Iruñeko EH Bilduren zerrendetan zihoan, baina koalizioari ez zioten utzi Modou Faye “Beltxa”-ren izena erregistratzen, espainiar nazionalitaterik ez duelako. Hamalau urte dira Iruñean bizi dela, bertan lan egin eta kotizatzen du, baina ez du bozkatzeko eta bozkatua izateko eskubiderik. Harentzat ez da kontu berria, etorkinen eskubide politikoen kontrako eraso berri bat baizik. Eta hala ere, konforme da, erabakiak arazoa ikusarazteko balio izan duelakoan.
Nola iritsi zinen Iruñera?
Nik Alemaniara joateko bisa nuen Senegalen. Hamabost egun eman behar nituen Frankfurten, baina Dakartik hara joateko hegazkinak ordubeteko eskala zuen Madrilen. Barajasen, ez dakit zergatik, Iruñean bizi zen Dakarko auzokide bati deitu nion. Hark esan zidan Espainiako estatuan aurreikusia zela etorkinen erregularizazioa. 2005a zen. Informazio leihatilan azaldu zidaten non hartu behar nuen autobusa, Iruñera iristeko. Ordutik hemen bizi naiz. Bi hiri ezagutzen ditut, Dakar eta Iruñea. Alemania non den ere ez dakit [barrez].
Zein da zure uneko egoera?
Uste nuen legala nintzela, baina legearekin inoiz ez gara legalak. Paperak behar ditugu lanerako, bidaiatzeko, bozkatzeko, arnasteko… Beltza beti ari da paper bat edo bestearen atzetik, eta azkenean, beltza inoiz ez da libre eskubide bat betetzeko. Beltz batentzat erroldatzea oztopo bada, pentsa beste gauza batzuk egitea.
Bada etorkinekiko estigma bat: ez duzuela interesik bertako politikan.
Ez gaituzte ezagutzen, eta ez dakite afrikarrok oso interesatuta gaudela politikan, batez ere politikek izorratzen gaituztelako. Afrikan gertatzen dena ere gertutik jarraitzen dugu, horrek behartu gaituelako handik ateratzera. Gauza bat da inplikatu nahi izatea, eta beste bat legeak uzten dizun. Afrikarroi hegoak mozten dizkigute, dena dugu debeku. Ez da ez dugula parte hartu nahi: berdindu ditzagun eskubideak, ea politika gustatzen zaigun ala ez. Paperik, medikurako zertifikaturik ere ez duenak, zer esango du politikaz?
Zerk eraman zintuen EH Bilduren zerrendetara?
Hamalau urte daramatzat Iruñean, eta bi arotan bereizi dezaket nire egonaldia: [Joseba] Asironen aurrekoa eta Asironena. Asironen aurretik Iruñea kartzela zen ni eta beste etorkin askorentzat, dena zen debekua eta jazarpen poliziala. Orain beste giro bat nabari da, hizkuntz ezberdinetako jende ezberdina elkarrekin bizi den eta hori aberastasuntzat duen hiri bat nabari da. Udalak ateak ireki ditu guretzat.
Zertan ikusten da hori?
Baltasar erregearena, adibidez. Iruñean txuri bat beltzez margotzen jarraitzen genuen, ematen zuen Iruñean ez zela beltzik. Beltzek zikintzen dutela ari ziren haurrei erakusten, Baltasarrek muxu ematean arrastoa uzten zuelako. Asironek hori aldatu zuen.
Dena dela, Asironekiko begirunea piztu zidana, nire memorian eta afrikar guztion bihotzean iltzatua dagoena, Elhadji Ndiaye senegaldarraren heriotzaren ostekoa izan zen [Espainiako poliziaren komisaldegian hila, 2016ko urrian]. Oso kolpe gogorra izan zen senegaldar komunitatearentzat, baina asko lagundu gintuen alkatearen hurbiltzeko eta laguntzeko moduak. Gure manifestazioetan izan zen, gu babesten. Niri, pertsonalki, barruraino iritsi zitzaidan maitasun hori. Ezin dira konparatu lehengo eta oraingo garaiak.
Zure hautagaitza bertan behera utzi dute. Zer iritzi duzu?
Beti esaten digute Afrikan demokrazia eta berdintasuna falta direla. Nik uste dut hemen falta direla. Hemengoek demokraziaren eta berdintasunaren gurasotzat dute euren burua, baina ez dira horren eredu izaten. Beltzak hemen egiten du lan, hemen kotizatzen du, hemen du familia, baina ezin du aukeratu, ezta aukeratua izan ere.
Nafarroan 40.000 etorkin inguru zaudete bozkatzeko eta bozkatuak izateko eskubiderik gabe. Bada interes politikorik horren atzean?
Uste dut sekula ez gaituztela pertsona kontsideratu. Bozkatzeko eskubidea bagenu, orain garena baino zerbait gehiago bezala kontsideratu beharko gintuzkete. Haien asmoetan ez dagoenez gu pertsonatzat hartu eta eskubideak ematea, ez digute bozkatzen uzten. Erabateko blokeoa da, beltza bazterrean egon behar da, lan miserablea egiten.
Zer neurri hartu daiteke eskubide horiek bermatzeko?
Uste dut bizileku-baimena nahikoa izan beharko litzatekeela bozkatzeko, inor nazionalitatea lortzera derrigortu gabe, horrek norbere nazionalitateari uko egitea dakarrelako. Nazionalitatea hautazko zerbait izan beharko litzateke naziotasun hori nahi eta sentitzen duenarentzako, baina ez eskubide batzuk eman edo kendu ditzaken paper bat. Bizileku-baimenak aski beharko luke bertako edonork egin dezakeen oro guk ere egin ahal izateko.
Asko hitz egiten da kulturartekotasunaz.
Hitz eder asko dago, baina askok ez dakite kultur-aniztasuna zer den ere. Kohesioa behar da, elkarbizitza, elkar ulertzea. Kulturaniztasunean bizi den hiri bat ezin da izan hizkuntz bakarreko hiria. Errespetatu behar da kolore, hizkuntz eta sinesmen bakoitza. Batzuentzat integrazioa da beltzak bere egitea inguruko guztia, baina besteek ere jaso behar dute beltzarengandik. Integrazioa trukaketa bat izan behar da; bestea, etorkina egunero proban jartzea litzateke. Guk gauza asko ikasten ditugu hemen, baina uste dugu zerbait, txikia bada ere, irakats diezaiokegula hemengo jendeari ere.
Kanaria uharteetako kostaldera iritsi nahian ari ziren, baina Mauritanian urperatu zen ontzia. Desagerturik jarraitzen dute 100 pertsonak baino gehiagok.
Hemengo politikariek haien diskurtsotan immigranteen etorreraren alde edo kontra egiten dute. Immigrante ez-zurien etorreraren alde edo kontra, noski. Beste mugimenduak ez dut uste gehiegi inporta zaizkienik, edozein alderditakoak izanik ere. Tronu altu-altu batetik begiratzen... [+]
Sahara hegoaldeko gizonak, emakumeak eta adin txikikoak zeuden txalupan. Merkataritza ontzi batek jitoan zebilen txalupa ikusi, soka bat lotu, eta laguntza eskatu zuen.
Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.
50 maliar inguru ari dira kalean bizitzen Gasteizen beren asilo eskaeren ebazpenaren zain. Eusko Jaurlaritzak Oñati eta Tolosako harrera zentroetara mugituko ditu Espainiako Gobernuaren pasibotasunaren aurrean, horren eskumena baita eskaerak ebaztea eta ostatu alternatiba... [+]
Ostegunean eman dituzte asilo eskaera tramitatzeko lehen txandak: bederatzik lortu dute, irailerako. Eusko Jaurlaritzak ebazpena arintzea, eta migiratzaileak ostatzeko zentroetara mugitzea eskatu dio Espainiako Gobernuari.
Erresuma Batuko gobernuak proposatu du delituak dituzten migratzaileak berehalakotasunez deportatzea, ekainean onartutako legearen bide beretik. Lege horrek baimentzen du sententzien %30 beteta dutenak deportatzea; igandeko proposamenarekin ez dute zigorrik bete beharko... [+]
Auzitegi Gorenak martxoan ebatzitakoari jarraiki, astelehenean irletatik penintsulako adin txikikoentzako zentroetara lekualdatuko dituzte zortzi asilo eskatzaile. Gobernuak adierazi du adin txikikoen babes sarean integratzeaz arduratuko den etorkinen %90 maliar jatorrikoak... [+]
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak Oñatiko Arantzazu egoitza eskaini dute maliar migratzaileentzat. Bertan geldituko dira Espainiako Gobernuak haien asilo eskariak ebazten dituen bitartean.
Manteroekin Bat plataformak eta Mbolo Moye Doole elkarteak elkarretaratzea egin zuten astelehenean Bilbon, azken asteetan poliziak manteroen aurka eginiko eraso "arrazistak" salatzeko. Izan ere, Boubacar Diouf kale saltzailearen arabera, poliziaren jazarpena... [+]
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]
Migrazio krisia deitzen diote neoliberalismoaren ondorio ankerrenetako bati. Ultraeskuinaren agendaren lehen puntuetako bat da langile klaseko migratzaileen aurkako neurri sorta. Baina faxismo berrituaren lorpenik handiena da gainerako indar politikoek bere egitea haien agenda... [+]
Migratzaileak deportatzeko neurriez mintzatzeko, EB Europako Batasuna osatzen duten 27 estatuetako Barne eta Migrazio ministroak bildu dira asteartean, Kopenhagen. Ondorioztatu dute EBko herrialde gehienek babesten dutela etorkinak deportatzeko neurriak gogortzea... [+]
Atherbea elkarteak Baionako eguneko harrera zentroa ixtea erabaki du higiene falta dela eta. Egunero 100 pertsona ingururi ematen zien dutxa hartzeko eta gosaltzeko aukera, baina lokalean labezomorro eta arratoi asko daudenez, itxi egin behar izan dute.
Portugalgo Gobernua osatzen duten Alderdi Sozialdemokratak eta CDS-Alderdi Popularrak Chega eskuin muturreko alderdiarekin bat egin dute Atzerritarren Legea erreformatzeko. Delitu larriak egiten dituzten migratzaile nazionalizatuei pasaportea kenduko diete, herritartasuna... [+]