Milaka asko herritar mobilizatu dira asteotan Hong Kong ingeles kolonia ohian, Pekingo aginte zentralaren aurrean beren autonomia aldarrikatuz, munduko telebista guztiek erakutsi dituzten manifestazioetan. Globalizazio kapitalistaren ikur nagusietakoa da Hong Kong hiria eta honen hazkunde arrakastatsuak eragin ditu biktimak ere etxean, tartean baserritarrak. Bakan batzuek borrokan diraute azken soro eta baratzeei bizirik eutsi nahian.
South China Morning egunkariaren aurtengo titular bat: “Fanling eta Kwu Tung herrietako garapen plana ‘Hong Kongeko nekazari txikiak hiltzen ari da’, salatu dute”. Shirley Zhao kazetar iak horrela laburbildu zuen Hong Kongeko Gobernuak bi auzune horietarako abian jarritako garapen planaren kontrako protestan entzundakoa.
Gobernuak baimendu du lehen fase batean 21.000 etxebizitza berri eraikitzea eta plan osoa amaitzerako 71.800, denetara 2031rako ingurura 190.000 biztanle berri ekarriz. Hirigintza plan berriak 47.000 milioi dolar hongkongtar mugiaraziko ditu, 5.399 milioi euro. Nekazariek nozituko dute ordaina: 445 etxalde txiki galtzea dago aurreikusita, asko etxebizitza bana dutenak, beste asko laboreen ondoan bizitzeko adinako etxolaz hornituak.
Askok onartu dituzte lurren trukean emandako kalte-ordainak, baina gutxienez Ma Shi Po auzoko 30 familiak salatzen dute ez direla egokiak. Yuen Yat-tien baserritar eta Mapopo izeneko etxalde komunitarioko kideak kazetariei kontatu die funtzionarioek lur eremu berriak eskaini dizkietela lurgintzan jarraitu nahi duten 30 familioi baina ez direla batere egokiak, txikiegiak direlako, edo gaurko bizilekuetatik urrunegi daudelako, asko lurzoru txarragoko muinoetan...
Hori gutxi balitz, gobernuak ez die onartzen baratze berrien ondoan bizitzeko adinako etxolarik ere eraikitzen, eta protestalarien bozeramaileak esan zuenez “honek lana eragozten die laborantzan aritu nahi dutenei. Laborariok gure ortuen ondoan egon behar dugu egunero, goizean oso goizetik hasita iluntzea arte”.
Azken baratzezainen mobilizazioak aspalditik datoz Hong Kongen, 2016an Reporterre hedabide frantsesak “Hong Kongen azken baserritarrek aurre egiten diote etxegintzaren beroaldiari” kronikan erakutsi zuenez. Marguerite Nebelszteinek Ma Shi Poko okupazio berezi bat aipatzen zuen: “Hong Kongeko iparraldean, azken baserri eremuetakoa den Ma Shi Po herrixkan, bi talde ikus ditzakezu elkarri gogor begira. Alde batetik, Henderson etxegintzako promotoreak bidalitako 150 goarda, bestetik militante talde bat zurezko paletez eraikitako dorretxo batean gotortuta. Nork emango ote du amore? Jendeak dorretxoan dauden sei ekintzaileei laguntzen die, janaria eta ura pasatuz baina telefonoentzako bateriak ere bai, komunikatu ahal izateko”.
Lubakiaren alde banatako bi taldeek irudika zitzaketen Hong Kongeko azken hamarkadotako garapen itzelaren irabazleak eta galtzaileak. 1949an Txinan sistema komunista ezarritakoan hasi zen orduan kolonia ingelesa zenaren hazkunde bizia, ihesi etorritako jendeei esker. Hirurogei urtetan pasatu zen 700.000 biztanle edukitzetik 7.000.000 edukitzera.
Eraikitzea zen kontua. Hormigoiak suntsitu zituen arrantzaleen herrixkak eta baserriz betetakoak, gero eta etxe-horratz luzeagoak eraiki ziren haietan, itsasoari eremuak hartu, mendien hegaletan ere eraiki...
Beti eraikitzeko lur gehiagoren gosez, 1990ean hasi zen gobernua aipatzen Ma Shi Pon hiri berri bat eraikitzea. Promotoreak geroztik banan-banan erosi zuten hango etxe, soro eta baratze bakoitza. 2010ean arnas berria eman zioten agintariek aspaldiko planari eta orduan hasi ziren azken baserritarrak antolatzen, batik bat beste eremuetatik kanporatuta hemen laborantzatik bizitzen hamarkadak zeramatzatenak, tartean Mapopo etxalde kolektiboan ari direnak.
Baratzeak suntsitu eta Agri-Park sortu
Mapopoko laborari ekintzaile ezagunenetakoa Cho Kai Kai da. Baratzeko lanetan eta salmentan emandako orduez gain, nekazaritzan hasi nahi dutenei irakasten eta etxaldea eskola-umeei bezala eta klase guztietako herritarri erakusten aritu ohi da: “Hong Kongi nekazaritzarako eremu oso txikia geratzen zaio, %4, eta horrekin ez da iristen hiri handiak kontsumitzen duenaren %2 ere ekoiztera. Hala ere, agintariek ez daukate lurrok zaintzeko borondaterik, % 80 abandonatuta dauzkate, eta etxegintzako promotoreek kantzer baten gisa dena harrapatzen dute”.
Laborantzarako lur faltari erremedioa jarri nahian ari direla aspalditik aipatzen dute Hong Kongeko gobernutik. Nekazaritza, Arrantza eta Ingurumen sailak duela dozena bat urte jarri zituen abian lurren alokairu garestiak pagatzeko diru-laguntzak. Hong Kong Free Press hedabidearen kontuetan, hamar urtetan 484 eskari jaso zituen deialdi horrek eta horietatik 165 baserritarrenak baizik ez omen dira aurrera atera.
2016an Leung Chun-ying lehen ministroak gobernuaren konpromiso sakonagoa iragarri zuen lekuko nekazaritzarekiko: “Nekazaritzaren balioa ekonomian daukan pisutik harago doa. Lekuko nekazaritza garatzeak, elikaduraren jatorriaren aniztasunari aukerak handitzeaz gain, laguntzen du ere lurraren erabilera optimizatzen, landa eremuko ingurumena eta higienea hobetzen eta ekologia kontserbatzen”. 500 milioi dolar hongkongtarrez (57 milioi euro) hornitutako funts berria sortu zuen nekazaritzaren produktibitatea hobetu eta baserritarrei laguntzeko balio erantsi handiagoko proiektuetan.
Politika berriaren erakusgarri izan nahi omen du gobernuak iragarritako Agri-Park berriak, Hong Kongeko iparraldean 75-80 heketarea soro eta baratze antolatzea baimenduz labore komertzialetarako, loregintzarako, ekologikorako eta teknologia berriz osatutako nekazaritza egiteko.
Nekazari kritikoek salatu dute Agri-Park hori nekazaritzari bizirauten laguntzeko baino public relations operazio bat dela, diseinatu duten agintari eta funtzionarioek ez dietela benetan nekazaritzan ari direnei galdetu ere egin: “Esan liteke aitzurrarekin lanean ari direnentzako izan behar luketela planok, ez masterrak dauzkatenentzako edo ikerlarientzako. (...) Laborantzak ez du horrelako azpiegitura konplikaturen beharrik: aski duzu baserritarrei uztea lurra, ura eta argindarra”.
Kenneth Wong Koon-kwai unibertsitateko geografia irakasle erretiratuak esan du Nekazaritza Politika Berria delakoa prestatzean gobernuak baserritarrak ez baina hi-tech enpresak zeuzkala buruan eta hori Hong Kongen ez dela ez praktikoa eta ez jasangarria: “Nekazaritza parkea kudeatzen baduzu enpresa bat bailitzan. (...) Aldiz, mundu osoan bezala Hong Kongen ere gazte asko ari da pentsatzen laborantzan eta uste dute Lurra planetarentzako ez dela jasangarria soilik ikuspegi komertzialetik landutako nekazaritza. Nekazaritza sustatzekotan, ez duzu etekinak emango dituen negozio moduan aztertu behar, hori dagoenekoz zaharkituta geratutako burubidea da”.
Natura aspaldi deuseztatu genuen. Hori da gure kultura, natura deuseztatzea. Oinarrian, nekazaritzaren kultura, goldearen kultura, kultibatzea, berezko natura deuseztatzea da. Guk nahi ditugun mozkinak eta etekinak jezteko moduko “natura” dugu gurean.
Ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko zuzeneko harremanak sustatzeko asmoz azoka berria jarri du martxan Iruñeko Udalak, INTIA-Reyno Gourmetekin, Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluarekin (NNPEK), Elikagai Artisauen Elkartearekin eta Bizilurrekin... [+]
Mandio eta kanpandorreetan hontz zuriaren ulu mikatza gero eta gutxiagotan entzuten dugu. Zer dela eta? Urbanismo basatiaren eta laborantza intentsiboaren ondorioz, bere habitata suntsitu dugu. Baina gaueko hegazti harrapari bitxia funtsezkoa zaigu, soroak osasuntsu mantentzen... [+]
Golde” hitza “kultura” hitzetik dator. Etimologialaria ez naizenez, ez naiz, badaezpada, bidezidor horretan barrenduko, edozein sastraka edo lahardiren (Rubus fruticosus) erdian itotzeko ere… Inor edo bestek argituko ote digu gakoa.
Maiatzaren 10ean Zestoako iraeta auzoan kokatuta dagoen amillubi proiektuan elkartu ziren elikadura burujabetzaren aldeko herritarrak eta laborariak. Udaberriko Festaren bigarren edizio honetan, goizean bi mahai-inguru antolatu zituzten eta entzulez bete zen amilibia baserri... [+]
Kapitalismoaren lekuan lekuko eta garaian garaiko egoerara moldatzeko gaitasuna harrigarria egiten zait batzuetan. Espero ez duzun tokian azaltzen dira antzekotasunak, eta hara non, bat-batean konturatzen zara munstroak Mallorcan hartzen duen itxura ez dagoela etxean bertan bizi... [+]
Ostia kolektiboko milintanteek 8.742 euro ordaindu beharko dizkiote Bouygues enpresari, eta beste 2.000 euro abokatuen gastuentzat. 2022ko abenduan buruturiko desobedientzia ekintzan promotore horren maketa bat zikindu izanagatik zigortu dituzte.
Gaur, maiatzak 15, San Ixidro da, Baserritarren Eguna. Egurra Ta Kandela baserritar ekintzak salatu du ekologikoan lan egiten duten laborariak landutako azalera handitzeko diru-laguntzatik kanpo utzi dituela Gipuzkoako Foru Aldundiak. Horregatik, 12:00etan Aldundiaren aurrean... [+]
Aurten ez dut aparteko ilusiorik San Ixidro egunerako. Ez dut girorik aurkitzen. Ingurura begiratu eta giro ospela. Burua lanean jarri behar izan dut epeltasun bila, eta hara non, azaldu zaizkit gure gazten zain hilabeteak daramatzaten lagunen irribarreak. Bihotza epelxeago dago... [+]
Espainiako Gobernuak Eskola Jantokien inguruko Errege Dekretua atera berri du, Euskal Herri Hegoaldeko eskola jantokien kudeaketan eragingo duena. Spoiler: elikadura sistema osasuntsu eta jasangarri bat garatzeko inolako asmorik erakusten ez duen dokumentua da.
Duela urtebete pasa gauzatu zuten Ortulaguntza proiektua Debagoienan. Langile bat kontratatu dute bailarako nekazaritza proiektu txikietan txandaka lanean aritzeko, hartara ekoizleei lan karga arintzeko eta baldintzak duintzeko. “Sektorea zaurgarri zegoela eta errelebo... [+]
Aurten bai urtea da. Sagar urtea izango da aurtengo hau (Malus domestica). Eta baialdia behar bezala agurtu eta baliatzeko, besteak beste, dolareak gertatu beharko ditugu.
Izenak, berez, ez du izana gordetzen. Papera ez da nahikoa, nahiz eta paperak denari eusten dion. Busti arte. Halaxe gertatu da Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Oreka Berdeko Departamenduarekin. Izan ere, izenak gorde beharko lukeen izanari uko egin dio; besteak beste, 2023ko... [+]
Maiatzaren 17an bertaratu eta barazkiak landatzeko hitzordua jarri diete herritarrei. Karia horretara egun osoko egitaraua osatu dute, Marieneako lurrak laborantzarako atxikiak izatearen alde.
Klima aldaketaren eraginez, munduko lurralde gero eta gehiago idortzen ari dira, milioika pertsonaren jarduera eta bizimoduak kolokan ezarririk. Fenomeno horren frontean dago India erdialdeko Maharashtra estatua, non klimaren berotzeari eta lehortzeari metatu zaizkien oihan... [+]