Emakumeak borrokan

Amiantoak 4.000 langile hil ditu jadanik

  • Duela urte batzuk pentsatzen zen amiantoarena esajerazioa zela, produktu kantzerigeno horrek hurrengo hamarkadetan milaka lagun hilko zituela esaten zenean.

Juan Mari Arregi
2017ko azaroaren 05a

Seguruenik ez dugu inoiz amiantoak hildakoen zifra zehatza jakingo, baina badakigu 1994tik 2008ra Espainiako Estatuan gutxienez 4.000 pertsonak galdu dutela bizia haren ondorioz. Enpresa eta sektore askotan erabili zen amiantoa: laneko gaixotasunak, produktuarekin kontaktua izan eta handik urte askora azaleratzen dira. Azkeneko aldiz 80ko eta 90eko hamarkadetan erabili zen gurean, 2002an debekatu egin baitzen. Horregatik diogu hurrengo urteetan amianto hiltzailearen ondorioek hor segituko duela.

Minerala ezkutatuta egon da eta bere biktimen gehiengoak ez du laneko gaixotasunaren aitortzarik izan, ezta indemnizaziorik jaso ere. Kalteturiko hainbat senideren irmotasunak –CCOO eta beste sindikatu batzuek lagunduta– ekarri du auzia Gasteizko legebiltzarreraino iristea Bildu, EAJ eta PSEren eskutik, eta hortik Madrileraino. PP kontra izanda ere, Madrilen onartu da amiantoak kalteturiko pertsonentzako konpentsazio funtsa eskatzen duen proposamena; enpresek, mutuek eta aurrekontuek elikatuko dute.

Beharrezkoa da funts horren alderdi sustatzaileak geldi ez geratzea eta Espainiako Gobernuari eskatzea berehala martxan jar dezala funtsa. Asko baitira inolako konpentsaziorik gabe hiltzen diren biktimak eta haien senideak ere ahanzturan geratzen baitira. Gobernuek baimendu zuten 2002ra arte amiantoarekin lan egitea, bada orain haren biktima eta senideek ordain txiki bat izan beharko lukete behinik behin.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: Amiantoa

Amiantoa kanaletik interesatuko zaizu...
2019-05-22
Beste heriotza bat
CAFeko zuzendaritzari eskatu diote utz dezala amiantoaren biktimen kontrako "borroka judiziala"

Irungo CAFeko langile ohi bat hil da amiantoak sorturiko mesoteliomaren eraginez, Felix Vázquez. Gizarte Segurantzak aitortua zion ezintasun absolutua, mineral kantzerijenoak gaixotu zuela onartuta. Bere lankideek geldialdia egingo dute ostegunean, senideei elkartasuna adierazi eta CAFeko zuzendaritzaren jarrera salatzeko.


2019-01-29 | Iņigo Igartua
"Aiaraldean 10.000 langile egon ahal izan dira kontaktuan amiantoarekin, gaia oso kezkagarria da"

JUANJO BASTERRA RESPALDIZA (Areta, 1963), ROBERTO EIZMENDI LEKANDA (Laudio, 1954) eta JOSE ANTONIO TUESTA (Viana, 1940) Amiantoaren Biktimen Euskal Elkartearen -ASVIAMIE- Aiaraldeko taldeko kideak dira. Azaroan hasi ziren biltzen eta bi bilera jendetsu egin dituzte dagoeneko.


2018-12-18 | Iņigo Igartua
Frogatu dute Johnson & Johnson multinazionalak bazekiela haurrentzako hautsetan amiantoa erabiltzen zuela

1971. urtetik Johnson & Johnson farmazeutikak bazekien bere talko-hautsen produktu batzuetan amianto maila arriskutsuak zituztela, Reuters albiste agentziak egindako ikerketa batek frogatu duenez. Amiantoak minbizia eragiten du.


Amiantoak hildakoen kopurua bikoiztu egin da aurten EAEn

Amiantoak aurten 29. pertsona hil ditu jadanik, azkenekoa La Naval eta CAFen azpikontratata batentzat 70eko hamarkadan aritutako behargina.


"Amiantoak hil zuen Celestino", 30 urteren ondoren

Kostata, baina hiru hamarkadaren ostean hala ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak: lanean arnastutako amiantoaren erruz sortu zitzaion minbizia Celestino Tolosari. Hori frogatu nahian aspalditik dabil haren familia, eta kolpe latza jaso zuen maiatzean, Donostiako Auzitegiak helegitea atzera bota zuenean. Orain, bestelakoa izan da ebazpena.


2018-10-05 | Aiaraldea.eus
Jose Luis Landeta laudioarra amiantoak hil duela salatu dute

Jose Luis Landeta Ramosen omenezko elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian Laudion. Asteartean zendu zen Laudioko behargina, laringeko minbizia zela eta.


Autopsiarako frogak

Amiantoarekin gertatzen ari denak gero eta antza gehiago dauka gerraosteko eszenatoki ilun batekin, konpondu beharreko osasun arazo larri batekin baino. Orain jakin berri dugu Irungo familia baten historia: CAFen lan egiten zuen gizon batek bere birikak gordetzeko eskatu zuen hil aurretik, eta horri esker jakin dute amiantoa izan zela bere heriotza eragin zuena.


Asbestoak kutsaturiko birikak: autopsiarako frogak

Amiantoarekin gertatzen ari denak gero eta antza gehiago dauka gerraosteko eszenatoki ilun batekin, konpondu beharreko osasun arazo larri batekin baino. Orain jakin berri dugu Irungo familia baten historia: CAFen lan egiten zuen gizon batek bere birikak gordetzeko eskatu zuen hil aurretik, eta horri esker jakin dute amiantoa izan zela bere heriotza eragin zuena.


2018-04-26 | ARGIA
Amiantoaren biktimen alde lanuztea eta manifestazioa deitu ditu CAFeko enpresa batzordeak Beasainen

Amiantoaren ondorioz hildako langileen zerrenda gorantz doa Goierriko lantegian, azkenaldia beste lau lagun gehitu behar zaio eta jadanik 35 direla baieztatu dute enpresa batzordetik.


Amiantoaren genozidioa
Ahaztuen garrasia, egia eta justizia eske

Itxi ditzakegu begiak eta esan egungo bizimoduagatik ordaindu beharreko bidesaria direla minbizi kopuru alarmagarriak. Baina egiak jarraituko du lurperatutako hilotzen hezurretaraino sartuta: gaixotasun bakoitzak badu jatorri bat eta erantzule bat.

Amiantoak milioika lagun hilko ditu datozen urteetan, aurrez jakingo dugun historiako lehen genozidioa izango da seguruenik. Saihestu zitekeen baina ez zen egin, fibrozementuaren lobbyak nahita ezkutatu zuen haren arriskua eta 60ko hamarkadatik... [+]


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude