okerrak sortu dizkiotenak. Bilbotar eta Saitabietar itzen artean antz pixka bat agertzen da, baiña onek eztu esan nai Javita'n euskera itzegiten zanik. Erromatarren denboran euskera gaurko Euskalerrian Errioxa'n eta Pirineo-mendietan, ia Mediterraneo-itxasoraiño itzegiten zala uste det. Bilbo'tik sarkaldera, ostera, Jesukristo baiño milla urte lenagotik, indoeuropeatar izkuntzak sartuak zeudelakoan nago.
–Ta asmo berririk ba aldezu?
–Oraingoz Tubingen'go Unibersidadean ikastaroa beteko det. Ortarako Schuchardt'en argitaldi bat prest daukat. Liburu onetan itzaurrea ta liburu-zerrenda moldatu ditut. Dechepare'ren liburua ere irakurriko degu.
–Beste lanen bat ez aldezu esku artean?
–Or ari naiz "Diccionario Etimológico" izeneko liburua gertatzen. Mitxelena ta Agud jaunak ditut on. tan legun. Iztegi ori Salamanca'n asi nuan, Larramendi'ren Irakas-AIkian nengoala. Iztegiak 2.500 folio inguru izango ditu. Oraingoz 600 bat prest daude. Aurtengo udarako itz batzuek argitaldu ta salgai izango dirala uste det.
–Ta Alemania'n gogoz ari al-dira euskal-gaietan?
–Tübingen'en, Salamanca'n izan nituan baiño ikasle geiago izango ditut, noski. Espaiñia'ko antziñateari buruzko lanak, oso zaletuta dauzkate angoak, eta euskal-sailla, lendik da alde aletan oso gogoz ikusia. Angoak ditugu lan auetan Stemph, Linschmann, Schuchardt eta Bähr. Au, Euskalerrian jaioa ta azkenengo mundu-gerratean illa. Ernst Lewy oraintsu il da Irlanda'n, Hitler'en garaietan ara joana bai-zan. Or degu Bouda ere tartean...
–Ta Humboldt ez al-da aintzakotzat artzekoa?
–Bai orixe. Humboldt'ek Euskaljakintza Astarloa, Mogel, Prestamero ta Hervas eta Panduro'ren iturritik edan zuan. Azkenengo au Erroma'n enbajadore egon zanean ezagutu zuan.
–Ta Ipar-Ameriketan zer?
–An azterraldi batzuek egin dituzte, euskal-artzaien artean. Ameriketako Izketalari-Elkarteak, Mitxelena'ri deitu zioten, baiña eragozpen batzuek izan zituan errenderiarrak, eta ezin joan izan zan. An ibilli nintzanean, itzaldi batzuek eman nituan eta bi liburu argitaldu ere bai: "The Basque language" ta "The ancient languages et Spain and Portugal". Lenbizikoa, 1957'garren urtean eta bigarrena 1962'garrenean.
Orain argitaltzekotan dira Lopez Mendizabal'en lan bat, irlandes batek itzulia.
–Gaur egin bear litzakena?
–Euskerari senideak billatzea baiño aurraragoko lanak ditugula uste det. Egin bearra da "Atlas lingüistico" bat. Euskera alde batean eta bestean bere izkelgi guzietan aztertu bearra dago. Ta gauza asko galdu baiño lenago egin bear da ... Euskera, ikastolen bitartez, radio ta telebistaz salbatu diteke. ­Baiña bada orretan arrisku bat: izkelgi ta alde bakoitzeko berezitasunak aberastasuna galtzen dela. Ez dedilla ontan gertatu Leon eta Aragoi' ko erdal-dialektoekin gertatu zana Auek, gaztelera ofizialak jan bai-ditu osorik galtzeraiño.
ALBISTE-ZALE
12

GaiezHizkuntzaEuskaraNormalkuntzEgoera
PertsonaiazTOVAR1
EgileezALBISTE-ZA1Hizkuntza

Azkenak
2025-06-19 | Sustatu
AA batek zenbat eta gehiago “arrazoitu”, orduan eta okerrago

Applen lan egiten duen ikertzaile talde batek adimen artifizialaren (AA) esparrurako egindako ikerketa baten emaitza argitaratu dute. Izenburu esanguratsua du: The Illusion of Thinking. Euskaraz, bere izenburu luzean, honela: Pentsatzearen ilusioa: arrazoitzeko ereduen... [+]


Desokupacyl enpresa Donostian dagoela ohartarazi dute

Desokupacyl desokupazio taldeak bideo bat argitaratu zuen atzo sare sozialetan, Luis Nuñez Mané burua eta beste hiru kide Donostian zeudela esanez. Bideoa, Kontxan grabatuta dago, eta “okupatutako” etxeak erostera bultzatzen du bertan Manék:... [+]


Ekialde Erdia
Mundua begira, Israelek eta Iranek elkarri erasotzen jarraitzen dute

Joan den ostiralean Israelek Iran eraso zuenetik, bi herrialdeek bata bestea erasotzen jarraitzen dute. Ali Khamenei Iraneko liderra hilko dutela diote Israeleko agintariek, AEBen parte hartze zuzena eskatzen dute, baina AEBetako lehendakari Donald Trumpek ez du oraindik erabaki... [+]


Langileen eskubideek okerrera jo dute azken hamarkadan, bereziki Europan eta Ameriketan

Nazioarteko Sindikatuen Konfederazioak (ITUC) urtero argitaratzen duen txostenak langileen eta sindikatuen egoera globala gero eta okerragoa dela adierazi du.
 


2025-06-19 | Axier Lopez
Banco Santanderrek armagintzan eta genozidioan duen parte-hartzea salatzeko ekintza egin dute Azpeitian

Azpeitiko Elkar-ekin taldeak protesta ekintza egin du asteazken gauean. 1.000 kilo obra-hondakin utzi dituzte bankuko sarreran, hildakoak irudikatzeko panpinak jarri eta porlanez zikindu dute egoitza.


Iruñeko eta Gasteizko gertakarien gaineko erantzukizuna aitor dezala eskatu diote Espainiako Gobernuari

78ko Sanferminak Gogoan plataformak eta Gasteizko Martxoak 3ko ekimenak bat egin dute espainiar estatuak gertakari latz horietan bere erantzukizuna onartu eta biktimen aitortza ofiziala egin dezan. 'Estatua Erantzule!' izena darama kanpainak.


Prostituzioa debekatzeko lege proposamena aurkeztuko du Espainiako Berdintasun ministroak irailean

Birritan saiatu da PSOE legea aurrera ateratzen. "Berriro ekingo diogu, beharra bertute bihurtu behar dela uste baitut. Benetan, unea dela uste dut", adierazi du Ana Redondo Berdintasun ministroak.


BVE talde parapolizialak gutxienez 40 lagun hil zituen 1975 eta 1983 artean, Iñaki Egañaren arabera

Iñaki Egaña historialak Impunes (Txalaparta, 2025) liburuan dio frankismoak talde parapolizialetara jo zuela errepresioa "itxurak mantenduta" ezartzen jarraitzeko, eta beren kideen "inpunitatea" azpimarratu du. Duela 50 urte sortua, bederatzi... [+]


Teresa Zavaleta 
“Euskararen bidez Euskal Herriko egoera politikoa ulertu nuen”

Argentinarra da, baina sustraiek errotzen dute. Euskararekin maiteminduta dago, 25 urterekin ikasten hasi zenetik. Arbasoetako batzuk Euskal Herrikoak zituen, Soraluzekoak eta Azagrakoak, eta bizpahiru urterekin hasi zen Arrecifeseko Euskal Etxera joaten; arbasoa sortzaileetako... [+]


PSNko idazkariorde Ramón Alzórrizen dimisioak ustelkeria eta krisi politikoa Euskal Herrian kokatu ditu

María Chivite Nafarroako Presidentearen "konfiantza galdu" duela eta, Ramón Alzórrizek PSNko idazkariorde nagusi eta Nafarroako Parlamentuko bozeramaile izateari utziko dio. Bere bikotekidea Servinabar enpresan lanean aritu zela publiko egin ostean eman du... [+]


Papax Fagoaga, mutil-dantzaria 1970eko hamarkadatik
“Ezin nuen ulertu emakumeok herriko bestetan ezin genuela mutil-dantzetan parte hartu, horregatik hasi nintzen dantzan”

Elkarrizketa ilustratzeko erabili dugun argazki nagusia 1970eko hamarkadan hartua da. Erratzuko plaza festetarako apainduta ageri da, ezpelez atonduriko ohiko eszenatokiarekin eta etxetik etxera zintzilik, dilindan dauden xingolekin. Urrunean bi soinulari agertzen dira, Maurizio... [+]


Faxismoaren aurka borrokan, munduan zein Euskal Herrian

Lanaren Ekonomia irratsaioan faxismoaren gorakada aztertu dugu, munduan eta Euskal Herrian gertatzen ari dena.


Aroztegiko Elkartasun Komiteak salatu du bi kidek jazarpenak eta irain matxistak jasan dituztela

Taldeko kideen aurkako eraso matxistak talde osoaren aurkako eraso gisa ulertzen dituela adierazi du Aroztegiko Elkartasun Komiteak. Komiteak salatu duenez, Aroztegiko epaiketara ikusle gisa sartu nahi zuen jendearen zerrendatik "Baztango mutil-dantzari talde... [+]


Aurten ere batxilergoko ahozkoa euskaraz pasatzeko aukera irekiko dute hainbat irakaslek

Ekainaren 23aren eta uztailaren 2aren artean iraganen da ahozko azterketa. Frantsesez pasa beharreko azterketa izanda, Seaskako, sail publikoko eta pribatuko irakasle batzuek publikoki jakitera eman dute euskaraz bideratzeko aukera eskainiko dietela ikasleei.


Umandi ikastolak 50 urte
Euskara, bizikidetza eta berrikuntza pedagogikoa ardatz

Gasteizko Umandi ikastola duela 50 urte sortu zuten hainbat familia aski ausartek –herri ekimena, orduan ere–, euskararen transmisioa ardatz hartuta. Mende erdia joan da, ikastola hazi egin da, belaunaldi berriak hezi ditu ez gutxi, komunitate baten erreferente ere... [+]


Eguneraketa berriak daude