MODELA, euskarazko itzultzaile automatiko adimenduna eskuragarri

  • Adimen artifizialaren bitartez itzulpen automatikoa egiteko tresna aurkeztu dute Elhuyarrek eta Mondragon Linguak. Euskarazko itzultzaile “onena” izanik, “kalitatezko” itzulpenak egiten dituela adierazi dute sortzaileek.


2018ko azaroaren 29an - 10:26
Argazkia: Deia

MODELA (www.modela.eus), euskararen eta gaztelaniaren arteko itzulpen automatikoko sistemarik “onena” eskura dago jada. Azkenaldian boladan dagoen adimen artifizialeko teknikarik berritzaileenean oinarrituta garatu dute: Sare Neuronaletako Itzulpen Automatikoa (NMT, Neural Machine Translation).

“Orain arte hizkuntza nagusien arteko itzulpen-sistemetan erabili den teknika aurreratu hori euskarazko testuekin ere aplikatzeko modua aurkitu dugu”, adierazi dute Itziar Cortesek eta Igor Ellakuriak, Elhuyarreko eta MondragonLinguako Itzulpengintzarako Teknologien eta MODELAren arduradunek.

Itzulpen automatikoko sistemetan, emaitzen kalitatea mugatzen zuten euskararen morfologia aberatsak eta bestelako ezaugarriek; aldiz, sare neuronaletan oinarritutako sistemetan, gainditu egin da muga hori, eta euskararen hizkuntza-teknologiak beste hizkuntzen pare jarri dira.

Sare neuronaletan oinarritutako itzultzaile automatikoek izugarrizko jariakortasuna eskaintzen dute, aurrez ezagutzen genituen sistemekin alderatuz. “Euskararen kasuan, inoiz ikusi ez diren kalitateko itzulpenak eskaintzen ditu MODELAk. Lehen aldiz, euskarazko itzultzaile automatiko baten erabilera praktikorako ateak ireki zaizkigu”, gehitu dute MODELAren arduradunek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Itzulpengintza
Erika Gonzalez. Australian ere zakurrak hanka-hutsik
"Pribilegiatua sentitzen naiz, baina gogotik lan egin behar izan dut"

Hamasei urte zeramatzan Gabonak hemengo etxean igaro gabe. Urruti baita beti Australia. Haatik, lanak Euskal Herrira etortzeko aukera eman zion iragan urtearen amaieran, eta Lazkaon izan genuen aurtengo jaietan. Hangoak hango eta hemengoak hemengo, ibili dituen bide bihurri... [+]


Amaia Gabantxo
"Kultur biolentzia da euskal literatura gaztelaniazko bertsiotik itzultzea ingelesera"

Idazle, itzultzaile eta kantari da, euskarazko literatura ingelesera itzultzen espezializatua, eta aitzindari ere bai lantegi horretan. Hainbat sari eta merezimendu jasotakoa, Miren Agur Meabe idazlearen Hezurren erretura ingelesera itzuli, eta Etxepare saria jaso du oraindik... [+]


Elhuyarren itzultzaile neuronalak ahotsa du orain

Aukera ematen du itzulpenak euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez, frantsesez, katalanez eta galegoz entzuteko. Bestalde, itzultzaile neuronala Telegramen integratu du Elhuyarrek, mezuak itzultzeko aukera ematen duena.


2023-10-13 | ARGIA
Urriaren 21ean egingo da Heptameronaren irakurketa Orbaizetan

Pandemiako 2020 itxialdian hasi ziren itzultzen Margarita Nafarroakoak idatzitako Heptamerona liburua. 2021etik urtero irakurraldi bate ere egiten dute Booktegik eta Nafarroako Ateneoak antolatuta.


Eguneraketa berriak daude