Erakunde eta alderdi politikoetako ustelkeria izan zuen hizpide Gasteizko ADI! Elkarteak antolatu dituen ustelkeriaren aurkako jardunaldien azken hitzaldiak. Urriaren 30ean, Europa Biltzar Etxean, Manuel Villoria eta Manuel Maroto unibertsitateko adituak ziren hizlariak, eta Zigor Zuzenbideko katedradun Ines Olaizolak gidatu zuen saioa. Ustelkeria egiturazkoa dela eta berarekin amaitzea borondate kontua dela frogatua geratu zen saioan. Baita ere herritarren presioak soilik alda dezakeela egoera.
Manuel Villoria Mendieta Zientzia Politikoetako eta Administrazioko katedraduna da. Madrilgo Rey Juan Carlos Unibertsitateko Gobernantza Onaren Behatokia zuzentzen du, eta Transparency International antolakundeko kide da, besteak beste.
“Zenbat ustelkeria dago Espainian?”, galdetu zuen Villoriak. Datu judizialekin erantzun nahi izan zion galderari: 2015eko azken sei hilabetean 700 pertsona baino gehiago zeuden ustelkeriagatik inputatuta Espainiako Erresumako epaitegietan; 2019ko lehen sei hilabetean, aldiz, 52. “Ematen du arrakasta izaten ari garela ustelkeriaren aurkako borrokan”, ondorioztatu zuen. Azken hamarkadan ustelkeria orokortua dagoela uste duten pertsonen kopuruak nabarmen egin du gora, ordea, hainbat ikerketekin frogatu zuenez.
“Zer axola du pertzepzioak, datu objektiboak onak badira?”, jarraitu zuen hausnartzen Villoriak. Pertzepzioak ondorioak ditu sistema demokratikoaren “zilegitasunaren eta gobernantzaren” alorrean, eta, ondorioz, “bizitza sozial eta politikoari” eragiten dio. 2006an alderdi politikoengan konfiantza zuten espainiarren portzentajea %31koa zen, 2018an %8koa. Parlamentuan biztanleriaren %41ak zuen konfiantza 2006an, 2018rako berriz, %14ak. Ustelkeriaren pertzepzio altua –eta ustez faltsua– eta sistema demokratikoaren deslegitimazioa eskutik doaz, Villoriaren esanetan.
Puntu ahul bat izan zuen oinarrian Villoriaren esposaketak: ustelkeria mailaren neurgailu nagusi eta “objektibo” bezala erabili zuen epaitegietan inputatutako pertsona kopurua. Baina botere judiziala urrun dago botere politikoarekiko burujabea izatetik. 2015ean hainbeste inputatu egoteak ustelkeriaren aurkako borroka zintzo bati erantzuten zion? Edo, aldiz, sinesgarritasun krisi nabarmenean zegoen sistema demokratikoari sinesgarritasuna bueltatzea zen xede bakarra? Hain zuzen ere 2015ean onartu zuen Espainiako Kongresuak “erregenerazio demokratikorako” proiektu arranditsua, besteak beste ustelkeriaren aurka borrokatzeko helburua omen zuena. Villoriak emandako datuen arabera, sistemaren legitimitate eza 2015ean eta gaur egun antzekoa da. Baina bada alde nabarmen bat: 2011n eztanda egin zuen legitimitate krisia jarrera aktibo eraldatzaileetan gorpuztu zen; egungoa pasiboa da –erreakzionarioa ez bada–.
Gasteizen ustelkeriaz aritzeko abizen jostalaria daukan gonbidatu batek itxi zuen jardunaldia: Manuel Maroto Calatayud zuzenbide penaleko irakaslea da Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean. Espainiako alderdi politikoen legez kanpoko finantzaketaren inguruan dagoen “aditu nagusi” bezala aurkeztu zuen Olaizolak. Suabe eta modu pausatuan adierazi arren, alderdien sistema bera dardarka utzi zuen.
Sistema politikoaren legitimitate eza handia dela esan zuen Marotok, erantzukizun nagusia alderdiei egotziz. “Alderdiek beti egin dute porrot” legitimitate hori sortzeko orduan, eta horren zergati garrantzitsuenetarikoen artean haien finantzaketa modua aipatu zuen.
Ustelkeriaren jatorrizko bekatua finantzazioan eta jaiotza unean bertan kokatu zuen Marotok. Trantsizio garaian sortu ziren “bat-batean” alderdi gehienak, apenas oinarri sozialik gabe. Europan ohikoa den militanteen kuoten bidezko finantzaziorako aukerarik gabe, beraz. Dirua lortzeko zer iturri erabili zituzten alderdiek?
Bata, atzerria –ilegala zena eta dena–: trantsizio garaian PSOE edo AP alderdiek Alemaniako hainbat fundazioren dirua jaso zutela gogoratu zuen Marotok, adibide gisara. Bigarrena, subentzio publikoak: gaur egun ere, deklaratutako diru-sarreren %85-90ek jatorri publikoa du. Zalantza egin zuen Marotok horren egokitasunaren inguruan. Interes pribatuekiko menpekotasuna ekiditeko balio lezake. Baina “alderdiak euren oinarrietatik independizatzea” ere ekartzen du, barne demokrazia kaltetuz. Hirugarrenik, bankuen maileguak: 80ko hamarkadarako alderdiak oso zorpetuta zeuden. UCD zorrei aurre egin ezinagatik desegin zen, PSOEk Filesa ustelkeria sarea zorrei aurre egiteko antolatu zuen –ohikoagoa da bankuek alderdiei zorrak barkatzea–.
Finantzaketa iturri horiek indarrean diraute, Marotoren arabera. Arazoak Trantsiziotik daude identifikatuta, baina aurre egiteko aldaketak “txarto eta ezin geldoago” egin dira. Lehendabiziko urteetan arau eza izan zen arau, “finantzaketaren garai basa”. Alderdien finantzaketaren inguruko legea 1987koa da, “erabat eskasa eta ia ez aplikatzeko pentsatua”. Eskandalu ugari tarteko ere, ez zen neurri berririk planteatu 2007. urtera arte. 2007-2015 epean alderdien ustelkeriaren inguruko “eztanda legegilea” gertatu zen: “Krisi ekonomikoak sistema politikoaren legitimitate krisia sortzearekin lotuta dago. 78tik lehendabizikoz, alderdien sistema arriskuan egon zen”.
Neurrien artean izar mediatikoak 2015ekoak izan ziren, aipatutako “erregenerazio demokratikorako” proiektuaren barnean. Bi izan ziren erabaki nagusiak. Bata, enpresen donazioak debekatzea: “Ordurako donazioen bidea guztiz minoritarioa zen, alderdiei ez zien galerarik ekartzen”. Bestea, finantzaketa ilegala delitu izendatzea. Baina kanpoan edo zehaztugabe geratzen dira praktika ugari: “Adibidez, delitu izateko 500.000 eurotik gorako iruzurra izan behar du, eta apenas dago horrelakorik; edo delitua da enpresa batek alderdi bati 100 euro ematea donazioan, baina ez 10 milioi euro alderdiaren fundazioari”.
“Aplikatzeko oso zailak diren legeak egin dira, zer edo zer egiten ari denaren mezua bidaltzen den bitartean. Nahita iruzurtiak dira neurri horiek”. Ba al da esperantzarako motiborik? “Alde ona da aspaldi identifikatuta daudela aldatu behar diren gauzak. Zaila dena da aukera politikoa irekitzea”. Aukera politikoak ez dira berez irekitzen: 2011-2015 urteen artean egin zuten bezala, herritarren borrokak soilik zabaldu ditzake.
Egun EH Bilduren esku dagoen udalak ia milioi bat euro itzuli beharko lioke foru erakundeari, duela hamairu urte, EAJ agintean zenean, diru-laguntza bat ez zelako behar bezala erabili, baizik eta iruzurra egiteko, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi duenez. Eskaerak erabat... [+]
Cerdán auziari loturiko Servinabar sozietatearekin eta Antxon Alonsoren beste hemeretzi enpresarekin kontratu publikorik izan ote den jakiteko aztertu ditu EAEko gobernuak azken hamar urteetako esleipenak. Antxon Alonsok Espainiako Senatuko talde politikoen galderak... [+]
2011n PSNren zerrendetan agertu aurretik, ustelkeria kasu batengatik auzipetutako Koldo García barakaldarrak eduki zuen ibilbidea argitara atera du Directa hedabideak: besteak beste, zabortegi bateko segurtasun zaindaria zela pertsona bati emandako jipoia edota... [+]
Espainiako presidente Pedro Sánchezek Madrilgo kongresuan aurkeztu du ustelkeriaren kontra bere plana, Santos Cerdán auziaren ondorioz oposizioak estu hartu ondoren. Bost atal nagusitan banatu du eta ELGA erakundeak gainbegiratuko luke kanpotik, betetzen ote den... [+]
Epailearen aurrean deklaratu du astelehen goizean Alonso enpresari gipuzkoarrak, Servinabar enpresaren jabeak, eta adierazi du Guardia Zibilak haren etxean aurkitutako agiriak ez duela balio, notarioarenera eraman ez zuelako. Accionako kontseilari Fernando Merinok ere deklaratu... [+]
Zezenketaren kontrakoa naiz, baina debekua heltzen den bitartean, jarraituko dut zezen-plazetan gozatzen”. Lagun baten iruzkin zinikoa gogorarazi dit Jose Luis Ábalos PSOEko ministro ohiaren azken polemikak.
Izan ere, Koldo ustelkeria kasuaren testuinguruan... [+]
Fiskaltzak Santos Cerdán PSOEko antolakuntza idazkari ohi nafarrari fidantzarik gabeko behin-behineko espetxeratzea eskatu dio astelehen goizean, eta ordu batzuetara, epaileak Cerdán espetxeratzea erabaki du. Cerdánek epailearen aurrean esan du legez kanpoko ezer... [+]
María Chivite Nafarroako Presidentearen "konfiantza galdu" duela eta, Ramón Alzórrizek PSNko idazkariorde nagusi eta Nafarroako Parlamentuko bozeramaile izateari utziko dio. Bere bikotekidea Servinabar enpresan lanean aritu zela publiko egin ostean eman du... [+]
José Luis Abalos PSOEko ministro ohia eta Koldo García haren aholkulariaren ustezko ustelkeria kasuarekin lotu dute Santos Cerdán, PSOEeko diputatu eta antolaketa idazkaria. Guardia Zibilak Cerdánek Garcíarekin balizko ordainketez hitz egiten duten bost... [+]
Gasteizko Alde Zaharreko Pintore kalean, atari bateko lau etxebizitzen jabe da Luxury Rental Apartments enpresa. Horietako bi etxebizitza turistiko gisa alokatzeko Jaurlaritzaren beharrezko baimena eskuratu du enpresak, eskuratu aurretik ere alokatu baditu ere, baina Turismo... [+]
Hirigintza Sailak Luxury Rental Apartments SL enpresa zigortu du 2025eko urtarrilean, Pintore kaleko etxebizitza batean obra “klandestinoak” egitea egotzita. Enpresako partaidetzen %50 Gustavo Antépararena da, eta administratzailea bere bikotekidea... [+]
ARGIAk hamaika aldiz eskatu dio Gasteizko Hirigintza Saileko Eraikuntza Zerbitzuari, urte batez, bi espedienteren inguruko informazioa. Hainbat aldiz ziurtatu zaio hedabide honi informazioa igorriko zitzaiola. Inoiz ez dute egin, eta hainbat hitzordu eta eskaera ofizial utzi... [+]
Geroa Baiko lehendakari eta Nafarroako lehendakariorde izandakoa enpresa bati 2,6 milioi euroko diru-laguntzak ustez modu irregularrean emateagatik zegoen auzipetuta, Davalor auzia deiturikoan. Nafarroako Probintzia Auzitegiak erabaki du auzia behin betiko artxibatzea, legalki... [+]
Parte Zaharrean Bizi auzo elkarteak irregulartasunak salatu ditu Parte Zaharreko lizentzia askoren harira, baita salatu ere "onuraduna" ostalaritza dela "beti". Azalpenak eta ardurak eskatu dituzte.