(Gertatu gabeko) Paralelismoak

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Museoen %99k problemak dituzte bisitariak lortzeko, eta gainerako %1a gainezka dago”. Halako izenburua eman die Thysseneko zuzendariak kazetariei, museoak bisitatzeko kopuruak nabarmen gora egiten duen sasoian, udan. Aise sumatzen da tonu kritikoa zuzendariaren adierazpenetan eta, are, salaketa: gero eta handiagoa da museoen arteko aldea, eta bakan batzuen aldeko oihartzun mediatikoak eragiten du horretan.

Berria irakurtzen hasi eta, ia hasieratik, une jakin baten esperoan egon zara. Izan ere, argi-argia da paralelismoa kulturaren edota artearen beste arlo batzuekin: proiektu bakan batzuek sobran dute publikoa eta (ia) beste guztiek faltan. Ziur zeunden, luze gabe gainera, zubi horrekin egingo zenuela topo albistean. Hala ere, informazioak museoen gainean soilik egin dizu solas.

Testuan gertatu gabeko paralelismoek zeure baitan jarraitu dute, kulturaren eremuaz harago, gero eta iradokitzaileago. Funtsean, eta ehunekoen tirania ankerra gogoan, ez ote zen zuzendari artistikoa humanitatearen desoreka programatuaz ari.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude