1878an Wilhem Kühne (1837-1900) fisiologo alemaniarra XVII. mendean sortutako teoria bat frogatzen saiatu zen: ikusten duguna begian erregistratuta geratzen dela, plaka fotografikoetan bezala, eta hiltzen garenean ikusitako azken irudia gordeta geratzen dela.
 
                                                    Untxi albino bati burua estali zion; gero, hiru minutuz leiho batetik begira jarri zuen eta lepoa moztu zion. Hainbat produktu kimiko erabilita, erretina errebelatu zuen eta lehenengo optograma lortu zuen (ezkerreko irudi “argigarria”).
Gillotinan hiltzera kondenatutako gizaki batekin berdin egin zuen eta emaitza are ilunagoa izan zen. Optografiaren teoriak indarra galdu zuen, biktimak aurrez aurre erasotzen dituzten hiltzaileen zorionerako.