Utzi bakean Strand liburu-denda

  • New York, 1927. Benjamin Bass izeneko etorkin lituaniarrak liburu-denda bat ireki zuen Fourth Avenuen, aurreztutako 300 dolar eta maileguan hartutako beste 300 erabilita, eta Strand jarri zion izena, Londresko kalea gogoan.

New Yorkeko eraikin hau babesteko proposamena egin berri dute eta horrek arriskuan jarri du Strand, bigarren eskuko munduko liburu-dendarik handiena. (Arg.: Brianne Sperber)
New Yorkeko eraikin hau babesteko proposamena egin berri dute eta horrek arriskuan jarri du Strand, bigarren eskuko munduko liburu-dendarik handiena. (Arg.: Brianne Sperber)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Etorbidea liburu-dendaz josita zegoen –48 zeuden garai hartan–, baina 1930eko hamarkadan askok ateak itxi behar izan zituzten Depresio Handiaren eraginez, eta 1950eko hamarkadako alokairuen prezioen igoera ere jipoi handia izan zen beste askorentzat. Bassek aurretik beste liburu-denda bat zabaldu zuen, baina porrot egin zuen. Eta bigarren proiektuaren hasieran liburu-dendan bertan lo egin behar izan zuen. Hala ere, Strandek aurrera egin zuen eta bigarren eskuko munduko liburu-dendarik handiena bihurtuko zen.

Bassen seme Fred 13 urte zituela hasi zen aitaren dendan lanean. 1956an bere esku geratu zen negozioa eta hurrengo urtean egungo egoitzara eraman zuen denda, East 12th Street eta Broadway arteko kantoiera. Berehala lehen solairu osoa hartuko zuen; egun, dendak hiru solairu eta erdi hartzen ditu, solairu erdia bulegoetarako erabiltzen dute eta beste solairu oso bat biltegi moduan. Baina familia negozioa izaten jarraitzen du: Fred Bassek Nancy Bass Wyden alabaren eskutan utzi zuen liburu-denda iazko azaroan eta aurtengo urte hasieran hil zen.

Lehen urteetan Strandek bigarren eskuko 70.000 liburu inguru zeuzkan, 1960ko hamarkadan 500.000ra iritsi zen eta egun 2.500.000 ale ditu salgai. Baina ekonomia digitalaren aroan, negozioaren mozkinak gero eta txikiagoak dira.

Liburu-denda ikonikoa dagoen eraikina 1902koa da eta, teorian, duen garrantzia arkitektonikoagatik berau babestea proposatu berri du LPCk –hiriko monumentu historikoak babesteko batzordeak–. Praktikan, hiriaren erdiguneko higiezinen atzean arrazoi ilunagoak egon ohi dira eta eraikina babesteko proposamen hau Union Squaren eraiki nahi duten teknologia gune bati lotuta omen dago. Eraikina babesteko aitzakian, liburu-denda arriskuan jarriko lukete, mantenimendu eta burokrazia kostuak nabarmen egingo bailukete gora. Gainera, Amazonek –Stranden mehatxu nagusiak– egoitza berri bat zabalduko du Queens auzoko Long Island Cityn, eta horretarako instituzioek erraztasun handiak eman dizkiotela salatu dute bizilagunek.

Stranden eraikinaren bost solairuak alokatuko balituzte, bigarren eskuko liburuak saltzen baino askoz diru gehiago irabaziko lukete, baina horixe da Bass familiak egin nahi duena, liburuak saltzen jarraitu. Duela bi aste batzordearen aurrean hitz egin zuen Nancy Bassek: “Mesedez, ez ezazu Strand suntsitu burokrazia, beharrezkoak ez diren gastuak eta mugak erantsita. Amazonek ez bezala, ez dugu diru-laguntzarik edo tratamendu berezirik eskatzen, bakean utz gaitzatela eskatzen dugu soilik”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kultura
Wagner birformulatua

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Espainiako Orkestra Nazionala.
Zuzendaria: David Afkham.
Egitaraua: Wagnerren ‘Der Ring ohne Worte’ (Lorin Maazelen moldaketa). Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren 22a.

---------------------------

Oraingo... [+]


Jose Manuel Gorospe zendu da, Euskadiko Filmategiko sortzaileetako bat

Jose Manuel Gorospe Meagas aktore eta kultur ekoizle donostiarra zendu da, 81 urterekin, Madrilen. Bizitza osoa antzerkiarekin eta ikus-entzunezkoen munduarekin era batera edo bestera lotuta pasatu zuen Gorospek, eta, besteak beste, Euskadiko Filmategiaren sortzaileetako bat... [+]


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Bilboko Udalak muntatu gabeko eszenatokia, mehatxuak eta kronika faltsu bat

Kai Nakai, Maren eta Olatz Salvadorren kontzertua bertan behera utzi zuen Bilboko Udalak joan den igandean. Hiru musikariek azaldu dute gertatutakoa.


Feng Shui pianoan

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Victoria Eugenia Zikloa. Mitsuko Uchida (pianoa).
Egitaraua: Beethovenen hiru azken sonatak.
Lekua: Donostiako Victoria Eugenia Antzokia.
Data: abuztuaren 18a.

Mitsuko Uchidak Musika Hamabostaldia bisitatzen duen hirugarren aldia da. Bere estiloak... [+]


Piano bikaina, Biarritzen

Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa. 

Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak

Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.

Data: abuztuaren 8a.

-------------------------

Biarritz Piano Festival... [+]


2025-08-13 | Nagore Legarreta
Ibaiak begirada itzuli zigunekoa

Munduko hainbat txoko zeharkartzen dituzten ibaiek, bizirik dauden heinean, euren begirada propioa dute mundua bera ikusteko. Gizakiaren garapenaren testigu isilak dira: hirigintza, gerra, kutsadura, uholdeak... dituzte ikusmiran, baita euren bazterretan etengabe ernetzen diren... [+]


Aldatu Gidoiak ere salatu du IB3 Balearretako telebista gaztelerazko filmak ematen hasi dela

IB3 telebista publikoaren neurria "katalanaren aurkako erasotzat" jo dute katalanaren normalizazioaren aldeko zenbait eragilek, eta "berehalako zuzenketa" eskatu dute. Zuzendaritza aldaketa izan da berriki kate publikoan, PP eta VOXen botoei... [+]


Amaya, altxor ia ezezagun hori

Zer: Euskadiko Orkestra

Zuzendaria: Diego Martin-Etxebarria. Easo Abesbatza

Zuzendaria: Gorka Miranda

Bakarlariak: Arantza Ezenarro, Gillen Munguía, Marifé Nogales, Lucía Gómez, Juan Laborería, José Manuel Díaz, Darío Maya, Luken... [+]


2025-08-12 | ARGIA
GOMENDIOAK | Hiru disko fresko, gozatzeko

Goizegi Hiltzeko 
Ødei
Autoekoizpena, 2025
53 min.

Ulertzen nauten herrian ez da musika hau entzuten. Rap musikak akaso urte okerragoak izan ditu Euskal Herrian, baina oraindik ez da beste batzuen altuerara heldua. Denentzat ditu koplak Odei Barroso... [+]


2025-08-08 | ARGIA
GOMENDIOAK | Sei liburu uda honetarako

Lautadako mamua
Xabier Montoia
Elkar, 2024
112 orrialde

Eleberri labur honetan egileak XIX. mendeko Euskal Herrira garamatza, sekulako sona hartu zuen Juan Diaz de Garaio hiltzailea duela protagonista. Arabako landa guneko jendarte tradizional eta giro hotzean barneratzen... [+]


Miren Agur Meabe
“Zalantza askorekin idatzitako liburua da, baina zalantzek bultzatzen gaituzte aurrera”

Apirilean argitaratu zuen Amorante frantsesa (Susa) Miren Agur Meabek (Lekeitio, 1962). Thriller ukitua du poemen bidez idatzitako nobela deigarriak eta, istorioa fikziozkoa den arren, badu idazlearen aurreko lanak markatu dituen kutsu autobiografikoaren arrastorik. Hortaz,... [+]


‘Stabat mater’ borobila

Zer: Orquesta de la Comunitat Valenciana. 

Zuzendaria: Mark Elder. Donostiako Orfeoia. 

Zuzendaria: José Antonio Sáinz Alfaro.

Bakarlariak: Federica Lombardi (sopranoa), Paula Murrihy (mezzoa), Xabier Anduaga (tenorea), Will... [+]


Eguneraketa berriak daude