Jaizkibel konpainiaren ordutegia aldatu nahi du Hondarribiko Udalak

  • Hondarribiko alkate Txomin Sagarzazuk (EAJ) eman du ordu aldaketa egiteko asmoen berri, bi desfileek kointziditu ez dezaten. Aldaketak alarde baztertzailearen aspaldiko eskaerarekin bat egiten du.


2019ko abuztuaren 27an - 11:00

Astelehenean Hondarribiko jaien egitaraua aurkeztu asmoz egindako agerraldian eman du asmoen berri Txomin Sagarzazu alkateak (EAJ): alardeko desfileen ordutegiak aldatu gura ditu, bi desfileek kointziditu ez dezaten. “Lekuan ezinezkoa da kointzidentziarik ez izatea; denboran ez kointziditzeak lagundu egingo luke”, bere aburuz. Aldaketak eragingo luke Jaizkibel konpainia beranduago ateratzea eta beraz jaietako gune eta une nagusian desfile baztertzailea nagusitzea.

Alarde parekidearen kontrakoek urteak daramatzate ordutegi aldaketa eskatzen, eta udalaren asmoak bat egin du eskaera horrekin.

Jaizkibel konpainia parekideak salatu duenez, beraiei ez diete asmo hauen berri eman, eta hedabideen bidez izan dute udalaren planteamenduaren berri. Jaizkibeleko kideek hainbatetan adierazi dute udalak desfilatzeko baimenik ez diela eman izan, eta aurten ere Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailera jo behar izan dute. Berriak beren hitzak jaso ditu: “Urtarrilaren 2an eskatu genion udalari irailaren 8an desfilatzeko baimena; erantzuna ez da iritsi abuztura arte”. Segurtasun Sailak Jaizkibeli adierazi dionez, baina, iazko ordutegi berbera du desfile parekideak.

Hogei urtetik gora badira emakumeak alardean parte hartzeko eskaera mahai gaineratu zutenetik, baina gizonak nagusi diren desfileak ez du halakorik onartu gaur artean. Are gehiago, alarde parekideak gaitzespenetik eta erasokorretik asko duten keinu artean egin behar izaten du ibilbidea. Aldeko jarrerak geroz eta gehiago diren arren, iaz kontrako giro gogorra pairatu behar izan zuten.

Elkarrizketa saiakera, bertan behera

Datorren irailaren 8ra begira, eta iaz bezalako "tentsio giroa" ekidin asmoz, desfile baztertzailea antolatzen duen Alarde Fundazioa eta Jaizkibel konpainia mahai baten bueltan elkarrekin esertzekoak ziren abuztuaren 5ean. Jenny Pearce antropologoak hartu zuen bilera gauzatu ahal izateko lanketaren ardura.

Gatazkaren bi aldeak lehen aldiz elkartzeko saiakera bertan behera geratu zen ordea. Bitartekariak adierazi zuenez, denbora gehiago eskatzen zuen kontuak, zailtasunak baitzeuden "elkarrizketa posibleari buruzko elkarrizketan" ados jartzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hondarribiko alardea
Jaizkibelek elkarrizketa mahai bat bideratzeko eskatu dio Hondarribiko alkateari

Konpainia parekideak 2023ko jaien eta irailaren 8ko alardearen balorazioa egin du, eta aurtengoa "urte pozgarria" izan dela azpimarratu. Nabarmendu du udalak egindako keinuek lagundu dutela elkarbizitza espazioak sortzen, baina alarde baztertzaileari ere harrera egitea... [+]


Jaizkibeli ere harrera egin dio lehen aldiz Hondarribiko alkateak

Arartekoak ostiralean jakinarazi du azkenean ez duela alarde baztertzailea agurtuko. Halere, Hondarribiko alkateak, Gipuzkoako ahaldun nagusiak eta Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen sailburuordeak emakumeak baztertzen dituen alardeari harrera egin diote.


"Nor dira haiek, guztiona den ondarearen inguruan herri osoaren izenean hitz egiteko?"

Hondarribiko alardearen bezperetan, alarde tradizionalaren baitatik sortutako proposamenez, udal aldaketak zabaldu ditzakeen ateez eta Gipuzkoako ahaldun nagusiak iragarritakoaz (alarde tradizionalari eta Jaizkibel konpainia parekideari egingo diela harrera) hitz egin dugu... [+]


Hondarribiko hurrengo alkatearentzako gutuna plazaratu du Guztion Alardeak

Hauteskundeen ondoren zabalduko den aro berri honetako alkatea "konponbidearen alkate bilakatzea" espero du Guztion Alardeak.


Guztion Alardeak egindako proposamenekiko desadostasuna agertu du Alarde Fundazioak

Bilera izan berri dute bi aldeek. Guztion Alardeak bere diagnostikoa eta zenbait gogoeta plazaratu zituen bilera horretan, eta fundazioak hauekiko desadostasuna agertu zuela esan dute.


Eguneraketa berriak daude