Katalunia gogoan

Hilabete eskas barru kataluniarrek demokratikoki erabakiko dute Espainiarekiko nolako harreman politikoak eta ekonomikoak nahi dituzten etorkizunean. Agidanez, Espainiako Gobernua bitarteko oro erabiltzen ari da kataluniarren nahiek porrot egin dezaten. Demokraziak Katalunian baliorik izan ez dezan, politikariak, botere judiziala, komunikabide gehienak eta intelektualak erabiltzen ari dira espainiarrak.

Espainiarrek daukaten argudio nagusia legea da eta berau demokraziarekin identifikatzen dute: legea demokrazia da, legea ez betetzea demokraziaren aurka egotea da, alegia. Argumentu ahula. Izan ere, edozein diktaduratan ere legeak daude, Francorekin genituen bezala, baina demokratikoak izatetik urrun; legeak edozein harreman arautzeko izan behar du eta harreman horiek indarrean dagoen esparru juridikoan ez badira behar bezala egokitzen, legea aldatzea besterik ez da gelditzen. Hori da Kataluniari gertatzen zaiona gaur egungo espainiar legediarekin eta espainiar agintariak argudio nagusi gisa erabiltzen ari dira, tranpa eginez.

Oroitu behar dugu Manuel Fraga ministro zaharrak zioena: Katalunia arazoa izango da Espainiarentzat eta euskaldunen arazoa diruarekin konponduko da. Arrazoia zuen, honezkero ikusten ari gara EAJren eta Eusko Jaurlaritzaren jokaera tamalgarria Kataluniarekiko

Bestalde, azpimarratu behar da kataluniarrak oso zuhurrak izaten ari direla prozesu guztia gardena eta demokratikoa izan dadin, mehatxu izpirik erabili gabe. Jokaera horrek are gehiago zaildu die bidea espainiarrei. Oroitu behar dugu Manuel Fraga ministro zaharrak zioena: Katalunia arazoa izango da Espainiarentzat eta euskaldunen arazoa diruarekin konponduko da. Arrazoia zuen, honezkero ikusten ari gara EAJren eta Eusko Jaurlaritzaren jokaera tamalgarria Kataluniarekiko.

Kataluniarrek, ohikoa den bezala, hobekiago bizi nahi dute eta hortik independentzia zale andana ateratzea, Espainiako eliteak ezinezkoa egiten baitie dagokien bizi-mailara heltzea. Ezintasun horren ardura Madrilek dauka, Estatuko hiri nagusia dirua irensten duen “zulo beltza” bilakatu baita, egiturazko arazo bihurtu delarik asegabeko diru publikoaren egarria: Bankia (23 mila milioi), premiarik gabeko autopista radialak (3,5 mila milioi), Barajas hobetzeko inbertsio erraldoiak, eta aldiz, Prateko aireportukoak arbuiatzen dituzte. Halaber, ez da ahaztu behar Madril inguruko errepideak dohainik direla eta bitartean Katalunian ordaindutakoak. Eta horrela jarraituko genuke kasuak aipatuz, zeinek haserrea areagotu duten kataluniarren artean.

Edozein herrialdek ongizatea eta jendartean aukerak garatu nahi baditu, hezkuntza sistemak garrantzi ezinbestekoa dauka eta zeregin horretan bekak aipatu beharrekoak dira. Arlo horretako datuen arabera, Estatu osoko beken erdia baino gehiago Madrilen banatzen dira eta hamarren bat bakarrik Katalunian.

Oro har, zenbait zenbatespenen arabera, Estatu zentralistak 15-16 mila milioi euro kendu zizkion Kataluniari 2006 eta 2007an; beste batzuen kalkuluen arabera, defizit fiskal hori urtean Kataluniaren BPGren %5,75ekoa da. Beraz, zenbaki oso potoloak dira ekonomia garapenean aurrera egin nahi duen edozein herrialderentzat.

Informazio honek guztiak gardenki adierazten digu Kataluniako zerbitzu publikoak hobetze aldera inbertsio publikoak egiteko diru gehiago izango lukeela independentea balitz. Haatik, egoera tamalgarri honek begi-bistakoa egiten du hainbat eta hainbat kataluniar independentziaren alde bilakatzea, ezinezko baitzaie, Espainiaren baitan egonik, bizi-maila duinagoa erdiestea.

Amaitzeko, Kataluniaren independentziak, zalantzarik gabe, ikusita zer-nolako eragin ekonomiko negatiboa izango duen Espainiako Estatuan, diru iturri garrantzitsua galtzea ekarriko du, eta ondorioz gure Hitzarmen Ekonomikoa ere arrisku egoeran sartuko litzatekeela deritzot. Orduan ikusiko dugu noraino den aldebikoa euskal zerga sistema edo Hitzarmen Ekonomikoa.

Zorte onena Kataluniari!


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kataluniako erreferenduma
Ponsati ez da agertu Auzitegi Gorenean zeukan hitzordura

Proces auziarekin lotutako Kataluniako kontseilari ohiari desobedientzia delituagatik auzipetzeko erabakia jakinarazi behar zion epaileak. Ponsatik argudiatu du astelehenean ezin izan dela agertu, Europako Parlamentuan lana daukalako.


2022-09-14 | ARGIA
Espainiako Defentsa Ministerioa harrapatu dute Kataluniako erreferendumaren Wikipediako erreferentzia bat moldatzen

Carla Simóm zuzendariaren Alcarràs filma arrakasta izaten ari da, eta asteartean jakinarazi zen Oscar sarietarako hautagaia dela. Berria ezagutu eta gutxira, filmari izena ematen dion Kataluniako herriari buruzko Wikipedia orrian Urriaren 1ari buruzko... [+]


2022-08-31 | ARGIA
Kataluniako buruzagi independentisten eskubideak urratu zituen Espainiako Estatuak, NBEren arabera

Oriol Junqueras, Raül Romeva, Josep Rull eta Jordi Turull politikarien kargugabetzeak Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Ituna urratu zuela ondorioztatu du NBEk.


2022-05-25 | ARGIA
Kataluniako presoen indultuak berrikusiko ditu Espainiako Epaitegi Gorenak

Gorenaren hirugarren aretoak iritzia aldatu du eta indultuari jarritako helegiteak aztertzea erabaki du orain. PSCk “espero du” indultatuak espetxera ez bueltatzea, eta Carme Forcadellek adierazi du “edozer gauza” espero duela Gorenetik.


Eguneraketa berriak daude