Afrikarrak ez datoz Europara presio demografikoagatik: enplegurik ez daukatelako datoz

  • Jatorri afrikarreko zenbat biztanle eduki ditzake Europak 2050. urtean? Zerk bultzata abiatzen dira Europarantz Afrikako hainbeste gizon eta emakume? Europaren balizko afrikartzea ez da soilik eskuin politikoak migrazioaren inguruan  zabaldutako beldurra, eztabaida akademikoen iturri ere bada: Afrikaren beroaldi demografikoaz gain, jokoan daude garapen ereduak, aberastasunen banaketa, gazteen langabezia itzela... Afrikarrak beste guztiak bezalakoak direla, alegia.

Maiatzaren 1ean protesta kongoko kivu herrian: “Lanaren nazioarteko eguna eta lan barik Kongon, a zer ironia” dio idatziak.
Maiatzaren 1ean protesta kongoko kivu herrian: “Lanaren nazioarteko eguna eta lan barik Kongon, a zer ironia” dio idatziak.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Stephen Smith kazetari eta irakasleak Europaranzko korrikaldi handia liburuarekin sortutako zalapartaren berri eman zuen ARGIAk duela urtebete: Europarrok nola afrikartuko garen datozen hamarkadetan kronikan. Geroztik hainbat erreakzio izan da hedabideetan bezala mundu akademikoan eta horietako batzuk laburbildu ditugu hemen.

Smithek bere liburuan dio, bi kontinenteetako demografien dinamikak azterturik, afrikarren Europarako migrazioa gero eta handiagoa izango dela eta saihestu ezinezkoa dela Europako populazioaren afrikartzea.

Funtsean iragarri du Afrikak egingo duela aurretik mundu osoak –Europak, Latino Amerikak, Asiak– egin duena: bere trantsizio demografikoa burutu. Populazio leherketa betean 1930az geroztik, 2050. urterako bikoiztu egingo dela Afrikako biztanleria.

Eztanda demografikoaren ostean barealdia eta gero zahartzea ezagutu dituzten beste ereduak aztertuta, Smithek kalkulatu du Afrika 2050ean hasi litekeela bere herritarren ihesiari eusten,  baina bitartean, 2050erako Europako biztanleen %20-25 afrikar jatorrikoa izatera iritsiko dela (2015ean %1,5-%2 zen).

Smithen aurreikuspenak ukatzen lehenengoetakoa izan da François Heran demografo frantsesa. Frantziako Ikerketa Demografikoen Institutu Nazionalaren buletinetik erantzun dio 2050ean Europan afrikar jatorrizkoak ez direla izango herritarren %25 baizik eta %3 edo %4. Heranek ez du zalantzan jarri afrikarren etorkizuneko migrazio handia, baina ziur dago ez dela gertatuko 2050 baino lehen. Hona zergatik.

Wilbur Zelinsky geografoak 1971n erakutsi zuen migratzaileak ez direla izaten herrialde bateko jende pobreenak, gizarte oso txiroak garapen ereduan aurrera egin ahala hasten direla migratzaileak bidaltzen: hilkortasun tasak gutxitzean –nagusiki umeena– populazioa gaztetu eta migrazioak ugaritzen dira. Herrialde horiek aberastasun maila batera iristean ihesak gutxitu eta beste lekuetatik etorkinak hartzen hasten dira.

“Garapenari dagokionez –idatzi du Heranek– herrialdeak 1etik hasita 10era arte sailkatuz gero Saharaz behekoak 1ean daude, Mexiko 6an, Frantzia 9an eta AEB 10ean. Gaur ere 6tik 10erako migrazioak masiboak dira (25 milioi urtean) baina 1etik 9 edo 10era doazenak askoz murritzagoak (2,3 milioi). Nork pentsa dezake Saharaz beheko Afrikako herrialdeek 2050a bitartean erre ahal izango dituztela Mexiko harrapatu arteko maila igoera guztiak?”.

Mugaren ezkerretan AEB, eskuinetan Mexikoko Tijuana: "Nork pentsa dezake Saharaz beheko Afrikako herrialdeek 2050a bitartean erre ahal izango dituztela Mexiko harrapatu arteko maila igoera guztiak?" (François Heran)

Le Monde Diplomatique-tik Benoît Bréville historialari eta kazetariak, bere aldetik, ohartarazi nahi izan du garapenak migrazioen aferan dauzkan ondorio kontraesankorrez. Kasu askotan garapen ekonomikoa lortu nahi da ekonomiaren liberalizazioarekin, baina honek ustez arindu behar zuen migrazioa azkenean larriagotu baizik ez du egiten.

Adibide nabarmenena, Mexiko bera da. 1992an AEBekin liberalizazio ituna sinatzean esan zuen Carlos Salinas de Gortari presidenteak: “Aurrerantzean mexikarrek ez dute iparraldera migratu beharko, hemen bertan aurkituko dutelako lana”. Jada orduan zenbait ekonomialari kritikok iragarri bezala, justu alderantzizkoa gertatu zen.

2014an Europar Batasunak antzeko ituna sinatu zuen Afrikako 30 herrialderekin, eta horrek berak eragin dezake etorkinen uholdea handitzea, murrizteko partez. Azken finean, migrazioa ez du garapenak eragiten, baizik eta garapenaren onurak berdintasunik gabe banatzeak eta enplegu faltak, batik bat gazteenak.

Langabeziari ihes

Enplegu falta, hori bera nabarmendu du Mo Ibrahim fundazioak plazaratu berri duen ikerlanak: “Gazteria afrikarra: enplegu faltagatik migratzen?”. Mo Ibramin Afrikako enpresaburu aberatsenetakoa da, kontinenteko telefonian nagusi den Celtel konpainiaren jabea. Bere izena daraman fundazioak Abidjanen (Boli Kosta) bildu ditu kontinenteko lider eta akademikoak, Afrikatik migrazioen afera nola ikusten den islatzeko. Irakurtzekoa da.

2017an 36,3 milioi afrikarrek migratu zuten, munduan mugitu ziren guztien %14,1; askoz gutxiago asiatarrak (%41) eta europarrak (%24) baino. Baina haietatik gehienak Afrikako beste herriren batera doaz, zehazki Saharaz beheko migratzaileen %70 kontinenteko beste nonbaitera doa bizimodu bila.  

Migratzaileok gehien bat gazteak dira, ikasketaren baten jabeak, gizonak adina emakumeak. Iritsi diren herrialdean gastatzen dute irabazten dutenaren %85. Sorterriko beren familiei bidaltzen dienarekin osatzen da Afrikaren Barne Produktu Gordinaren (BPG) %3,5: nazioarteak garapenerako laguntzetan ematen diona baino gehiago.

Populazioaren ugaltzean munduko tasa handiena daukaten hamar herrialdetatik bederatzi afrikarrak dira, zehazki Saharaz beheko herrialdeetan ugaltze tasa munduko batez bestekoaren bikoitza da. Aldiz, hazkunde demografikoaren aldean oso atzera geratu da Afrika garapen ekonomikoan. Oraintxe bertan kontinente osoaren BPGa txikiagoa da Britainia Handiarena baino, nahiz eta honek baino hogei aldiz biztanle gehiago eduki.

Beren buruak eraikuntzako lanbide ezberdinetarako eskaintzen, Hego Afrikako errepide bazter batean. (Argazkia: National Debt Advisors)

Afrikarren %60k gaur 25 urte baino gutxiago dauzka. 2100 bitartean gazteen kopurua kasik bikoiztu egingo da, Europan eta Asian urrituko den bitartean eta munduak orduan edukiko dituen gazteen erdiak afrikarrak izanen dira.

Gaur 16 milioi gazte afrikar daude langabezian, proportzioan gehiago hiri handietan. Eta Mo Ibrahim foroan aurkeztutako ikerketa soziologikoek erakutsi dute gazteok lanak kezkatzen ditu nagusiki. Afrikaren azken hamarkadako hazkunde ekonomikoak ez du kasik lanposturik sortu. Saharaz beheko aldean urtean hiru milioi enplegu sortzen da, nahiz eta lan bila hasten diren gazteen beharrak asetzeko beharko liratekeen... 18 milioi!

Nekazaritzak sortzen ditu lanpostuen %60, Afrikaren BPGaren herena ere bai;  alabaina, gazteek ez dute laborantzan aritu nahi, jarduera zaharkitua eta gogorra delako, dirurik ematen ez duena. Munduan beste leku askotan ikusi den gisan –etorkinek hainbeste kezkatzen dituzten espainiarrek beren historia hurbila ezagutu beharko lukete– gazteok lan bila edonora joateko irrikaz bizi dira. Datu hau adierazgarri: inkestetan beren herrialdetik kanpo migratu nahi duten gazte guztiek konplituko balute beren asmoa, Sierra Leonak gazteen %78 galduko luke, Liberiak %70 eta Nigeriak %57.

Afrikako populazioaren batez besteko adinaren eta beren agintarienaren arteko leizea 45 urtekoa omen da. Mundu guztian daude zaharrak agintean, baina kontua da Afrikan gazteak indarrean datozela leku eske.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Migrazioa
Makro-onurak, mikro-ondoezak

Hemengo politikariek haien diskurtsotan immigranteen etorreraren alde edo kontra egiten dute. Immigrante ez-zurien etorreraren alde edo kontra, noski. Beste mugimenduak ez dut uste gehiegi inporta zaizkienik, edozein alderditakoak izanik ere. Tronu altu-altu batetik begiratzen... [+]


Itsas salbamenduak 236 pertsona erreskatatu ditu Kanaria Handitik 429 kilometrora zegoen txalupa batetik

Sahara hegoaldeko gizonak, emakumeak eta adin txikikoak zeuden txalupan. Merkataritza ontzi batek jitoan zebilen txalupa ikusi, soka bat lotu, eta laguntza eskatu zuen.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Gasteizen kalean bizi diren maliarrak Oñati eta Tolosara mugituko ditu Jaurlaritzak

50 maliar inguru ari dira kalean bizitzen Gasteizen beren asilo eskaeren ebazpenaren zain. Eusko Jaurlaritzak Oñati eta Tolosako harrera zentroetara mugituko ditu Espainiako Gobernuaren pasibotasunaren aurrean, horren eskumena baita eskaerak ebaztea eta ostatu alternatiba... [+]


50 maliar inguru ari dira kale egoeran bizitzen Gasteizen asilo eskaera ebazten duten bitartean

Ostegunean eman dituzte asilo eskaera tramitatzeko lehen txandak: bederatzik lortu dute, irailerako. Eusko Jaurlaritzak ebazpena arintzea, eta migiratzaileak ostatzeko zentroetara mugitzea eskatu dio Espainiako Gobernuari.


Delitugile migratzaileak zuzenean deportatzea proposatuko du Erresuma Batuko Gobernuak

Erresuma Batuko gobernuak proposatu du delituak dituzten migratzaileak berehalakotasunez deportatzea, ekainean onartutako legearen bide beretik. Lege horrek baimentzen du sententzien %30 beteta dutenak deportatzea; igandeko proposamenarekin ez dute zigorrik bete beharko... [+]


Espainiako Gobernua Kanarietan dauden 827 asilo eskatzaile lekualdatzen hasi da

Auzitegi Gorenak martxoan ebatzitakoari jarraiki, astelehenean irletatik penintsulako adin txikikoentzako zentroetara lekualdatuko dituzte zortzi asilo eskatzaile. Gobernuak adierazi du adin txikikoen babes sarean integratzeaz arduratuko den etorkinen %90 maliar jatorrikoak... [+]


Oñatiko egoitza batera mugituko dituzte Donostian kale egoeran bizi ziren migratzaile maliarrak

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak Oñatiko Arantzazu egoitza eskaini dute maliar migratzaileentzat. Bertan geldituko dira Espainiako Gobernuak haien asilo eskariak ebazten dituen bitartean.


Boubacar Diouf: “‘Manteroa’ izatea ez da delitua; bakean bizi nahi dugu, diskriminaziorik gabe”

Manteroekin Bat plataformak eta Mbolo Moye Doole elkarteak elkarretaratzea egin zuten astelehenean Bilbon, azken asteetan poliziak manteroen aurka eginiko eraso "arrazistak" salatzeko. Izan ere, Boubacar Diouf kale saltzailearen arabera, poliziaren jazarpena... [+]


Migrazioei buruzko jarrerak gurean

Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]


2025-07-23 | Axier Lopez
Merkantzia

Migrazio krisia deitzen diote neoliberalismoaren ondorio ankerrenetako bati. Ultraeskuinaren agendaren lehen puntuetako bat da langile klaseko migratzaileen aurkako neurri sorta. Baina faxismo berrituaren lorpenik handiena da gainerako indar politikoek bere egitea haien agenda... [+]


Europako Batasuneko herrialde gehienek bat egiten dute migratzaileak deportatzeko neurriak gogortzearekin

Migratzaileak deportatzeko neurriez mintzatzeko, EB Europako Batasuna osatzen duten 27 estatuetako Barne eta Migrazio ministroak bildu dira asteartean, Kopenhagen. Ondorioztatu dute EBko herrialde gehienek babesten dutela etorkinak deportatzeko neurriak gogortzea... [+]


Baionako eguneko harrera zentroa itxi dute higiene baldintza txarrak direla eta

Atherbea elkarteak Baionako eguneko harrera zentroa ixtea erabaki du higiene falta dela eta. Egunero 100 pertsona ingururi ematen zien dutxa hartzeko eta gosaltzeko aukera, baina lokalean labezomorro eta arratoi asko daudenez, itxi egin behar izan dute. 


Migrazio politikak gogortzeko eskuin muturrarekin bat egin du Portugalgo Gobernuak

Portugalgo Gobernua osatzen duten Alderdi Sozialdemokratak eta CDS-Alderdi Popularrak Chega eskuin muturreko alderdiarekin bat egin dute Atzerritarren Legea erreformatzeko. Delitu larriak egiten dituzten migratzaile nazionalizatuei pasaportea kenduko diete, herritartasuna... [+]


2025-07-15 | Gedar
50 bat gazte afrikar kale-egoeran daude Donostian, asilo-eskaeren erantzunaren zain

 Frantziako Estatutik kanporatu zituzten, asilo-eskaerak Espainiako Estatuan egin behar zituztela esanez. Asteak daramatzate zain Donostiako Amara auzoan. 


Eguneraketa berriak daude