Katalunian serbofobia modan dago unionisten eta independentisten artean. Astakerien txanda Joaquim Arrufatek ireki zuen eta oraingoz Joan Tardak itxi du. Halere, bi hauen adierazpen serbofoboak moderatuak bezala kontsideratu daitezke CUPeko zerrendetan joandako Manuel Delgadok eginikoekin alderatuta. Katedradunak agerkari digital batean esan zuen “Ciudadanos alderdi ultranazionalista bat dela joera serbiarrekoa” eta telebistan “Ciudadanos inoiz bizitzan ikusi dudan alderdi fanatiko nazionalistena da, lerro serbiarrekoa”.
Independentismo katalan hegemonikoak Serbia Espainiarekin parekatzen du, unionismoak, berriz, Herrialde Katalanak “Serbia Handia” proiektuarekin. Erkaketa horiek egitea ez da justua, baina, norbaitek asmatzen badu, horiek unionistak dira. Izan ere, Serbia ezjakintasunetik soilik erkatu daiteke Espainiarekin.
Egun Serbiako Estatua Kataluniako Errepublika birtualak baino populazio txikiagoa du eta Herrialde Katalanek “Serbia Handiak” izango lukeen populazioa baino handiagoa dute. Historiari begiratzen badiogu, Serbiak bost mende Otomandar Inperioaren menpe egon ostean independentzia eskuratu zuen 1878an lurralde mugatu batean. Serbiar gehienak bere mugetatik kanpo bizi ziren. 1918an hego eslaviar gehienak jasoko zituen estatua jaio zen: Serbiar, Kroaziar eta Esloveniarren Erresuma (Jugoslavia).
Hegoaldeko eslaviar herrialdeen arteko bereizketa nazionalak inperioek sortu zituzten: mendebaldekoen menpeko katolikoak (kroaziarrak) eta ekialdeko ortodoxoak (serbiarrak); hizkuntza aldetik berriz, denek serbokroazieraz hitz egiten dute, esloveniarrek eta mazedoniarrek salbu. Lehenengoen hizkuntza serbokroazieraren oso gertukoa da eta bigarrenena bulgarieraren forma bat da.
Independentismo katalan hegemonikoak Serbia Espainiarekin parekatzen du, unionismoak, berriz, Herrialde Katalanak “Serbia Handia” proiektuarekin. Erkaketa horiek egitea ez da justua, baina, norbaitek asmatzen badu, horiek unionistak dira. Izan ere, Serbia ezjakintasunetik soilik erkatu daiteke Espainiarekin
Bosnia-Herzegovinan, Ekialdeko eta Mendebaldeko inperioen arteko mugan, gehiengoa ortodoxoa zen (bosniar serbiarrak) eta gutxiengoa katolikoa (bosniar kroaziarrak). Horrez gain, inbasio otomandarraren ondorioz bosniar otomandar nortasuna sortu zen erlijio musulmanari lotuta. Istanbulek musulmanentzat abantailak ematen zituenez, herritar asko, zergak saihesteko, dendak ireki ahal izateko edota tokiko administrazioan lan egin ahal izateko musulman erlijiora bihurtu ziren. Nekazal guneetan ordea, gutxiagotutako nazioetan gertatu ohi izan den moduan, oso gutxik hartu zuten erlijio musulmana, ordura arteko nortasun serbiarra edo kroaziarra mantenduz.
I. Mundu Gerran bere populazioaren hildako portzentaje handiena izan zuen herrialdea Serbia izan zen, %16,7. Halere, II. Mundu Gerraren aurretik, Bosnia-Herzegovinan populazioaren gehiengoa ortodoxoa zen. Gerra ostean, 1948, 1953 eta 1961eko erroldetan, populazioaren %44,3, %44,3 eta %42,9rekin, serbiarrek jarraitu zuten talde etniko nazional handiena izaten. Baina, II. Mundu Gerran pairatutako sarraskiaren ondorioz, 1971tik aurrera bigarrenak izatera pasa ziren musulmanen atzetik.
Kroaziako eta Bosniako ehunka milaka serbiar erail zituzten naziek eta beraien kolaboratzaile kroaziarrek eta musulman eslaviarrek. Hain zuzen ere, nazien kolaboratzailea eta 1970eko hamarkadan xaria gida bezala izango zuen estatu islamista proposatu zuen Alija Izetbegović izan zen Bosnia-Herzegovinako lehen presidentea. Honek hil aurretik esan zion bere semeari, egungo Bosniako hiruko presidentzian musulmanak ordezkatzen dituenari, Erdogani esateko Bosnia-Herzegovina uzten ziola ondare bezala. Semea oraindik urrunago joan da eta 2018ko martxoan Sarajevon Erdoganekin izandako bilera ostean esan zuen jaungoikoak Erdogan bidali duela Turkiara misio berezi batekin. Ordu batzuk beranduago Bosniako hiriburuan Erdonaganek mitin batean parte hartu zuen Europatik etorritako milaka turkiarrekin eta bosniar musulmanekin. Legatu eta misioa Otomandar neoinperio bat sortzea da. Hobe luke Delgadok Tabarniako eredua musulman bosniarretan bilatzea eta ez Bosniako serbiarretan.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Oporretan nago baina oraindik ez dut zutabea hasi. Oporretan nago baina nire gelak ez du igarri. Oporretan nago eta etxeko hautsa ez da mugitu. Oporretan nago eta topaguneko kanpin dendak lokatzez beteta jarraitzen du egongelan. Oporretan nago baina nire agenda ez da... [+]
2025eko Aberri Egunean, Imanol Pradales lehendakari jaunak “Euskadi Nazioa da” eta “hemen jarraitzen dugu eta jarraituko dugu, gure hizkuntzarekin eta gure nazio nortasunarekin, ez izan zalantzarik”, ozenki esan zituen.
Euskalduna naizen aldetik,... [+]
Aurten, berriz ere, Euskaraldia izan dugu. Bi astez, gure hizkuntza-ohiturei erreparatu diegu, geure buruari galdetuta zenbat eta nola egiten dugun euskaraz. Baina ariketa horretatik harago, galdera handiago bat ere pizten da: zeren araberakoa da hizkuntza baten biziraupena?... [+]
Ekainaren 12an munduko bazter guztietatik –Euskal Herritik ere– heldutako ehunka pertsona batuko dira Egiptoko El Arish hirian, hortik Rafah-raino abiatzeko, Gazaren aldeko martxa globalean. Israel palestinar herriaren aurka egiten ari den genozidioa salatuko dute,... [+]
Nahiz eta jakina izan inkestak ez direla errealitatearen isla zehatza, interesgarria da bistadizo bat ematea, beti eskaintzen baitigute gai zehatzekiko tenperatura sozialaren arrastoren bat. Are garrantzitsuagoak dira, gai zehatzetan sartuegiak edo katramilatuak egoteagatik,... [+]
Haurrak begiratzeko gure paradigma ez da erabat aldatu, baina aldaketak-edo egiten ari gara, egia da, beste kontzientzia maila batekin, aferak duen garrantziagatik-eta. Bazen garaia. Kontua da, baina, haurren bizitza gure esku dagoela, eta behar duten bizimoduan aldaketak... [+]
Stanfordeko Unibertsitateak dohainik eskaintzen duen Storm deituriko erreminta ezagutu berri dut. Adimen artifiziala erabilita, edozein gairen inguruan artikulu akademikoak sortzeko diseinatutako ikerketa tresna da. Fidagarriak eta baimenduak diren hamaika iturri erabiltzeko gai... [+]
Oraindik joan den astea asimilatzen nabil. Boterean daudenen eta botere ereduetan eragin nahi dutenen aldarriak ozen entzun ditugu nonahi. Sareetan zein kalean.
Izan diren manifestazio ezberdinetan, herrietako giza eskubideen garapen maila agerian geratu da. Amerikako Estatu... [+]
Erdaraz hitz egiten duzu, Francok nahi zuen bezala’ kamiseta dut gogoan egunotan, OlaXonMario Galiziako sortzaile digital kuir eta independentistaren diseinua.
Gogora ekarri dut, lehenengo, Isabel Díaz Ayusok alde egin duenean Imanol Pradales lehendakariak... [+]
Noizbehinka aipatu ohi da zientzia, edo hobe esanda akademia, gizartetik urrunegi dagoela. Gauzak honela, aditu eta arituen arteko distantzia ahalik eta txikien izatea da jasangarritasunaren zientziaren zioetako bat. Jasangarritasunaren arloan aritzen garen zientzialariok... [+]
Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]
Nork sinesten du urtebetean Ordiziako errealitatea goitik behera aldatu dela eta desorekak desagertu direla?
Udaberriko oporren ataritan egunkarietan Begoña Pedrosak eman zigun titularra: Ordiziak ez du desorekei aurre egiteko plan berezirik behar... [+]
“Hauxe titulu bitxia” erranen du aspaldian leitzen nauen ARGIAko irakurleak. Jakingo du halaber Stanley Kubrick zinegilearen azken filmaren zale amorratua naizela. Horrek hura esplika dezake. Funtsean, begiak zabal itxita begiratzen diogu munduari, bereziki Gazako... [+]
Badirudi Europar Batasuna eskalada beliko betean sartu dela. Munduaren ordena geopolitikoa kolokan dabil eta Europak bertan zuen pribilegiozko lekua galtzeko arriskua ikusi du. Autonomia estrategikoaren lemapean, beste neurri askoren artean, industria armamentistikoa... [+]