Skolaeren egileak, auzitegira deklaratzera berriz ere

  • Hainbat guraso katolikok eta plataforma eskuindar batek jarritako salaketa medio, hezkidetza eta sexualitatea lantzen dituen Skolae programaren egiletako bik Nafarroako Auzitegi Nagusian deklaratu dute asteazken goiz honetan, bigarrenez. Bi egun geroago, Neska eta Emakumeen Hezkuntzarako UNESCO Saria jasoko du programa horrek berak.


2019ko urriaren 09an - 07:25

Skolae garatzen parte hartu zuten Carmen Ruizek eta Marian Morenok ekainaren 14an deklaratu zuten epailearen aurrean; orain, Carmen Ruiz (beste behin) eta Miguel Ángel Arconada deitu ditu epaileak. San Cernín ikastetxeko zortzi gurasok, CONCAPA Konfederazio Katolikoko gurasoek eta M18 plataformak (PPko diputatu bat da burua) salaketa bana jarri diote programari, haurrak “genero ideologian” doktrinatzea leporatuta. Aldiz, adituek eta hezkuntza komunitateak oro har txalotzen duten programa da Skolae, 0-20 urte bitartean (besteak beste derrigorrezko hezkuntza osoan zehar) berdintasunean heztea helburu duena.

Oraingoan ere, ekainean egin zuten moduan, auzitegira deitu dituzten bi profesionalak babesteko elkarretaratzea deitu dute sindikatuek, Nafarroako Auzitegiaren aurrean. Goizeko 9:00etan bildu dira, “Berdintasuna ez da hautazkoa” lelopean.

“Kezkatuta gaude, Skolae ikasgeletara egoki iritsiko ote den”

Manifestua irakurri dute bertaratutako sindikatuek (STEILAS, ELA, LAB, CCOO, CGT, ESK, UGT): gertatzen ari dena "lotsagarria" dela iritzita, "Skolae proiektua garatzen ari diren lankideen kontrako jazarpena gelditzea" eskatu eta "gure gizarteko alderdi atzerakoien jarrera" gaitzetsi dute. Kezkatuta daude, "epaitegietatik jasotzen ari den jazarpenaz gain, azkenaldian hartu diren zenbait erabaki politikok zeharo baldintzatu dezaketelako Skolae ikasgeletara egoki iristea. Adibide argi bat da Hezkuntza Departamentuko Berdintasun saileko burua, Pilar Mayo, kargugabetu izana. Horregatik, Nafarroako Gobernuari eskatzen diogu Skolae programa bere osotasunean ezartzen dela bermatu dezala, edukian eta prozesuan inolako mugarik jasan behar izan gabe".

Horrez gain, "ikastetxeetan aniztasunaren aldeko protokoloak berehala ezartzeko, sexismoa deuseztatzeko legeak inplementatzeko, testuinguru hezitzaileetan errealitate guztien ikusgarritasuna bermatzeko eta aniztasunera joko duen heziketa berdinzalea bultzatzeko" ere eskatu diote administrazioari.

Gaiaz gehiago

- Eskandalua hezkuntzan

- Hezkidetza, hezkuntza aldatzeko begirada hori

- Pornografia denean sexu hezitzaile nagusia


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#5
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Skolae programa
Bigarren aldiz atzera bota du Nafarroako Auzitegi Nagusiak Skolae programa

Edukietan sartu gabe, epaitegiak “tramitazio akatsak” argudiatu ditu berdintasunean hezteko programa baliogabetzeko. Hezkuntza Departamentuak helegitea aurkeztuko du.


Pornoaren aurrean, sexu heziketa

Pornografiaren eta desinformazio sexualaren aurrean gogoetatu eta baliabideak partekatzeko, jardunaldi arrakastatsuak egiten ari dira Nafarroan, eskola eta familiei zuzenduak. Astearte honetakoa da euskaraz egingo duten jardunaldi bakarra, Bertizen. “Sexu heziketa ez da... [+]


Skolaek aurrera jarraituko du, Berdintasunerako Foru Legearen babespean

Espainiako Auzitegi Gorenak atzera bota du Nafarroako Gobernuak Skolae auzian aurkezturiko helegitea, baina Hezkuntza Departamentuak ziurtatu du dekretu bat prest duela, forma akatsak zuzentzeko, eta programak aurrera jarraituko dutela.


2020-06-22 | Mikel Eizagirre
Nafarroako Gobernuak helegitea aurkeztuko du Espainiako Auzitegi Gorenean, Skolae programa dela eta

Carlos Gimeno kontseilariak Nafarroako Hezkidetza Plana onartuko duen Foru Dekretua tramitatzeko asmoa iragarri du.

 


2020-06-18 | Mikel Eizagirre
Nafarroako Auzitegi Nagusiak atzera bota du Skolae programaren ezarpena

“Tramitazio akatsa" argudiatuta eta hezkuntza programaren edukia baloratu gabe, Skolae programa ukatu egin du Nafarroako Auzitegi Nagusiak. Xedapen orokor gisa tramitatu behar zela argudiatu du epaileak, eta ez ekimen administratibo modura.


Eguneraketa berriak daude