Esklabo lana behar da janari merkeak ekoizteko Europako masarentzat

  • Kopa bat ardo baino merkeagoko oilaskoa, hutsa balio duen saltxitxa, Andaluziatik edo Marokotik etorrita ere bertako sagarra baino gutxiago kostako zaizun marrubia... nola litezke hain prezio merkeetan supermerkatuan? Low cost elikagaiok ezkutatzen dituzte, banatzaileek baserritar txikiei egiten dieten bulling-az gain, nekazaritza industrialaren katean ari diren milaka langileren miseriazko soldatak. Esklabo lanean dihardute Mediterraneoan... baina baita Alemania aberatsean ere.

Pello Zubiria Kamino @pellozubiria
2018ko otsailaren 11
C. Saezen argazkian, emakumeak marrubiak biltzen fruituz eta lorez mukuru dauden landareen artean, Andaluziako Huelvan. Asko Marokoko landagune txiroetatik eraman dituzte, eta bere familien bizimodua hobetzeko diru iturri erakargarria nagusiekiko menpekot
C. Saezen argazkian, emakumeak marrubiak biltzen fruituz eta lorez mukuru dauden landareen artean, Andaluziako Huelvan. Asko Marokoko landagune txiroetatik eraman dituzte, eta bere familien bizimodua hobetzeko diru iturri erakargarria nagusiekiko menpekotasun itzelaz pagatzen dute. Horiek bildutako marrubiak, gero, pabilioi handietan beste emakume batzuk ľlan baldintza gogorretan ari direnak hauek ereľ sailkatu eta ontziratuko dituzte.

“Ekonomia neoliberalaren joko arauekin, janariak merke egon daitezen zurrupaketa eta prekarietatea egon behar dute”, egia garden horrekin egiten dio sarrera Soberanía Alimentaria aldizkariak 30. zenbakiari, argituz zurrupaketa eta prekarietate hori ezartzen dizkietela ekosistemei, animaliei, landareei, kulturei eta, zalantzarik gabe, pertsonei. Zanpaketaren adibide zehatzak eskaintzen ditu, Europako herritarrentzako janari merkeen ekoizpen eta transformazio kateetan ari diren langileenak.

GRAIN erakunde altermundialistak eta Via Campesina mugimenduak gaztelaniaz plazaratutako agerkariak editorialean dioenez, zanpaketak itxura ezberdinak erakusten ditu nozitzen dituzten pertsonen generoaren edo jatorriaren arabera eta oso ezberdin ageri dira munduaren Ipar aberatsean edo Hego txiroan, “baina gaur egun migrazioak eta globalizazioa direla medio, badira iparraldeak hegoaldean eta hegoaldeak iparraldean”. Izan ere, nork espero luke aurkitzea Alemania txit aberatsean Grezian ere pertsegitzen diren lan baldintzak?

Esklabo lana Alemaniako haragi industrian” aurkeztu du Guido Grüner ALSO erakundearen Saxonia Behereko arduradunak. ALSOk 35 urte daramatza bere burua estatu sozial izendatzen duen Alemanian langabetu eta prekarioek nozitzen dituzten bizi baldintzak salatu eta aldatzeko lanean. 2008an hasi ziren eskualdeko nekazariekin elkarlanean, hauek esne erosle handiei hornidura-greba egin zietenean. Elikagai industrialen katean ari diren langileei aholkularitza juridikoa eta babesa eskaintzen diete.

Saxonia Beherean laguntza eske datozkien gehienak hiltegi handietako langileak dira, marka ezagunentzako oilaskoak (Heidemark, PHW/Wiesenhof...), txerrikiak (Danish Crown, Tönnies, Vion, Westfleisch) edo txekor haragien ekoizten ari direnak. Mundu osora esportatzen dute enpresok eta Alemanian beren okelak saltzen dituzte Aldi, Edeka, Lidl, Rewe eta beste supermerkatuek, beren prezio apalekin txikizkako salmenten %90etik gora kontrolatuz.

2013an sindikatu, hainbat talde kristau eta besteren laguntzarekin langileok egindako protesten ondorioz, Alemaniako estatuak neurriak hartu zituen lanaren arauketan, tartean okela industriako langileen alorrean: gutxieneko soldata orduko 9 eurotan finkatu, bizileku kolektiboetan dutxa eta bestelakoak bermatu... “baina urteon ondoren esan dezakegu –dio Grünerrek– estandar horiek ere ez direla betetzen”. XXI. mendea iritsita, ugazabak sekula baino errazago dauka edozein zirrikitu baliatzea.

Hasteko, langileek frogako aldi bat igaro behar dute, eta hor babesik gabe aurkitzen da, kexarik txikiena azaldu edo gaixotuz gero kalera joateko beldurrez. Baina kontratua lortuta ere, lan orduak inork ez dituela kontrolatzen dio Grünerrek, aholku eske etortzen zaizkiela hilabetean 200dik gora ordu –“sarritan 240 eta baita 280 ere“– sartzen dituzten langileak , astean sei egunez 14na orduz ari direnak. Ez nolanahiko beharretan, frigorifikoetan, zama handiak mugitzen, erritmo bortitzetan...

Langilea legez konpainia handientzat ez baina aldi baterako lanen kontratentzako ari denez, edo kontrata baten azpikontrata batentzat... norengana jo kexatzera, gaixotasun atsedena eskatzera, edo ordutegi zehatza zein den galdezka? Babesik ez edukitzen hasita, asko dira kontratu bat sinatzearen truke enkargatuari 500 euro pagatu beharrean aurkitu direnak. Eta soldata minimoa nola bermatu ugazabak kalkulatzen baldin badu ez orduka baina ekoiztutako ale edo kiloen arabera? Nork kontrolatzen ditu atzerritik etorrita taldeka bizitzera behartutako langileoi enpresek alokatzen dizkieten logelen prezioak?

Desgaraiko marrubien mamia

Hegaztien txertatze eta garraioan ari diren langileen jarduera are tamalgarriagoa da, Gruido Grünerrek azaldu duenez. Saxonia Behereak 300 milioi hegazti hazten ditu urtero granja handietan, hiltegi industrialetara eraman behar direnak.

Furgoneta eta mikrobusetan eramandako koadrillak doaz etxaldez etxalde milaka hegazti harrapatu, kaioletan sartu eta kamioietan zamatzeko lan gogorrera, janzki egokirik gabe gehienetan, lana eskuz eginez hautsez eta simaurraren amoniakoz betetako biltegi ilunetan. Kualifikaziorik gutxieneko lana izaki, baldintzarik txarrenak ere langileok jasaten dituzte, sarritan kontraturik gabe, ugazabak lagatako etxebizitza kolektiboetan biziz, errenta garestia jornaletik zuzenean deskontatzen dietela... Ez da kointzidentzia hegazti garraioan ari diren koadrilletako gehienak etorkinez osatuta egotea.

Alemaniakoaz gain, Soberania Alimentaria-ren dossierrak aztertzen ditu Europako bi kasu gehiago: “Almeriako elikagaien manipulazio zentroak barrutik ikusita” idatzi du bertako langile batek L.G. sinadurapean. Juana Moreno Nieto eta Emmanuelle Helliok “Andaluziako eta Marokoko marrubitan ari diren emakume jornaleroak”. Carlos de Castro, Alessandra Corrado eta Domenico Perrotta unibertsitateko irakasleek, berriz, azaldu dute nolaz den “migrazioa, hornidura globalizatuzko kateentzako osagai gakoa”.

Sasoitik kanpo ekoitzi eta kontsumitzen den marrubi gorriak –martxoa amaitzerako kaletarrak aspertuta egongo dira horiek jatez, nahiz eta hemengo baratze eta pendizetakoa orduantxe hasi loratzen– bere mamian darama elikagaien ekoizpen industrializatu globalaren azalpena. Europako ekoizle gehienak, baita negutegi eraginkorrenekin ari direnak ere, krisian daude Andaluziako Huelvan eta Marokon hazten dituzten marrubiaren konkurrentziari aurre egin ezinik.

Superretan asteotan aurkituko ditugun marrubiok haztearen inguruan nekazaritza eredu oso teknifikatua antolatu da, esportaziorako prestatua, produkzio koste handikoa: pestizida, ongarri kimiko, negutegien plastiko eta beste azpiegitura, landare emankorren patente... eta oso lotuta dago super eta hiperren banaketa kate erraldoiei.

Eskulan handia ere eskatzen du, ordea. Horregatik aurten ere 60.000 langile temporero ariko dira Huelvan eta 20.000 Maroko iparraldean. Gehienak emakumeak. Huelvak dauzkan 10.000 hektarea negutegietan marrubiak landatu, zaindu eta biltzeko behar direnetako asko Marokotik heldu dira, 13 urte arteko umeak dauzkaten amak, 2007an marrubiaren patronalak, Espainiako Enplegu Agentziak eta Marokoko agintariek sinatutako tratuaren arabera: horrela bermatzen dute sasoia amaitutakoan Marokora itzuliko direla.

Emakume zailduon izerdia daramate superreko marrubi potolo horiek, pestizida koktelaz gain.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!


Laborantza industriala kanaletik interesatuko zaizu...
"Mitxoletak nahi ditugu", pestizida guztiak orain debekatzeko aldarria

Urriaren 5ean milaka pertsona bildu dira Frantziako Estatuko hirurehun hiri eta herri baino gehiagotako udaletxeen aurrean, "Nous voulons des coquelicots" (Mitxoletak nahi ditugu) deialdiarekin bat egiteko. Bi urte iraungo duen kanpainaren antolatzaileek ez dute huskeria eskatzen: pestizida kimiko guztiak debekatzea eta oraintxe bertan. Bioaniztasunaren hondamendiari eta gizakien pozoiketari behingoz erremedioa jartzea aldarrikatuko dute hileroko lehen ostiraletan.


2018-10-09 | Arabako Alea
Tomate hidroponikoen ustiapen handia jarri nahi du martxan multinazional batek Araban

Arabako Diputazioa eta Eusko Jaurlaritza multinazional batek aurkeztu duen proiektua aztertzen ari dira.


Bertoko baso ekoizleak
Alternatibarik onena onddoek eragindako pinu landaketen heriotza masiboaren aurrean

Dagoeneko badakigu Kalifornian jatorria duen Pinus radiata landaketa intentsiboek kolapsoa eragin dutela Bizkaiko paisaian. Aurreikuspenen arabera, bost urteren buruan pinu landaketa ia guztiak (70.000 ha baino gehiago Bizkaian) pinuen osasuna erabat kaltetzen duten honako hiru onddoek jota egongo dira: Banda gorria, Banda marroia eta Fusarium.


Dewayne Johnsonen minbiziak balioko ote du Roundupa debekatzeko?

Monsantok 289 milioi dolar ordaindu beharko dizkio San Frantziskoko udal langile bati Roundup herbizidak eragin duelako gizona hil-hurren daukan minbizia. Hala ebatzi du abuztuaren 11n Kaliforniako epaitegi batek. Epai historikoak berriro atera du eztabaida publikora munduan gehien kontsumitutako herbizida kimiko aspalditik susmagarria. Balioko du nekazaritza industrialaren oinarrietako bat dena debekatzeko? Ala nekazari profesional eta amateurrek jarraituko dute itsu erabiltzen?


2018-08-20 | Euskal Irratiak
Mikel Iribarren "Monsantok hiltzen du, Monsanto hil behar dela hain segur "

Estatu batuetan izan den auzi erabakia, azkarra da. Kaliforniako justiziak, 289 milioi dolarreko isuna pagatzea kondenatu du Monsanto, gaur egun Bayerren esku dena. Roundup produktuaren lanjerra onartu du auzitegiak, baratzezain honi. 1984 urtetik susmoak badira, glifosatak sortzen duen minaz, bainan lehen aldia da kondenatua dela horretarako.


Txina munduko soroak erosten ari da janari ekoizle handiena izateko

Txinako korporazio publiko eta pribatuek gaur egun mundu osoko hamar milioi hektarea lur lantzen dituzte. Indonesiatik Ukraina edo Frantzian barrena Boliviaraino, Txinak 2010etik 2016ra arte bostez biderkatu ditu atzerriko soro eta oihanetako inbertsioak. Pekingo gobernuaren ildo estrategiko nagusietakoa dira, bai munduko herrialde handieneko biztanlegoaren elikadura bermatzeko eta bai planetako janari ekoizle nagusi bihurtzeko datozen urteetan.


Ardoak pestizidak daramatzanez, ezagutu ditzagun haien zaporeak

Guztiok edan dugu noizbait, edo sarri, baso erdi bat pestizida, ekologikoak ez diren ardorik onenetan ere badaudelako. Gilles-Eric Seralini zientzialariak eta Jerome Douzelet sukaldariak dastatzaile jakitunei eta sukaldari ezagunei proposatu diete kalitate handiko ardoak probatuz daramatzaten botiken zaporeak aurkitu eta zehaztea. Liburu berri batean azaldu dute zein zapore daukaten edaten ditugun mama goxoen pozoi ohikoenek.


2017-12-07 | ARGIA
Aguxtin Errotabeherek aurkeztu du Jean Errekart, Amikuzeko paisaia aldatu zuen politikaria

Aguxtin Errotabeherek Jean Errekart Amikuzeko politikari famatuaren biografia plazaratu berri du: "Jean Errecart: la gran mutation". Euskal Irratietan Goiz Berri saioan egindako elkarrizketan egileak laburbildu du Iparraldeko eta bereziki Amikuzeko ekonomian eta gizartean hain arrasto sakona utzi zuen gizonaren bizitza.


2017-09-04 | Unai Brea
Bayerrek Monsanto erostea zer ondorio izan dezakeen ikertu nahi du Europak

Europako Batzordeak iragarri du sakon aztertu nahi duela Bayer konpainiak Monsanto erosteak kalterik egingo ote dion pestiziden eta hazien merkatuari. Bruselak adierazi du fusio-operazioa burutzeak bi arlo horietako munduko enpresarik handiena sortuko lukeela, eta horrek lehiakortasuna gutxitzeko arriskua dakarrela.


2017-06-25 | Unai Brea
Nekazaritzako transnazionalen fusioa
Elikagaien sorrera, gutxi batzuen esku geratzeko arriskuan

2016ko irailean, batez ere aspirinengatik ezagun den Bayer alemaniarrak beste gauza askorengatik ezaguna den Monsanto estatubatuarra erosi zuen, 66.000 milioi dolarren truke. Azken hiru urteetan ematen ari diren hazi industrialen eta nekazaritzako produktu kimikoen alorreko fusioetan ezagunena eta aipatuena izan da, baina ez bakarra: sektoreko beste konpainia erraldoi batzuk are erraldoiago bihurtzeko prozesuan daude murgilduta bete-betean. Operazioak ez dira guztiz burutu, agintarien baimen... [+]


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude