2018ko apirilaren 01an
15/32 (2016) Morteroa eta altzairua. 60 x 90 x 50 cm.
15/32 (2016) Morteroa eta altzairua. 60 x 90 x 50 cm.

Batzuetan erreferentzia garbia da, eta materiak harritzen zaitu: indioilarraren bi luma, metalizatuak, marmorezko euskarri batean sartuak. 2017ko Antton Abbadia saria jaso zuenean Ibon Sarasolari eman zioten oroigarria berak egin zuen. Beste batzuetan ez dago erreferentzia argirik, materia baino ez duzu begien aurrean, materia eta forma, eta orduan hagitzez ederragoa da, enigmatikoa.

Gaztea da Xare Alvarez Berakoetxea (Donostia, 1990eko ekainaren 25a). Pauso sendoz hasi du bidea: Parisen erakutsi du, Bilbon, leku askotan; bekak jaso ditu, sariak han eta hemen. Ohorezko aipamena jaso zuen 2016an Gipuzkoako Artista Berrien programan, hemen ikus dezakezun lan honekin: 15/32.

Ikuslea iristen da lanaren aurrera eta galdera sortzen zaio: zer da hau? Harria dirudi, astuna ematen du, altzairuzko beso sendo batek dauka paretari lotuta, besoa bera ere piezaren parte bihurtzeraino. Aztarna bat ematen du, auskalo nondik iritsitako harri bat, fosil bat, aztarna bat inolaz ere. Zeren aztarna ote da hau? Enigma martxan da. Gero izenburua daukazu, 15/32, signatura bat, kode bat akaso?

Azalpenak enigma ederrago bilakatzen du. Izenburua lanari buruz ari da, beti bezala, baina ez dio lanari testuinguru bat eman nahi, lanaz kanpo dagoen erreferentzia bat, ikusleak beste zerbaitekin lotzeko pista bat, askotan gertatu ohi denaren kontrara. Aldiz, lanaren muinari dagokio, prozesuari buruz ari da, materiari buruz: 15 litro ur, 32 kilo zementu. Horixe da dena.

Eta ikuslea badoa erakusketatik, eta arte lana materiaren aztarna dela ohartzen da, arteak beharbada gauzen materialtasuna bera ekartzen digula muturren aurrera, gehienetan gure begiek ikusi ere egiten ez dituzten gauzak, beste denbora bat. Beste denbora bat, aztarnarik ezaren aztarnak ikusteko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eskultura
2024-02-25 | Hedoi Etxarte
Chillida izan beharraz

Eduardo Chillidaren jaiotzaren mendeurrenaren kontura, ideologia guztietako hedabideetan hagiografiak izan dira nagusi eta ez da inolako aipamenik egin bere “gaztaro falangista ultra eta erradikalaz”.


Mañariako grisa

1970eko hamarkada hasieran, Robert Smithson artistak bogan zegoen arte minimalista auzitan jarri eta artea paisaian eta naturan bertan egin zitekeelaren ideia zabaldu zuen. Hartara, sortze-ideia horri segika, lursailean prestakuntzak egiten hasi zen hainbat artista, beren... [+]


“Gure herria matriarkalista da eta beste nortasun bat eman nahi izan diet eskulturei”

Xabier Santxotena Alsua (Bozate, 1946) eskulturagilea da. Egurra du lanabes, eta pieza erraldoiak egiten ditu. Buru-belarri dabil uneotan emakumeei eskulturen bidezko aitortza egiten. Agota dela dio harro, “egurraren gremio edo kolektibokoa”. Jorge Oteiza... [+]


“Betirako” Nafarroan gordetzeko eskaera

Pompeluko togatusa Nafarroako Museoan dago ikusgai azken urtebetean, baina urte luzez galduta egon da bere pista. Duela 128 urte aurkitu zuten Iruñeko Alde Zaharrean, munduko aberats baten gordailuan egon da urte batzuetan eta haren jabetza estatubatuar batena da egun.


Buru-belarri, burugogor!

Bilatzeak, etengabe bide baten bila abiatzeak, nahi zein espero ez duguna aurkitzea dakar. Artista bat bilaketa gose hori elikatu beharrean dago bere espiritua bizirik mantendu nahi badu. Burugogorkeria handia ere beharko du bere ibilerak. Bide berriak bilatu, azalberritu eta... [+]


Eguneraketa berriak daude