Saudi Arabiak ehunka migratzaile etiopiar hil dituela salatu du Human Rights Watchek

  • Yemengo mugan 2022ko maiatzetik 2023ko ekainera bitarte emandako hainbat kasu ikertu ditu gobernuz kanpoko erakundeak. Migratzaile afrikarrak, gehienak etiopiarrak, jazartzen dituelako “gizateriaren aurkako krimenak” gauzatzen ari dela salatu du.


2023ko abuztuaren 22an - 06:35
Azken eguneraketa: 2023-08-23 08:42
Etiopiarrak Djibutin Etiopiarrak Djibutin
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Human Rights Watch gobernuz kanpoko erakundeak Yemengo mugan 2022ko maiatzetik 2023ko ekainera Saudi Arabiak egindako urraketak aztertu ditu. Saudi Arabiak eta Yemenek muga egiten dute, eta migratzaile askok, gehienak etiopiarrak, Saudi Arabiara joatea erabakitzen dute Etiopian pairatzen dituzten arazoetatik ihesi; esaterako Tigrayko gerratik alde egiteko. Etiopiatik Djibutira ihes egiten dute, eta hortik, Yemengo mafiek bideratuta, Adengo golkoa zeharkatzen dutela argitu du HRWk.

Saudi Arabiak mugan egiten dituen basakerien berri eman du erakundeak, besteen artean, hurbil-hurbiletik tirokatzen dituzte, hil baino lehen tratu txarrak ematen dizkiete eta bortxatu eta torturatu egiten dituzte. GKEak elkarrizketatutakoek azaldu dute morteroak erabili dituzte giza-talde handiei “lehergailuak jaurtitzeko”.

Guztira, berrogeita bi lagun elkarrizketatu ditu gobernuz kanpoko erakundeak. Al-Raqw kanpalekuaren eta Al-Gar herriaren arteko muga aztertu du; berrogeita hamar metroko muga hain justu. Elkarrizketatutako lekukoek, sare sozial edo satelitez lortutako bideo zein argazkiak erabili dituzte egoeraren berri izateko.


Migrazioa kanalean gehiago
2026ko uztailaren 1
Teranga

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...