Sekretua, anonimatua eta gardentasuna

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Adierazpen askatasuna, informazio eskubidea. Halako hitzak ahoskatu genituen 1983ko apirilaren 18an UPV/EHUko Informazio Fakultatean egin genuen batzar jendetsuan. 19 urte nituen. Xabier Sánchez Erauskin kazetaria kartzelara zihoan bi artikulu idazteagatik: ETAko presoen bi arreba eta erregeak egindako bisitari buruzko El paseíllo y la espantá. Bestelako garaiak ziren.

Adierazpen askatasuna. Halako hitzak Barakaldoko pankarta batean 2015eko maiatzean Kaiet Prieto atxilotu zutenean. Hitz berberak 2018ko otsailean absolbitu dutenean. “Zure borroka, gure eredu” twitterren argitaratzea, sinatuta, hori delitua.  Bestelako garaiak dira.

PPk sare sozialetako anonimatua galarazteko neurriak hartu nahi ditu. Mehatxuak, erasoak eta inpunitatea ekiditeko. Egia da, eta ni ados nago. Erraza baita profil faltsutik gorrotoa sustatzea, eta homofobia, arrazismoa edota indarkeria matxista.  Ala bestelako mezuak debekatzea da helburua?

Informazio eskubidea. Halako argudioa erabili da Ugarteko ezizeneko ertzain-buruak jarritako salaketaren epaiketan. Eta epaileak informazio askatasuna lehenetsi du, agintari horren ohorea eta intimitatearen gainetik. Jakiteko eskubidea dugulako.

Seguritate zibernetikoaren izenean iragarri du RTVE korporazioak bere langileen posta elektronikoak miatzeko eskubidea duela. Haserre bizia sortarazi du kazetarien artean. Sekretu profesionalaren aurkako atentatua dela diote.  Kazetari batek bere “iturriak” babestu behar omen dituela. Iturriak? Zeintzuk dira ditugun albisteen iturriak? Gobernuak, erakundeak, sindikatuak, seguritate-indarrak, adituak… Zenbat aldiz erabili du kazetari batek babestu beharreko iturri bat? Sekretu profesionala da kazetariena? Eta militarrena? Ertzainena ez al da sekretu profesionala? Gobernuko presidentearena?

Halaxe, sekretutzat, jo du Espainiako Gobernuak Arabia Saudirekin defentsa alorrean duen akordioaren inguruko informazioa, elkarren babesa izango dute. Bien bitartean, Arantxa Tapia sailburuak iragarri du gero eta garrantzi handiagoa duela Euskadirentzat monarkia absolutu horren merkatuak.

Euskadik Transparency International España delako ebaluazioan lehen postua lortu du 2012, 2014 eta 2016. urteetan. Nork nori nor? Noiz? Non? Zertarako eta zergatik da Arabia Saudi Euskadirentzat merkatu estrategikoa?  

Irekia eta gardena behar du gaurko komunikazioak. Norabide bakarreko komunikazioak eta norabide bakarreko eskubideek ez dute gaur zentzurik. Whatsappen bezala, nik zurea ikusi ahal izateko, zuk nirea ikusteko eskubidea izan behar duzu. Besterekikotasunean oinarritutako komunikazioa. Alex de la Iglesiasen azken filmak, Ezezagun perfektuak, erakutsi digu zer behar dugun: informazioa eta sekretuak partekatzeak sor dezakeen akelarre garbitzailea.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


ASTEKARIA
2018ko otsailaren 25
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-09-20 | Iraitz Amor Pla
Dutxa hotz bat denontzat

Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]


2025-09-19 | Haritz Arabaolaza
Kritikoak edo kritikariak

Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]


Sindikalgintza hezkuntza publikoan: borrokatzen jarraitzeko beharra

Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]


2025-09-18 | Josu Iraeta
Noren zerbitzura dago Ertzaintza?

Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.

Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]


Irun ez da Iran

Nahiz eta, entzun dudanez, hala deitzen dioten gertuko herri batekoek. Mugako biztanleok izaera jakin bat omen dugu; nabaritzen omen zaigu inguru horretakoak garela, esaterako, irundarroi. Ba omen dugu zera berezi bat. Ez dut gehiegi sinesten kontu horietan, ondoren zera hori ez... [+]


2025-09-17 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Beste western bat

The Searchers filma ari ginen ikusten. Western bat, klasiko bat. Indioek Texaseko familia bati eraso egin eta bahituta eramango dute alaba. John Waynek urteak emango ditu indio gaiztoen atzetik alaba hura erreskatatu nahian. Filmak, bistan da, ez du kontatzen nolakoa zen Amerika... [+]


Analisia
Trenez, posible bada

Ordenagailua piztear nintzela, eta udako azken eskaera bailitzan, “amatxo, kontatu artikuluan gaurko karreran ze ondo ibili naizen” eskatu dit txikiak. Kontatu diot trenei buruz hitz egin behar nuela gaurkoan, ez etapen amaierei buruz edota Palestinako banderek izan... [+]


2025-09-17 | Itxaro Borda
Larrazkena

Badirudi larrazkena agorrila erditsutan hasten dela aldaketa klimatikoaren ondorioz. Euri eskasez hostoak firurikan erortzen dira eta Otso Errekako iraztorrak denbora baino lehen gorritzen dabiltza: ikusgarria da! Historiako udarik beroena ukan dugu aurten eta tenperaturek... [+]


2025-09-17 | Cira Crespo
Modernoak gara?

Moderno izateak, hiztegiaren arabera, “gaurkoa, egungoa; garai berekoa” esan nahi du, eta baita ere, “jakintzak edo teknikak berrikitan eginiko aurrerapenez baliatzen dena”. Baina aro modernoa eta modernitatea aro historiko bat ere izan daitezke; hain... [+]


2025-09-17 | Iñaki Murua
'Azalapain'

Bai azalak emonbe! Esaten dute Ondarroan, norbait nabarmen gizenduta ikustean. Ezagun bati alderantzizkoa entzun nion azalari buruz: “Azala hain daukat gorputzaren neurri justukoa, ezen norbaiti keinu egiteko begi bat ixten dudanean uzkerrak ihes egiten... [+]


2025-09-17 | Mikel Zurbano
Berdintasuna

Thomas Piketty eta Michael J. Sandel egileek berdintasunaren kontzeptua jorratzen duen liburua argitaratu dute aurten: Equality. What it means and why it matters (Berdintasuna. Zer esan nahi du eta zergatik du garrantzia, Polity argitaletxea). Pentsamendu garaikidean ospe handia... [+]


Teknologia
Tescreal

Radical futures diseinu espekulatibora zuzentzen den estudioak aurkezpen interesgarri bat partekatu du: A quick guide to the mythologies driving tech power (gida azkarra teknologien boterean daudenak gidatzen dituzten mitologien inguruan). Bertan diote Silicom Valleyko eliteak... [+]


Suteak, noren mesederako?

Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?


2025-09-15 | Behe Banda
BARRA WARROAK
Norbere leihotik

Ez nuke zuen eguna izorratu nahi; ez jende guztia hitz egiten ari denaz hitz egin ere, baina azken asteotan, uda mugitu honen ondoren, sukaldeko leiho ondoko aulkian eseri eta munduari begira jarrita egon naiz. Begiak zabal-zabalik eta isil-isilik begiratu diot munduari bi... [+]


Eguneraketa berriak daude