Askotan esan izan dugu perla edo bitxi baten aurrean aurkitzen garela liburu bat komentatzerakoan; honetan ere gauza bera esaten ekin behar diogu. Izan ere, Mem Fox idazle australiarraren eta Helen Oxenbury ilustratzaile ingelesaren artean egindako obra hau bitxikeria bat da. Obra sinple eta sakona, bere mezu ustez azalekoan ideia sakonak transmititzen dituen obra ederra.
Fox ez da hain ezaguna gure artean; Oxenbury, aldiz, nahiko ezaguna da nahiz eta euskaraz 2013an argitaratutako Hartza ehizatzera goaz izan bere lanik ezagunena. Hala ere, bata nahiz bestea erreferenteak dira nazioarteko haur literaturan, eta orain beren obraz gozatzeko parada dugu.
Hamar hatz ttipi eta hamar behatz ttipi irakurle berriei edo oraindik irakurtzen ez dakitenei ere erakusteko moduko lan goxoa dugu. Liburuak egitura errepikakorra du: “Behin batean bazen haurtxo bat hemendik urrun sortu zena. Eta beste haurtxo bat hurrengo egunean bertan sortu zena. Eta haurtxo horiek biek, gertatu ohi den moduan, hamar hatz ttipi zituzten eskuetan eta hamar behatz ttipi oinetan…”; irudietan bi haur, bata beltzarana, bestea ile gorriduna, ikus ditzakegu; ezberdinak baina era berean antzekoak. Eta joko hori errepikatzen da beste hiru aldiz, arraza ezberdinetako haurrak azalduz, eta gehituz. Bi haur berri aurkezten diren bakoitzean lehengoak ere ageri direlako hau koadrila handia, ezberdinak baina aldi berean berdinak (denek dituzte hamar hatz txiki eta beste hamar behatz txiki).
Irudiak, azalekoan ikus daiteken moduan, argiak dira, islatu nahi dutenak argi eta garbi erakusten dituztenak; eta kasu bakan batzuetan izan ezik, atzealdea zuria dutenak, ikuslearen arreta ez dadin desbideratu. Egia da eskimala edo basamortuko haurrak islatzean iglu bat edo jaima bat ere agertzen direla… agian ezberdintasun horretan haurren berdintasun ideia are gehiago indartzeko.
Horixe da liburu honen ideia nagusia. Liburu honen indarra aldiz, ideia horretan eta egileek lortu duten goxotasunean dago… haur protagonisten irribarreetan eta amaieran argi eta garbi erakusten zaigun goxotasunean.
Lautadako mamua
Xabier Montoia
Elkar, 2024
112 orrialde
Eleberri labur honetan egileak XIX. mendeko Euskal Herrira garamatza, sekulako sona hartu zuen Juan Diaz de Garaio hiltzailea duela protagonista. Arabako landa guneko jendarte tradizional eta giro hotzean barneratzen... [+]
Kanbodiako enbaxada
Zadie Smith
Itzulpena: Garazi Ugalde
Igela, 2022
-----------------------------------------------------
Batek baino gehiagok askatu ezin duen ideia faltsua da Europa jende berdinez soilik dagoela eraikita. Eta ez bakarrik faxistek. Egiatan, gutako... [+]
Carmilla
J. T. Sheridan Le Fanu
Itzulpena: maialen berasategi
Erein, 2025
------------------------------------------------------------------------
Literatura unibertsala bilduman argitaratu berri dute J. T. Sheridan Le Fanu irlandarraren 1872ko Carmilla. Maialen... [+]
Agur Karibu
Marian Porcel
Elkar, 2025
SIMULAKRO BAT
Leire Ugadi
Elkar, 2025
---------------------------------------------------------------------
Hitzak hautsi egin dezake, kolpatu, arrakalatu eta apurtu. Simulakro bat (Elkar, 2025) izendatu du Leire Ugadik (Urduña, 1996) simulakro hutsetik harago... [+]
Zoriona, edo antzeko zerbait
Karmele Mitxelena
Elkar, 2024
------------------------------------------------------------------
Helduentzat bigarren liburua du Karmele Mitxelenak. Lehenengoa ipuin liburua izan zen, eta honetan ere nabari zaio ipuingile eskua; izan ere,... [+]
Lur jota Parisen eta Londresen
George Orwell
Igela, 2025
George Orwell Abereen etxaldea (Animal farm, 1945) eta 1984 (1949) eleberriengatik ezagutzen dugu, euskarara itzuliak biak. Baina horien aurretik Down... [+]
Antzinako berri-berriak
Kae Tempest
Igela, 2022
-----------------------------------------------------------------
This poem was written to read aloud / Poema hau ozen irakurtzeko idatzi zen.
Horrela hasten da Kae Tempesten Antzinako berri-berriak liburua, lehen... [+]
Txori Gorri. Andre siux baten idazlanak
Zitkala- Sa
Testu zaharrak, 2022
Zitkala-Sa hegoaldeko Dakoten erreserban (AEB) jaio zen 1876an. Eskolan asimilazioan oinarritutako hezkuntza jaso zuen, eta horren... [+]
TARTARO
Testuak: Xantal Barnetxe
Ilustrazioak: Leire Perret
Ikas, 2025
--------------------------------------------------------------------
Tartaro infernuaren antzeko tokia dugu antzinako Grezian, baita pertsonaia mitologikoa ere, Virgiliok aipatua aspaldian eta... [+]
Amaieratik hasi. Euskal feminismoa, aldaketarako paradigma
Naia Torrealdai Mandaluniz
Txalaparta, 2025
-----------------------------------------------------------
Naia Torrealdai Mandalunizek Amaieratik hasi. Euskal feminismoa, aldaketarako paradigma saiakera argitaratu... [+]
hezur berriak
Ane Labaka Mayoz
Susa, 2025
Tapakia
Maite gurrutxaga
Erein, 2025
-----------------------------------------------------------
Tapakia liburu honen azala ikusten badugu, bertan sagu pipertu bat ikus dezakegu lehortzen ari den tapaki zuri-zuri baten ondoan. Gero, normalean kasu gutxi egiten diegun... [+]
Zuzi iraxegia. euskal emakume idazleak eta literatura klasikoa
Amaia Alvarez Uria
Testu zaharrak, 2024
----------------------------------------------------------------
Liburua esku artean izan aurretik ere arnas luze bat atera zitzaidan barru- barrutik: “ze... [+]
Martin Martina eta urrezko orraziaren misterioa
Amancay Gaztañaga
Elkar, 2024
-----------------------------------------------------
Amancay Gaztañagak Martin Martina eta urrezko orraziaren misterioa kaleratu du Alain Martinezen ilustrazioek lagunduta... [+]