Zein dira euskal kulturaren lehentasunak?

Xabier Gantzaraini irakurri eta entzun diogu oraintsu, Zuloa saiakeraren harira: “Arte frantsesa dago, arte espainola, arte alemana… baina euskal arterik ez dago. Zergatik? Guk ez dugulako estaturik. Eta estaturik ez dugunez, kulturarik ere ez dugu. Zeren gaur ezin baita esan euskal kultura euskaraz pentsatu, sortu eta gauzatutakoa denik euskaldunak aztoratu barik. Euskal kultura frantsesez pentsatu, sortu eta gauzatutakoa ere bada” argudiatuko dizutelako. Estatua ez duenak, ez duelako arterik, ez duelako kulturarik. Guk ez dugu estaturik baina izan ditzakegu estatu ikuspegia Euskal Herri osorako eta Herri ikuspegia herriz herrirako.

Elkartu gaitezen kulturaren ekosistema osatzen dugun Euskal Herri osoko eragileak gure kulturarentzat estrategikoa zer den proposatu, eztabaidatu, adostu eta gauzatzeko

Azken hamar urteotan, “Itun-nazionala, estatu ituna, itun-politikoa, akordio soziala, kulturgintzaren autodeterminazioa” bezalako proposamenak errepikatu ditugu topaketa zein idatzizko artikulu andanatan. Egitura noiz lortuko zain egon gabe, izan genezake estatu ikuspegia: elkartu gaitezen kulturaren ekosistema osatzen dugun Euskal Herri osoko eragileak gure kulturarentzat estrategikoa zer den proposatu, eztabaidatu, adostu eta gauzatzeko. Saretu gaitezen, batzuetan auzolanean, bestetan elkarlanean, sinergian beti. Har ditzagun premiazko neurriak, alarmek urteak daroatzate-eta, piztuta. Euskararen herria hiru administraziotan zatituta egotea da euskal kultura normalizatzeko dugun oztoporik gaindigaitzetako bat, biziraupenerako ezinbestekoa da Lapurdi, Nafarroa Beherea, Zuberoako, Nafarroa Garaiko eta EAEko kulturgintza artikulatzea. Hori da estatu ikuspegia izatea, Luhuson egindakoak Oionen eragina duela sinistea. Izan dezagun Herri ikuspegia hasi txikienetik eta hirietara. Abiarazi ditzagun Kulturbilguneak herri guztietan, batu gaitezen herriz herri kulturaren ekosistema osatzen dugun tokian tokiko eragile guztiak. Emaitza oso onak ematen ari diren adibideak ditugu. 2018an “zein dira gaur egun gure kulturgintzak dituen premiak?”, galdetzen diot neure buruari. Zaleak sortzea. Ez ezerezetik, dagokeenetik baino. Gure arazoa euskaldunak euren kulturara ekartzea da. Sortzaileak izango diren zaleak behar ditu euskal kulturgintzak, amateurrak eta profesionalak. Antolatzaileak izango diren zaleak: herri ekimenetan edota erakunde publikoetan arituko direnak. Kulturgintzaren industriari emanak biziko diren profesionalak bihurtuko direnak, kultur kazetaritza jorratuko duten zaleak, transmisioa bermatuko dutenak. Bestela ez dugu egundo kultur sistema osasuntsurik izango, bestela prekarietatea gaitz kroniko eta sendaezina bihurtuko zaigu.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude