Armagintzaren negozioa

  • Azken asteotan hipokrisia politiko handi batekin egin dugu topo: kaleko saltzaile migratzaileak (manteroak) salatu eta aldi berean armagintzaren negozioa isilpean gorde, nahiz eta negozio horren ondorioz Yemenen kontra Saudi Arabiak eta beste herrialde batzuek daramaten gerra sekretuan makina bat haur hil dituzten.
     

Espainiako Estatuan, Ciudadanosek eta PPk gogor egin dute manteroen kontra. Eta hauek eguraldi txarraren, poliziaren eta politikari arrazisten kontra egin behar dute behin eta berriz.

Politikari zenbaitek jarrera faxista eta xenofoboz manteroak xaxatzen zituzten bitartean, Saudi Arabiak –Yemenen kontrako eraso militarraren sustatzaile nagusia eta gizateriaren kontrako krimenetan espezializaturik dagoena– eskolara zihoazen autobusak bonbardatu zituen eta 43 haur hil. Bonba horiek Espainiako Estatuaren armagintza negozioaren parte dira, eta euskal enpresak ere hor daude. Negozioa ondu da monarkia espainiarrak xeke arabiarrekin duen harreman estuari esker. 2012-2016 urteen artean Espainiak Saudi Arabiari armak saldu zizkion 1.400 milioi eurotan. 2017an beste 361 milioi izan ziren, aurreko urtean baino %133 gehiago: hegazkin militarra, granadak eta artileria-munizioa.

Non daude eskuineko alderdi faxista eta xenofoboak? Non gainerako espektro politikoa, euskal eta espainiar ezkerrak barne? Isilik daude halako egoeren aurrean. Non dira Espainiako Estatuko intelektualak? Non Euskal Herrikoak? Prentsan, irratian eta telebistan... Euskal tertuliakideek ere aspertzen gaituzte –Tasio, Fitero eta beste bakarren bat kenduta– Casadoren edo Espainiako presidentearen emaztearen aferekin. Uda izatea ez da aitzakia, armen negozio hiltzailearekiko mantentzen ari diren isiltasun konplizea justifikatzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Yemen
Yemenen 68 hildako eragin ditu AEBen bonbardaketa batek

Petrolio-portu bateko sarraskia gertatu eta hamar egunera izan da erasoa. AEBek erasoak abiarazi zituztenetik 250 pertsona baino gehiago hil dira Yemenen. Oraingoan 68 pertsona hil eta 47 zauritu izan dira. Orain arteko bonbardaketa lazgarrienetakoa da.


Kazetari estatubatuar batek AEBek hutien aurka eginiko erasoen berri zuen, gertatu aurretik

Signal aplikazioaren talde batera sartzeko gonbidapena iritsi zitzaion Jeffrey Goldberg The Atlantic hedabideko editoreari, Michael Waltz AEBetako Segurtasun Nazionalerako aholkulariak bidalia. Yemengo hutien aurkako erasoak koordinatzeko erabiltzen zuten taldea... [+]


Israelek Yemen bonbardatu du, gerra zabaltzeko arriskua areagotuz

Hodeidahko portuan gutxienez sei pertsona hil dituzte sionistek larunbatean. Ostiralean, Huthiek Tel Avivi eraso egitea lortu zuten lehen aldiz.


Itsaso Gorriko edukiontzien garraioa %90 jaitsi da Yemengo huthien erasoen ondorioz

Gazaren alde dozenaka ekintza egin dituzte huthiek azarotik. 65 herrialdetako ontziei eragin die egoera berriak, AEBetako inteligentzia zerbitzuen arabera.


20.000 palestinarren bizitzek baino balio gehiago dauka kargaontzi batek...

Huthi Yemengo matxinatu xiiek arras ongi dakite min egiten duen arma bat dutela esku artean: Israelekin harremanetan diren eta Itsaso Gorritik pasatako itsasontziak erasotzen ditu. Helburua, Israelek Gazan bideratu sarraskia geldiaraztea. Alta, mundu osoan daukate eragina, hain... [+]


Saudi Arabiak ehunka migratzaile etiopiar hil dituela salatu du Human Rights Watchek

Yemengo mugan 2022ko maiatzetik 2023ko ekainera bitarte emandako hainbat kasu ikertu ditu gobernuz kanpoko erakundeak. Migratzaile afrikarrak, gehienak etiopiarrak, jazartzen dituelako “gizateriaren aurkako krimenak” gauzatzen ari dela salatu du.


Brontzezko beste esku bat, xehe-xehe

Himyaritar Erresuma (egungo Yemen), K.o II-III. mendea. Wahab Ta'lab izeneko gizon batek brontzezko esku bat utzi zuen Zafar hiriko tenplu batean, Ta'lab jainkoari babesa eta ongizatea eskatzeko. 1983an aurkitu zuten eta British Museumeko bildumaren parte da egun... [+]


Brontzezko beste esku bat, xehe-xehe

Himyaritar Erresuma (egungo Yemen), K.o II-III. mendea. Wahab Ta'lab izeneko gizon batek brontzezko esku bat utzi zuen Zafar hiriko tenplu batean, Ta'lab jainkoari babesa eta ongizatea eskatzeko. 1983an aurkitu zuten eta British Museumeko bildumaren parte da egun... [+]


2021-04-13 | ARGIA
Arma industriara diru publikoa bideratzeari uzteko aldarrikatu dute bizikletaz

Gerraren, gastuaren eta industria militarraren aurkako Hamahirugarren Bizi(kleta) Martxa egin dute apirilaren 10ean, Bilbon. Gastu militarra eta arma trafikoa amaitzea eskatu dute beste behin.


Eguneraketa berriak daude