Euskal oasi fiskala, soziala baino

Euskal erakundeetatik ematen ari diren mezua da “Euskadi oasi bat” dela. Langabezia, pobrezia eta bazterkeria soziala, jendartearen parametro normal eta teknikoetan egon litekeena dela diote. Kanpora begira, ongizate rankingetako bikaintasun eta lidergoaren bandera jasotzen dute

Jarrera hori lizun bezain gordina zaigu, errealitate ekonomiko eta sozialaz datu zehatzak azaldu orduko. Cáritas antolakunde batere susmagarriak eman ditu berriki Foesa Euskadi 2019 txostenean. Bazterturik dauden 334.000 pertsona zenbatu ditu EAEn –hau da, biztanleriaren %15,2– eta “gizartetik kanporatutako” beste 90.000 lagun ere egoera kritikoan daude. 50.000 etxebizitzatan baldintza osasungaitzak jasaten dituzte eta 25.000tan pilatuta bizi dira. Gehiegizko gastuak 233.000 herritar pobreziaren mugan jartzen ditu; 31.000 familia “etxebizitza ezegonkorrean” bizi dira, kanporatuak izateko arriskuan; eta 69.000 familiatan sendagaiak erosteari edo dietak jarraitzeari utzi diote zailtasun ekonomikoak medio. 62.000 etxetan heldu guztiek ezgaitasunen bat, gaixotasun kronikoa edo osasun arazo larriak dituzte, eta beste 26.000 etxetan menpekotasuna duen eta laguntzarik jasotzen ez duen pertsonaren bat dago.

Gainerako gizartea hoberantz doan bitartean, bazterkeria eta pobrezia sozialaren argazki horrek erakusten du EAEn desberdintasuna gorantz doala izugarri. Eta hori ikusita, ondarearen zerga kentzea pentsatzea ere –180 milioi euroko sarrerak ekartzen ditu urtero– beste zaplazteko handi bat litzateke sufritzen ari direnentzat. Ez hori bakarrik, beste behin frogatuko litzateke  Eusko Jaurlaritza kapitalismo basatienaren menpe dagoela. EAE ez da oasi sozial bat, fortuna handientzako oasi fiskala baizik!

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude