Parte-hartzaileek diote hizkuntza ohiturak aldatzeko balio izan diela

  • 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra. 225.154 pertsonek hartu zuten parte hizkuntza ohiturak aldatzeko egindako ariketa sozial handienean. Euskaraldiak emaitzak aurkeztu berri ditu. 18.383 herritarrek erantzun dituzte antolatzaileek helarazitako hiru galdetegiak. Euskaraldia baino lehen eta Euskaraldiak iraun zuen egunetako aldea begiratuz gero euskararen erabilerak nabarmen egin zuen gora. Handik hiru hilabetera erabilerak nabarmen egin zuen behera, baina betiere lehen neurketako emaitzetatik gora.

2018ko Euskaraldiko argazkia. Argazkia: Barren.
2018ko Euskaraldiko argazkia. Argazkia: Barren.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Horixe ondorio nagusia, ekimenaren eraginez hainbat herritarrek hizkuntza ohiturak aldatu eta egunerokoan euskara gehiago erabiltzen duela. Hala adierazi dute behintzat 18.383 parte-hartzailek. Askok esan dute ariketa motzegia egin zitzaiela, hamaika egun gutxiegi direla ohiturak aldatzeko.

Batzuek ordea, beste batzuek baino aldaketa handiagoa egin dute, hala nola, euskaraz hitz egiteko gaitasun txikiagoa dutenek; euskaraz aritzeko ohitura gutxien dutenek; eta gune soziolinguistiko erdaldunenetan bizi direnek. Ez dute neurri bereko aldaketarik egin euskara maila altua dutela esan dutenek; Euskaraldia baino lehen ere euskaraz asko egiten zutenek; eta gune soziolinguistiko euskaldunetan bizi direnek.

Aldaketarik handiena ahobizi euskaldun hartzaileek egin dute, hots, hitz egiteko zailtasunak izan arren ahobizi izatera ausartu diren herritarrek. Sailkapenean bigarren izan dira belarriprest euskaldun hartzaileak, alegia, hitz egiten moldatu ezin, baina ulertzen dutenak. Hirugarren postuan geratu dira belarriprest euskaldun osoak. Horiek euskaraz ulertzeko eta hitz egiteko arazorik ez dute, eta belarriprest izatea erabaki zuten. Hizkuntza aldaketa txikiena ahobizi euskaldun osoek egin dute, alegia, euskaraz ondo hitz egiteko gaitasuna dutenek.  

Ikerketan parte hartu duten herritarrek emandako erantzunen arabera, eta bereziki ahobiziek, txapa identifikagarrien balioa aipatu dute, euskaraz ulertzen duten guztiekin euskaraz egiteko bultzada sentitu dutelako. Bestalde, parte-hartzaile askok adierazi du aurrekoak euskaraz egin izanak euskaraz erantzuteko beharra sentiarazi diela.

Ikerketaren balorazioaren arabera, Euskaraldiak giro babeslea eta irekia sortzeko balio izan du. Euskaraz egin nahi zuenak zilegitasun soziala nabaritu du lasai euskaraz aritzeko eta euskaraz aritzeko alferkeria astintzeko balio izan du. Euskaraz egiteko lotsaz edo beldurrez zenak adorea eskuratu du. Erdarak erabiltzeko aukerak tresna auto-erregulatzaile moduan balio izan dio euskaraz egiteko zailtasunak zituenari.

Askori Euskaraldiak hizkuntza praktiken inguruko ikuspegi errealistagoa izateko balio izan dio. Batzuk konturatu dira uste dutena baino gutxiago egiten dutela egunerokoan euskaraz; beste batzuek aitortu dute praktika nahiko errazak zirela uste zutenak –elkarrizketa elebidunak, adibidez– uste baino korapilatsuagoak direla; eta beste batzuek poza hartu dute uste baino jende gehiago topatu dutelako euskaraz ulertzen edo hitz egiten duena.

Ahulguneak

Nabarmenenak zerrendatuko ditugu: mezua “euskal mundura” mugatu da;  euskararen erabileran zentratu ordez, euskararen aldekotasuna adierazteko ospakizun gisa irudikatu da; belarriprest eta ahobizi rolen funtzioak behar bezain ondo ez dira azaldu; erakunde handiek ekimena babestu badute ere hizkuntza erabileran urrats gutxi eman dute. Antzemandako oztopo zehatzagoak: hizkuntza betekizunei eustea kosta egin da; solaskidearen hizkuntza maila baxuagoa izateak euskaraz jarraitzeko gogoa gutxitzen du; solaskideen artean aurrez ezarria dagoen hizkuntza aldatzea zaila da.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskaraldia
2025-06-11 | Roser Espelt Alba
Euskaraldia eta merkatua

Aurten, berriz ere, Euskaraldia izan dugu. Bi astez, gure hizkuntza-ohiturei erreparatu diegu, geure buruari galdetuta zenbat eta nola egiten dugun euskaraz. Baina ariketa horretatik harago, galdera handiago bat ere pizten da: zeren araberakoa da hizkuntza baten biziraupena?... [+]


2025-05-30 | Sustatu
Euskaraldiak Artazu herritik dakarkigun harribitxia

Sarean jarri dute "Belarribizi eta Ahoprest" laburmetraia, joan den igandean itxi zen 2025eko Euskaraldiaren aitzakiarekin Oskar Alegria zinegileak Artazu herrian udaberri honetan filmatu duen lana. Belarriprest eta ahobizi kontzeptuen gaineko... [+]


Non molestatuko dut?

Imajinatu kiroldegiko igerileku bat, sei kortxo ilarekin. Lerro horietako baten aurrean zutunik zaude. Lehenengo kalean adineko bi andre-gizon ikusten dituzu, beraien taularekin astiro-astiro igeri egiten. Bigarren kalean, aldiz, bi neska gazte dabiltza bata bestea baino estilo... [+]


135.000 norbanakok eta 7.500 entitatek hartu dute parte Euskaraldian

"Izugarria izan da ariketak sortu duen mugimendua", adierazi du Euskaraldiaren Koordinazio Mahaiak hamaika eguneko ariketaren osteko egunean. Dena dela, nahi baino txapa gutxiago ikusi direla kalean azpimarratu dute.


2025-05-16 | ARGIA
Euskaraldian eta urte osoan, euskaraz informatu

Euskaraldia martxan da, hizkuntza ohiturak aldatzea bultzatzeko ekimen erraldoia. Milaka eta milaka herritarrek konpromisoa hartu dute, hamaika egunotan, euskarak presentzia gehiago izan dezan euren eguneroko bizitzan. Askorentzat pauso txikia baina ahalegin handia izango da,... [+]


2025-05-15 | ARGIA
Ilusioa berreskuratu nahi du abiatu berri den Euskaraldiak

Maiatzaren 15etik 25era izango da Euskaraldia. Laugarren edizioa da eta antolatzaileek aurtengoa “herrikoiagoa eta ilusionagarriagoa” izatea dute helburu. Izan ere, hirugarren edizioan apalaldia sumatu zuten, pandemia garaiko Euskaralditik burua altxa ezinda. Ostegun... [+]


Konpromiso sindikala Donostiako Udalean
“Euskaraz lan egin eta bizitzeko aukera bermatu daiteke, borondatea baldin badago”

Donostiako Udaleko langileen batzordea osatzen duten bost sindikatuek (ELA, LAB, CCOO, Erne eta ESAN), akordioa egin dute, Euskaraldia dela-eta langileen parte hartze aktiboa sustatzeko eta euskaraz bizi eta lan egiteko aukerak bermatzeko. LABeko ordezkari Joseba Alvarezek... [+]


Patxi Saez Beloki ZirHika taldeko kidea
“Hikaz egiten ere, eginez ikasten da”

Aurreneko aldiz Euskaraldiaren barruan Hikaldia egingo da. 83 herrik eman dute izena. Iaz hitanoa bultzatzeko sortu zen ZirHika talde eragileak antolatu du ekimena, Tauparekin batera. Patxi Saez Beloki ZirHika taldeko kidea elkarrizketatu dugu. Bi helburu dituzte estreinaldian:... [+]


Goiatz Urkijo, Euskaraldiaren koordinatzailea
“Ez dira kontraesankorrak ahalegina eta Euskaraldian ilusioz parte hartzea”

Euskaraldiaren laugarren edizioaren bezperatan egon gara Goiatz Urkijorekin. Hirugarrenean apalaldia sumatu zuten; bigarrena pandemia betean egin izanak ez zuen askorik lagundu. Aurtengoa herrikoiagoa eta ilusionagarriagoa izatea dute helburu. Oraingoz pozik daude tokian tokiko... [+]


2025-04-04 | ARGIA
Euskaraldia Hika-rako 83 herrik eman dute izena

Aurtengo berritasuna da. Ahobizi eta belarriprest rolen artean aukeratzeaz gain, herritarrek Euskaraldia Hikan parte hartzeko aukera izango dute. Hitanoa erabiltzen ez den herrietan, toka eta noka, bien erabilera bultzatuko da, eta hitanoa bizirik dagoen herrietan nokaren... [+]


Nafarroako Euskaraldiaren hamaikakoa, prest

Euskaraldiaren hamaikakoa aurkeztu dute Nafarroan: Julio Soto bertsolaria, Edurne Pena aktorea, Julen Goldarazena musikaria (Flakofonki), Claudia Rodriguez  Goxuan Saltsan taldeko abeslaria, Eneko Garcia (Albina Stardust), Yasmine Khris Maansri itzultzaile eta kazetaria,... [+]


Ireki dute Euskaraldian izen emateko epea

Gasteizen egin duten ekitaldian ireki dute izen ematea, laugarren edizioa hasteko bi hilabete falta direla. Erakundeetako ordezkariak, herritarrak eta entitateetako kideak agertu dira, besteak beste. Euskaraldiaren koordinazioa Euskal Herriko erakunde publikoen eta Taupa... [+]


Euskaraldian hitanoa lantzera deitu dute

Hamahiru ZirHika kide batu dira hitanoaren erabilera aldarrikatzeko eta antolakundearen ekintzen berri emateko. Azalpenak Badihardugu elkarteko Idoia Etxeberria eta Galtzaundiko Uxoa Elustondok egin dituzte. Horiei, Andoni Egaña eta Amaia Agirre bertsolariak eta... [+]


Elkar mugituz?

Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.

Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]


Eguneraketa berriak daude