Popular bankuaren erantzukizunak

  • Popular bankuaren hondoratzea egunotako gertakari ekonomiko nagusi izan da Espainiako Estatuan. Banku “errentagarriena” omen zena –Hego Euskal Herrian ere presentzia handia zuen– euro batengatik erosi du Santanderrek.

Adreiluaren krisiak milaka kiebra sorrarazi ditu, eta orain Popular bankuarena etorri da, aktibo toxikoetan 40.000 milioi euro baitzituen. Kaltetuak akziodunak eta bonoen jabeak dira, euren inbertsioa erabat galdu baitute. Gordailugileek euren aurrezkiak bermatuta dituzte, hainbat mugarekin. Eta zalantza dago zer gertatuko den bere 12.000 langileekin, enplegu murrizketa eta erregulazio espedienteen biktima izango dira baina.

Horrek guztiak baditu erantzule batzuk ordea, eta egindakoa ezin zaie debalde atera. Lehenengo erantzuleak politikariak dira, banku erakundeak zaindu eta kontrolatzeaz arduratzen diren horiek: Espainiako Bankua, Balore Merkatuen Batzorde Nazionala, Espainiako Ekonomia ministerioa, Europako Banku Zentrala… Popular bankua fidatzekoa zela zioten denek. Bankuaren presidentziak eta administrazio kontseiluko kideek ere badute konturik argitzeko, egoera den bezalakoa izanda ere, pentsio milioidunak poltsikoratu baitituzte.

Espainiako Gobernuak dio operazioa ez zaiola euro bat ere kostako zergadunari. Gauza bera esan zuen bankuen erreskatearekin eta gezur horren ondorioz 60.000 milioi euro atera behar izan zituzten diru-kutxa publikoetatik. Ez ote gaude beste gezur baten aurrean? Beste behin zergadunak ordainduko du gobernuen gestio txarra eta politika ekonomiko negargarria. Lotsa ematen du bankuko kideak, presidentea buru dutela, oraindik euren karguetan daudela ikusteak, ezer gertatu izan ez balitz bezala.


ASTEKARIA
2017ko ekainaren 18a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#5
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Santander bankua
11.000 milioi eurotik gora irabazi ditu Banco Santanderrek 2023an, eta BBVAk 8.018 milioi

Banco Santanderrek %15,3 igo ditu irabaziak 2022arekin alderatuta. BBVAk, berriz, %26 gehiago irabazi du.


2022-11-28 | ARGIA
Galdakaoko bi familia etxetik bota nahi dituzte Kutxabankek eta Santander Bankuak

Galdakaon 67 urteko pentsiodun bat eta emakume bat bere hiru seme-alabekin etxetik botatzeko prozedurak abian dituzte. Arduradunak Kutxabank eta Santander Bankua dira putre funtsekin elkarlanean. Astelehenean egindako prentsaurrekoan Etxebizitza Sindikatuak salatu du... [+]


Banco Santanderrek 9.000 euro ordaindu beharko dizkie hiru arrasatearri

Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak zigor hori ezarri dio bankuari, "ohore eskubidea urratzeagatik eta kalte moralak eragiteagatik". Izan ere, epaiak dioenez, zordunen zerrendan zituen bankuak arrasatearrak, "eta kaltetuek ez zuten ezer zor".


Portugalgo presidenteak dio bankak 2008ko krisian jasotako babesa itzultzeko ordua dela

Marcelo Rebelo de Sousa presidenteak bankuari esan dio “ekarpen oso garrantzitsua” egin behar diola herrialdeari, krisi garaian jasotako babesagatik. Babes hori portugaldar bakoitzak emandako laguntzagatik eskuratu zuela, eta orain bankuak hori bueltatzeko aukera... [+]


2017-11-15 | Andoni Mikelarena
20.500.000 euroko zorra barkatu al zion Kutxabankek PSOEri?

Galdera horri erantzutera joan zen asteartean Kutxabankeko kontseilari ordezkari bat Espainiako Senatura. Hala ere, ez zuen argitu bankuak zorra barkatu ote zion Alderdi Sozialistari.


Eguneraketa berriak daude