Bihotz gogorrarena

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Pirata bihotza / Sébastien Perez
Ilustrazioak: Justine Brax
Itzulpena: Patxi Zubizarreta
Ibaizabal, 2019

Egile hauek lehendik ere argitaratu izan dute album bat euskaraz, Herensugeen semea (Ibaizabal), eta hura bezala hau ere ikusgarria da benetan. Neurri handiko liburu ilustrazioz betea dugu Pirata bihotza hau.

Izenburuak iradoki bezala piraten istorioa kontatzen zaigu liburuan, baina Luis pirataren istorioan bada pisu handiko elementu bat, oinarrizko elementua: bihotza. Luisen aita eta aitona piratak izan ziren eta gazte hau, haiek bezala, itsasoan barrena abiatzen da pirata izateko asmoz. Luis arrantzale batzuk lapurtzen hasten da, ondoren itsasontzi bat eta haren eskifaia eskuratuko du… eta handik aurrera ez da bakerik izango Luisen ontzia dabilen itsasoetan.  

Luis pirata lanetan arituko da, “Bere aurretik aitak bezala, eta lehenago aitonak legez… Baina gogor zeukan bihotza”, eta horrela liburuko orrietan aurrera egin ahala ikusi ahal izango dugu nola harrapatzen dituen altxorrak, nola ari den handitzen pirata gaztearen altxorra eta nola lapurtzen dien baita errege-erreginei ere.

Testuak kontakizunaren erritmo bizia islatzen du (“Iparrorratzari begiratu zion. Mendebalderantz zihoan, aitarekin urrunen iritsitako tokietatik aurrerago. Bihotza gogor, gogoa bero”; edo “Harribitxi benetan berezia! Odolaren koloreko errubia. Eguzkia baino distiratsuagoa. Eta bihotzaren formakoa”), esaldi laburrek bizitasun hori islatzeaz gain irakurlearen begiek testutik irudietara eramaten dituzte. Azken hauek baitira, neurri batean, liburuaren parterik erakargarriena. Handiak, batzuetan orrialde biak betez, Luis gaztearen azalean emaniko aldaketak erakusten dizkigute Justine Braxen ilustrazioek, baita haren baitakoak ere.

Kontatzen duen istorioaz gainetik, Pirata bihotza hau liburu ikusgarria da objektu gisa, eta hori eskertu egin behar zaio Ibaizabal etxeari. Baina egia da, baita ere, liburuan zehar pirata gaztearen irudi gogorra islatu arren amaieran badela Luisen bihotza hunkitzen duena, arrantzale gazte pobrea, hezur eta azal, nekatua, begiak ilun zituen gaztea. Amaierak hurrengo istorio baten hasiera irudikatuz: “Luisek arrantzale gazteari eskaini zion bere altxorra. Halaxe sortu zuen, azkenean, bere bihotza arintzea. Eta halaxe sortu zen pirata bihotz zabala-ren elezaharra”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Liburu kritikak
Oraindik gara mitiko

Antzinako berri-berriak
Kae Tempest
Igela, 2022

-----------------------------------------------------------------

This poem was written to read aloud / Poema hau ozen irakurtzeko idatzi zen.

Horrela hasten da Kae Tempesten Antzinako berri-berriak liburua, lehen... [+]


Libra zaitez beti azal zurien eraginetik

Txori Gorri. Andre siux baten  idazlanak
Zitkala- Sa
Testu zaharrak, 2022

-------------------------------------------------------------

Zitkala-Sa hegoaldeko Dakoten erreserban (AEB) jaio zen 1876an. Eskolan asimilazioan oinarritutako hezkuntza jaso zuen, eta horren... [+]


Desberdinak gara

TARTARO
Testuak: Xantal Barnetxe
Ilustrazioak: Leire Perret
Ikas, 2025

--------------------------------------------------------------------

Tartaro infernuaren antzeko tokia dugu antzinako Grezian, baita pertsonaia mitologikoa ere, Virgiliok aipatua aspaldian eta... [+]


Utopia akuilu

Amaieratik hasi. Euskal feminismoa, aldaketarako paradigma
Naia Torrealdai Mandaluniz
Txalaparta, 2025

-----------------------------------------------------------

Naia Torrealdai Mandalunizek Amaieratik hasi. Euskal feminismoa, aldaketarako paradigma saiakera argitaratu... [+]


Hezurrak eta muina

hezur berriak
Ane Labaka Mayoz
Susa, 2025

-------------------------------------------------------
 
Ildaska gorridun larrua, kimu sortu berria edo muin kolore biziduna. Liburuak dakarkigunaren aieru da azala, sortzeaz mintzo baita Ane Labaka Mayozen... [+]

Puntadaz puntada aldatzen

Tapakia
Maite gurrutxaga
Erein, 2025

-----------------------------------------------------------

Tapakia liburu honen azala ikusten badugu, bertan sagu pipertu bat ikus dezakegu lehortzen ari den tapaki zuri-zuri baten ondoan. Gero, normalean kasu gutxi egiten diegun... [+]


Gure iragan femenino eta feministaz

Zuzi iraxegia. euskal emakume idazleak eta literatura klasikoa
Amaia Alvarez Uria
Testu zaharrak, 2024

----------------------------------------------------------------

Liburua esku artean izan aurretik ere arnas luze bat atera zitzaidan barru- barrutik: “ze... [+]


Herriaren bihotza zabaltzeko giltza

Martin Martina eta urrezko orraziaren misterioa
Amancay Gaztañaga
Elkar, 2024

-----------------------------------------------------

Amancay Gaztañagak Martin Martina eta urrezko orraziaren misterioa kaleratu du Alain Martinezen ilustrazioek lagunduta... [+]


'Guardasol gorria'
Kamikaze arduratsua

Guardasol gorria
Lutxo Egia
Susa, 2024

--------------------------------------------------------
 
Hau gerra bat da eta lubakiak behar ditugu. Izan ere, Bilboko Guka kolektiboak hurrengoak erakutsi dizkigu, besteak beste: Arriagako ekitaldien artean, %20 baino ez... [+]

Lore bat izan zen

Asfaltoaren azpian, lorea
Testua: Mónica Rodríguez
Ilustrazioak: Rocío Araya
Itzulpena: Itziar Ultzurrun
A fin de cuentos, 2025

--------------------------------------------------------
Liburu honetara hurbiltzen dena harrituta gera daiteke, liburu... [+]

Matxinadara!

Odolaren matxinadak. Gorputza, politika eta afektuak
Miren Guilló
EHU, 2024

--------------------------------------------------------------------
 

Miren Guilló antropologoaren saiakera berria argitaratu du EHUk. Odolaren matxinada da izenburu... [+]


Humanismotranshumanismo...

Zero. Transhumanismoa ate-joka erdi aro berrian
Aitor Zuberogoitia
Jakin, 2024

-----------------------------------------------------------

Hasieran saiakera filosofiko-soziologikoa espero nuen, baina ez da hori liburu honetan aurkitu dudan bakarra. Izan ere, biografia... [+]


Mona Lisaren lapurreta

Ihes plana
Agustín Ferrer Casas
Itzulpena: Miel A. Elustondo
Harriet, 2024

---------------------------------------------------------

1936ko azaroaren 16an Kondor legioko hegazkinek Madrilgo zenbait museori egin zieten eraso. Eta horixe bera da liburu honetara... [+]


Etxea. Aitarena, amarena, ahizparena. Nirea

Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta
Alberdania, 2024

-----------------------------------------------------

Gogotsu heldu diot irakurketari. Yolanda Arrietaren obra aski ezaguna zait eta iragan maiatzean argitaratu zuen proposamen honetan murgiltzeko tartea izan dut,... [+]


Dramaturgoen ‘herstory’-rako

Rosvita. Teatro-lanak
Enara San Juan Manso
UEU / EHU, 2024

---------------------------------------------------

Enara San Juanek UEUrekin latinetik euskarara ekarri ditu X. mendeko moja alemana zen Rosvitaren teatro-lanak. Gandersheimeko abadian bizi zen idazlea zen... [+]


Eguneraketa berriak daude