Irakurleak galdezka

  • Kaixo! Baratzea argazkiko belar txarrarekin josita daukagu. Zer da? Ba al dago baratzetik kentzeko modurik? Ahal duzunean erantzuterik izango bazenu eskertuko nizuke.

    Asier Altuna (Azkoitia)

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Kaixo Asier. Sabia izango dela uste dut, Amaranthus retroflexus. Agian bere generoko besteren bat, Amaranthus hybridus, adibidez.

Ezagutzen ez ditugun lurretan landare hauek txartzat ditugu. Ameriketatik ekarritakoak dira. Jangarriak dira, bai bere hostajea, berria denean, eta haziak ere bai. Kentzeko moztu eta moztu. Eta hurrengo ilgoran ere moztu.


Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...