Betidanik izan naiz Ivo Pogorelichen mireslea. Eta, egia esan, ezin dut eman arrazoi konkretu bat miresmen horretarako. Pianojole ona, oso ona da; bere belaunaldikoen artean, nahiz eta onena ez izan, nabarmentzen da. Baina esan behar da musikari berezia dela, ez dela publiko guztien gustukoa, hain bitxia eta askotan zentzugabea da bere jotzeko era. Hala eta guztiz ere, oso pertsonaia erakargarria da, eta taula gainean ikus eta entzuten duzunean harrapatu egiten zaitu, dudarik gabe.
Pentsamendu horiek guztiak bueltan nituen buruan Ivo Pogorelich maisuaren azkeneko Gasteizko errezitaldian. Hirurogei urte ditu, eta ez da 80ko hamarkadan pianoaren nazioarteko panoraman iraultza ekarri zuen mutiko hura, guapoa, delikatua, dotorea. Elkarrizketa askotan aitortu duen bezala, bera ez zen jabetzen bere glamouraz, hori Deutsche Gramophon diskoetxearen promozioa zen. Une honetan, alde batera utzi ditu marketin-kanpaina basati horiek, eta aurkezten da bera den bezalaxe: gizon lasaia, konprometitua eta diskretua.
Gasteizko kontzertua bere bitxikeriaren erakustaldi izugarria izan zen. Tempi geldoak eta disekziozko interpretazioak izan ziren ezaugarri nagusiak. Den-dena agerian utzi zuen, motibo bakoitza, azpi-melodia txikiena garbi entzuten ziren bere bertsioetan. Musika biluzia erakutsi zuen.
Hasteko, Mozarten Adagio si minorrean KV 540 zinez dramatikoa entzun genuen, agian gehiegi. Jarraian, eta gordintasunaren bidea jarraituz, Liszten Sonata si minorrean S. 178 eskaini zuen. Kontraste izugarriak egin zituen, pianissimi delikatuenak, eta fortissimi gorgarriak, den-dena muturreraino eramanez.
Errezitaldiaren bigarren zatian, plater interesgarriena aurkeztu zuen. Hain konplexuak diren Robert Schumannen Estudio sinfonikoak, op. 13, hil ondorengo bariazioak barne, oso bereziak iritsi zitzaizkigun. Hasi zen hil ondorengo estudioekin, oso mistikoak, eta hasiera hori nahiko arraroa egin zitzaigun. Baina obraren gorputzaren bertsioa benetan dotore eta sakona izan zen. Salbatu zituen zailtasun teknikoak –sufrimenduz, esan behar da–, eta ikuspegi orkestrala eman zion interpretazioari. Hori bai, jasan zituen Pogorelich gaixoak eztulak, karameloak, mobilak… Pena da, baina halakoxea da gure publikoa. Bis gisa, Sibeliusen Bals tristea-ren pianorako moldaketa jo zuen. Maitemindu egin ginen berriz ere.
Rodeo eta Dena
Non: Bilboko Kafe Antzokian
Noiz: irailaren 18an
--------------------------------------------
Bilbo, sargoria, udako azken ostegunez. Bihotz Sakratuaren plaza bete dute Palestinaren aldeko oihuek, enegarrenez. Kilometro pare bat harago, Mariaren... [+]
EMPTY FILES + MOXAL & MIREN NARBAIZA
Non: Bilboko Kafe Antzokian
Noiz: irailaren 12an.
-------------------------------------------------------
Aitortu behar dut nahi baino gutxiagotan joaten naizela Bilbora. Beti sortzen dit horrelako tristura moduko bat, orduko... [+]
'GUREA KULTURA' JAIALDIA
Taldea: Sal del Coche
Non: Zestoan
Noiz: Irailaren 7an
--------------------------------------------------------
Kronika hau egitera Donostiara joan behar nuen, baina sarrerak garestiegiak iruditu zitzaizkidan behinola zezenketak... [+]
Xak eta Ekiza
Non: Ondargain txiringitoan (Deba)
Noiz: abuztuaren 27an.
-------------------------------------------------------
Euri langarraren eta lanbro-lainoen artean pasatu dugu Gipuzkoako muga, kostaldean zehar doan errepidetik itsaso zakarrari beha. Bandera... [+]
Zuzeneko musika gustatuz gero, ziur azken hamarkadan Eider Iturriagak egindako argazkiren bat ikusi duzula. Bere bi grinak uztartu ditu bermeotarrak: musika eta argazkilaritza. Eszenatoki batean hain azkar pasatzen den une hori harrapatzeko abilezia du, ikuslearen begietan... [+]
Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa.
Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak
Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.
Data: abuztuaren 8a.
-------------------------
Biarritz Piano Festival... [+]
Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.
Iritsi da uda. Egunak argi, bero eta luze dira orain, eta kostaldea jendez, sonbrilaz, krema usainez eta doi-doi ulertzen ditugun hizkuntzez bete da. Zuzeneko musikan ere gauzak asko aldatzen dira: mailarik gorenean daudenek makrojaialdietako birari ekiten diote, poltsikoak... [+]
26 urtez euskal preso eta iheslariak etxeratzeko aldarria oholtza gainera eraman ondoren, Hatortxu Rock jaialdiak bere azken edizioa egingo du ostegunetik igandera bitartean, Lakuntzan (Nafarroa). Jaialdian bildutako dirua preso sein senideentzat dispertsioak zekarren zama... [+]
Kneecap taldea BBK Liven egoteak eztabaida piztu du makrofestibalek protesta politikoaz egiten duten instrumentalizazioaz eta kultura-eredu nagusiaren kontraesanei buruz.
Bilboko Bilboko Kontseilu Sozialistaren Laneko Autodefentsa Sareak BBK Live jaialdiko lan-baldintza prekarioak argitara atera nahi ditu, baira horien erantzuleak seinalatu. Horretarako, solasaldia antolatu du uztailaren 2an.
Ezta Ilen + High Vis
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
Noiz: ekainaren 7an.
---------------------------------------------------------------
"Etorkizunik Ez" (No Future) punk lelo klasikoak duen gaurkotasuna azpimarratu du Enrique Zamoranok Hijos del Brexit... [+]