Txinako entziklopedia bat

  • Borgesek dio Humek zioela mundua beharbada haur jainko batek egindako zirriborro baldarra dela, akitu gabe utzi zuena, hain lan kaskarra egin izanaz lotsatuta; jainko nagusiek irri egiten dioten bigarren mailako jainko baten obra da mundua. Humek ez, Borgesek dio ez dakigula mundua zer eta zertarako den; horregatik, gauzak sailkatzeko zerrenda guziak –ipuin horretan aipatu edo asmatu zuen Txinako entziklopedia batek zekarren zerrenda xelebrea, gero Foucaultek Les mots et les choses (Hitzak eta gauzak) saiakerako lehen orrialdera eraman zuena– mundua ulertzeko alferrikako eginahalak dira.

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Mundua ez, apalago jokatu dute El País-en: Espainia ezagutzeko 52 lan literario proposatu dizkigute, bat probintziako. Niri, bonet gorriak burua estutzen baitit, badakizkizuen lau probintzia horietakoak interesatu zaizkit. Araba ezagutzeko, Marta Extramianaren El caso de los amores proscritos (Debekatutako amodioen kasua) irakurri behar omen da; ez naiz kexatuko, ez baitut Extramianaren libururik irakurri, eta, bertzalde, lezea sakonagoa izan baitzitekeen.

Nik ere ez dakit mundua zer edo zertarako den. Baina uste nuen literatura, bertzeak bertze, topikoak hausteko zela. Bistan da oker nenbilela

Gipuzkoa –erran nahi baita Gipuzkoa sakona: barka erredundantzia– ezagutu nahi duenak irakur dezala, nola ez, Fernando Arambururen Patria. Nafarroa –sakona hau ere, pentsatzen dut– zer den jakiteko ez da Valle-Inclanen Neguko sonata baino egokiagorik: ea El Paísek hurrengo zerrenda egin orduko El Pensamiento navarro –oximoron hori– irakurtzeari utzi eta idazleren bat sortzen dugun. Eta Bizkaian: Bilbao-New York-Bilbao, berriki Felipe VI.arekin ibilitako idazleak perpetratua.

Euskal terroristak, nafar karlistak, euskaldun maitagarriak. Jaime Rubiok sinatzen du zerrenda. Nik ere ez dakit mundua zer edo zertarako den. Baina uste nuen literatura, bertzeak bertze, topikoak hausteko zela. Bistan da oker nenbilela.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Euskal herriarentzat nolako Estatu bat nahi dugu?

Bagira prozesuaren emaitza, Herri bidea bide-orria izan zen. Bide-orri honetan, abertzaleen helburua herriari boterea itzultzea dela aipatzen da, eta boterea itzultzeko, herriari burujabetza maila maximoa emanen dioten instituzioak herriari eskaintzea adierazten da. Zehazten da... [+]


Ez da gelako elefante bakarra

Hizpidea jarri zuen Pello Salaburuk sare sozialetan, aipatuta hemendik hamabost urtera etorkinen pisua Bizkaian biderkatu egingo zela, biztanle guztien %22 izateraino, eta hori badela “zinez euskararen mehatxua”. Jakina, horrela botata, beste zehaztasunik gabe, azkar... [+]


2024-07-24 | Itxaro Borda
Estres test

Laugarrenez altxatu da eguzkia Baionako besten eremu setiatuan eta uste dut, septentrioko Euskal Herri honetan, hatsa hobekiago hartzen dugula, batez ere gure hiru diputatuak Fronte Herritar Berrikoak direlako eta olde beltz-kakia hirugarren postura zokoratu dugulako. Bi gauza,... [+]


2024-07-24 | Ahoztar Zelaieta
JELkumeak

Joseba Diez Antxustegi EAJk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaile berriaren iritziz, Imanol Pradales lehendakariak "esperientzia handiko emakumez eta gizonez osatutako gobernua osatu du, sektore profesionaletan errespetatuak eta Euskadirekin konpromisoa hartu... [+]


2024-07-24 | Tere Maldonado
Hezkuntza sailburuari gutun irekia I

Pedrosa andere agurgarria:

Zorionak, Hezkuntza sailburu izendatu zaituztelako. Ez da ardura berria zure gainean izango duzuna aurrerantzean. Ederto ezagutu behar duzu Hezkuntza Saila, lau urte sailburuorde eman ostean. Ikasturtea bukatuta, kontu batzuk gogoratu nahi nizkizuke... [+]


Trump presidenteordea eta Putin ukrainar presidentea

Joe Bidenen narriadura kognitiboaren eztabaidak bi urte inguru ditu. Batzuetan portaera bitxia zuen, beste batzuetan ez zitzaion ondo ulertzen edo egiak ez ziren gauzak esaten zituen, semea Iraken hil zitzaiola, adibidez. Halere, establishment liberalak bere egoera kognitiboari... [+]


Materialismo histerikoa
Ilara on

Ilarei buruzko artikulu bat irakurri nuen duela bizpahiru egun, Guillem Martinezena, eta ez dakit ondo ulertu nuen. Kontatzen zuen etxe azpian ezer berezirik ez zuen izozki denda bat daukala, eta azken aldian ireki orduko izaten duela jendea, bata bestearen atzean ordenatuta,... [+]


Teknologia
Arreta hezten

Ez dut oso argi gure bizitzak gidatzeko, banaka, botere nahikoa dugun, baina saiatzen jarraitu behar dugula bai. Taldean gauza asko egin badaitezke ere, egunero gure buruarekin borroka bakartia dugu aurrera egiteko. Gizaki gehienok, bizitzea den norabide bakarreko ur... [+]


Eguneraketa berriak daude