Auzo txikietako festetan hazitakoak gara gure inguruko asko; uda osoa muinoz muino. Ikurrina txikiz betetako zintak teilatutik teilatura, barra bat toldo urdin edo gorri batek estalia, ermita, arratoi txakur bat bueltaka, “meza-idi-probak-mus eta briska txapelketa-bertsolariak-umeen jolasak” egitarauan. Eta umeen jolasetan aritzetik mus txapelketan parte hartu ahal izatera hamar bat urte igarotzen direnez, gazte askok alde egin dugu urteroko auzoko festetatik inguruko herri handiagoren bateko festetara.
Gazte horietako batzuk itzuliko dira, familiakoen konpromiso maila historikoak eraginda edo beharbada hautu pertsonalez, eta beraiek izango dira muntaiaz edo pintxoez arduratuko direnak. Beste batzuk egitarau forman itzuli gara, izan bertsolari, trikitilari, abeslari bezala. Zortea da eta inplikazio emozional handia eragiten du itzultzeko aukerak, baina, oro har, zahartuz doa auzoetako jaietako bisitarien profila; bakan batzuk gara 30etik beherakoak, eta badakigu 50-70 urte bitarteko jendeari kantatzera, zerbitzatzera edo kasu egitera goazela. Eta hori aberasgarria izan daiteke, baina aztergarria ere bai –eta festa eredua bere amaierara iristen ari dela ere iradokitzen du–.
Herri txikietako auzoak aldaezintzat eta kontserbadoretzat hartzen baditugu, potentzial handiko esparruak heriotzera kondenatzen ari gara. Herrigintza, kultura, feminismoa, ekologismoa… Nahi dugun hori lantzeko beste guneek adina aukera eman ditzakete auzoek
Zein gorputzaldirekin joaten gara horrelako lekuetara? Zer da “auzoko pertsona nagusi” esanda burura datorkiguna? Zer esaten diegu, zerekin egiten dugu umorea, zein erreakzio espero dugu beraiengandik? Ez ote zaigu gertatzen betidanik gune tradizionaltzat izan ditugulako, geuk ere ez dugula hainbeste ahalegin egiten zerbait alda dadin? Izan egitaraua, izan diskurtsoa, izan kantutegia… Bertsolaritzaren kasuan ia beharrezkoa da ingurura egokitze bat, gure munduen arteko lur komun bat bilatu eta horren bidez konektatzea publikoarekin, baina zein bidezidor hartzen ditugu? Zer esaten dugu emakumeez, zer gizonez, zer sexuaz, zer politikaz?
Herri txikietako auzoak aldaezintzat eta kontserbadoretzat hartzen baditugu, potentzial handiko esparruak heriotzera kondenatzen ari gara. Herrigintza, kultura, feminismoa, ekologismoa… Nahi dugun hori lantzeko beste guneek adina aukera eman ditzakete auzoek, gureagotzeko eta gaurkotzeko. Asko larri dabiltza: talde berrien aurrekonturik ordaindu ezinda, barrako txandak betetzeko jenderik barik, lehengoari eusteko indar justuekin ezer berritzen hasteko. Pentsatu beharko genuke honen inguruan, bai udalek, bai herritarrok. Zer nahiko zenukete entzun zuei buruz 2055. urteko zuen auzoko jaietan?
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]
Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]
Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan. Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]
Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]
Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.
Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]
Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]
Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]
Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]
Antropologo eta ingeniaria den Yayo Herrerok dioen bezala, datu bat da. Horren jatorria ulertzeko erraza den baieztapen xume batean laburbil daiteke: Lurra agortzen ari da.
Gaia konplexua da. Ikuspegi asko daude, interesak gurutzatzen dira, informazioa desinformazioarekin... [+]
Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]