EAJ eta PSEk, PPren laguntzaz elkartasunetik gutxi duen zerga-babesa edo “ezkutu fiskala” berpiztu dute Gipuzkoako aberatsenentzat, eta aldi berean menpekotasuna saihesteko laguntzak murriztu dizkie 4.330 familiari. Halaxe da.
Gipuzkoako Batzar Nagusiek lehen urratsa eman dute aurreko foru gobernu taldeak ezarritako Fortuna Handien eta Aberastasunaren gaineko zerga derogatzeko. Inposatu nahi duten zerga-ordainketarako sistema berriaren parte da neurri hori, eta patronalari mesede handia egingo dio, besteak beste lortu dutelako Sozietate zergako karga-tasa jaistea.
Erreforma fiskalaren memoriak baieztatu du 875 pertsonak gozatuko dutela “ezkutu fiskalaz” eta batez beste 38.000 euro gutxiago ekarriko dutela Gipuzkoako foru ogasunera. Datu odoltsu eta eskandaluzkoa: lurralde horretako 38 lagun aberatsenek –12,8 milioi eurotik gorako ondarea dutenak– 15 milioi euro aurreztuko dituzte, diru-kutxa publikora ekarri behar izan gabe. Ogasunak Gipuzkoako super-aberatsei 408.316 euro oparituko die batez beste urtero. Bitartean, menpekotasuna saihesteko laguntza behar duten 16.697 lagunek –4.330 familia– murrizketak jasan dituzte: urtean 300 eta 1.000 euro artean.
Gezurra da ez dagoela dirurik diru-kutxa publikorako eta ondorioz murrizketa sozialak egin behar direla; Gipuzkoan ikusten ari gara. Aipatu alderdi horiek, euren zerga politikekin pribilegiatu batzuk zerbitzatzen dituzte. Murrizketen kontrako manifestariei ez zaie arrazoirik falta “hau lapurreta da!” oihukatzen dutenean: “Ez da dirurik falta, lapurrak daude soberan”.
Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.
Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!
Madrilgo Fiskaltzak bost urteko kartzela zigorra eskatzen du futbol jokalari ohiarentzat, 2010, 2011 eta 2012. urteetan Ogasunari iruzur fiskala egitea egotzita.
Urtarrilaren 22an Madrilen epaituko dute Tolosako futbolari ohia. Bost urteko espetxe zigorra eskatu du fiskaltzak, Real Madrileko jokalaria zela, bi milioi euroko iruzurra egitea leporatuta.
Europan zerga txikiak ordaintzen dituzte interneteko erraldoi teknologikoek (Google, Apple, Facebook, Amazon…) eta horiei enpresa digitalen gaineko zerga, Google tasa delakoa, aplikatu nahi zaie Europar Batasunean, baina herrialde guztiak ez daude ados. Erabakitzen dena erabakitzen dela, Frantziak zerga ezarriko duela adierazi berri du Bruno Le Maire Finantza ministroak.
Carpentras hiriko (Frantzia hegoaldean) epaile batek errugabe deklaratu du Nicole Briend: erretiroa hartutako irakaslea, BNPk burutzen duen iruzur fiskala salatzeko bere bulegoetan aulkiak lapurtzeko ekintzan hartu zuen parte. Sei urteko espetxe zigorra eta 75.000 euroko isuna arriskatzen zituen, baina epaileak erabat libre utzi du.
Pedro Sánchezek Espainiako Gobernua hartzearekin, batek baino gehiagok gogorarazi dio duela hilabete eta erdi eskas aurrekontu “alternatiboak” plazaratu zituenean hitz emandakoak. Tartean, enpresei eta bankuei zergak igotzeko neurria dago, modu horretan gastu soziala ordaintzeko.
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidente berriak bere ibilaldia hasi du Mariano Rajoyk ezarritako Estatuko Aurrekontu Orokorrek lotuta. Uda ondorenean, baina, 2019koak aurkeztu beharko ditu. Horregatik, komeni da duela hilabete aurkeztu zituen bere plan alternatiboak gogoraraztea, gastu sozial eta zerga gehiagoko Estatua batean oinarrituak.
2006-2009 urteen bitartean Osakidetzako itxaron zerrendak kanpora ateratzean emandako ustezko irregulartasunengatik hasi zen “Margüello kasuaren” ikerketa 2009an, eta momentu hauetan Bizkaiko Auzitegi Probintzialaren sententziaren zain dago. Zuzenean kaltetua izan den Eusko Jaurlaritzak hasiera batean akusatuei egindako eskaera ekonomikoak erretiratu ditu argudiatuz ondarearen gaineko kalteak “ez direla frogatu epaiketan zehar”, pazienteak behar bezala artatuak izan... [+]
140 urte bete dira Kontzertu Ekonomikoa sortu zela Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarentzat. Euskal erakundeek garrantzi handiz ospatu dute teorian porrot baten emaitza dena, foruen abolizioaren ondoren, gure burujabetzaren azken hondar gisa hartu izan da zerga sistema berezia.
140 urte bete dira Kontzertu Ekonomikoa sortu zela Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarentzat. Euskal erakundeek garrantzi handiz ospatu dute teorian porrot baten emaitza dena, foruen abolizioaren ondoren, gure burujabetzaren azken hondar gisa hartu izan da zerga sistema berezia.
Astelehenean zen, otsailaren 12an, epaiketaren eguna Parisko auzitegian: planetako multinazionalik erraldoienetakoa den Apple mugimendu altermundialisten ikurretakoa den ATTAC elkartea auzitegietan itotzen ahalegintzeko auzi saioa. Parisko goi epaitegiaren atarian militanteek “L’Empire contre ATTAC” antzeztu dute Stars War saileko film berri bat bailitzan, filmaren bigarren atalaren frantsesezko tituluaren hitzekin jolas eginez. Inperioa kontraerasoan datorrela, alegia…... [+]